Eta orain Errusia

eta orain errrusia

Irak, Afganistan, Libia,  Mali … bata bestearen atzetik etortzen ari dira Mendebalarentzako ezerosoak diren gobernu eta herrien aurkako inbasioak, estatu kolpeak, ezegonkortze kanpainak eta mota guztietako ekintzak eta azpijokoak. Eta orain, indar erakustaldi gisa hiru eraso batera hiru kontinente desberdinetan; Siria, Venezuela eta Ukrania.

Barruko kontraesanez eta gabeziez baliatuz, estatu bakoitzeko eta mundu osoko indar atzerakoienak eta faxistenak bultzatuz burujabeak izan nahi duten gobernuen erorketa erdiestea dute helburua Europar Batasunak eta Estatu Batuek.

UKRAINE-UNREST-EU-RUSSIA
Obamaren gobernuaren ordezkaria Victoria Nuland Kiev-en 2013ko abenduan oposizioaren manifestazioetan parte hartzen eta Ukrainako poliziak probokatzen

Orain guda danbor hotsak, Jugoslaviaren aurkako erasoan bezala, gertuago entzuten ditugu, Europan bertan. Mendebaleko lehiakide den Errusia inguratzeko eta itotzeko helburua zuen Ukraniako gobernua botatzeko kanpainak arrakasta (erlatiboa) izan du, eta horretarako ezinbesteko izan da neo-nazi ukraniarren erabilera eta mendebaleko politikarien esku hartze zuzena.

Baina orain ez gaude Jugoslaviaren aurkako erasoaren 1999ko urtean; Errusia goi mailako potentzia kapitalista bilakatu da eta ez dago prest bere mugen inguruan, eta SESBren erorketatik bertatik, base militarrez, misilez eta gobernu txotxongiloez osatuta josten ari diren setioa hain errez onartzeko. Artza errusiarra indartu egin da eta ehizaki handiegi bilakatu da. Lehenengo atzaparkada eman dio Mendebalari Krimearen erreferenduma irabazi eta gero estrategikoa den lurralde hori Errusian sartzeko eskatu duenean.

Aditu batzuen arabera Mendebalaren helburua ez da Errusia militarki erasotzea, oraingoz behintzat, ekonomikoki itotzea eta menpeko egoera neo-kolonial batera behartzea baizik; Mendebaleko nagusitasuna betikotzeko asmoz Errusia – Txina – Afrika – Hego Amerika ardatza puskatuz.

Baina Errusia ez da Mendebaleko nagusitasuna arriskutan jartzen duen bakarra: Txinarekiko tira bira militarrak hasia dira jada Txinako Itsasoan. Asiako erraldoiaz gain Mendebalerako ezeroso diren gobernu guztiak daude zerrendan: Ipar Korea, Iran, Siria, Amerikako ezkerreko gobernu ezkertiarrak eta aurrerakoiak…. guztiek dakite Venezuela, Siria (edo Libia) edo Ukrainaren egoeran jarri nahi dituztela Europar Batasunak eta Estatu Batuek.

Orain Errusia ez da sozialista, potentzia kapitalista baizik, eta estandar kapitalista ereduaren araberako hauteskundetan Europan aukeratutako edozein gobernua bezain eskumakoa daukate han ere. Hala ere, Mendebaleko kapitalismoa/inperialismoak bere horretan jarraitzen du; gudak, erasoak eta kolonialismo ekonomikoa mundu osoan zehar barreiatzen.

Munduko bakerako arriskua ez zen Varsoviako Ituna ezta Bloke Sozialista ere.

Borroka ideologikoa: Putin homofoboa, Obama aurrerakoia.

Ohi bezala etsaiaren deabrutzea beharrezkoa da erasoa gauzatu baino lehen.

Egun Errusian daukaten sistema politiko eta ekonomikoa Mendebaleko Europan daukagunaren oso antzekoa da. Hala ere, edozein aitzakia erabiltzen da hangoa “erregimen” atzerakoia dela eta Putin (hauteskundetan aukeratutako lehendakaria) “satrapa” gupidagabea dela irudikatzeko.

Obamari, berriz, egun munduan dagoen genozidarik handiena, gure artean irudi jatorra eta aurrerakoia jartzen diote hemengo kapitalismoaren komunikabideek; gutxiengoen, askatasunaren eta bakearen alde azalezko diskurtsoak gainontzeko ardubush_obama_imperialismra hilkor guztiak ezabatzen omen ditu.

Ikus ditzagun horietako ardura batzuk:

-Droneak: Obamak berak sinatzen ditu mundu osoan zehar dronek gauzatzen dituzten  aukeratze-erailketak. Nazioarteko iturri batzuen arabera 2.000 eta 4.000 erailketa eragin du Obamak bere sinadurarekin, eta kopuru horren barruan adin eta baldintza guztietako zibil mordo dago. Berriro azpimarratzekoa da; morroi honek bere sinadurarekin milaka gizakiren heriotza sinatzen du, ordezkatzen duen inperioaren interes hutsaren arabera. Eta Bake Nobel saria eman zioten !!

-Irak: Maning soldaduak Iraken inbasioan gertatutako hainbat sarraskiei buruzko informazioa kaleratu zuen Wikileaks-en bidez eta horregatik 35 urteko kartzela zigorra jaso du. Wikileaks-en arduraduna zen Julian Assangeri dagokionez gogoratu beharra dago Obamaren gobernuak harrapatzeko eta kartzelan sartzeko asmoa daukala. Nork mehatxatzen du adierazpen askatasuna mundu mailan?

-Espioitza: CIAren kidea zen Snowden-ek filtratutakoari esker badakigu Obamaren Gobernuak ia mundu osoa espiatzen duela, bere morroi-bazkideak diren Europar Batasunaren goi mailako buruzagiak barne. Egun Snowden Errusiaren babespean dago.

-Obamak Irak  eta Afganistanen inbasioak mantentzen ditu. Horietaz gain esku hartu zuzena izan du, besteak beste, Libia eta Siriaren aurkako erasoetan eta Ukrania eta Venezuelako ezegonkortze kanpainetan.

-EEBB-k Kuban inbaditzen duten Guantanamoko lurraldeko kartzelan Obamak inoiz epaitua izan ez diren ehunka bahitua dauka. Eta egun jakin badakigu EEBB-k hori bezalako kartzela sekretu andana daukala mundu osoan zehar sakabanaturik.

Behin Putinek aitortu zuen (egiati tipoa) inbidia ziola Obamari: Estatu Batuetako Lehendakariak nahi duen guztia egiten duelako inolako zigorra jaso gabe; erail, torturatu, inbaditu, zentsuratu, konspiratu, espiatu…

Bale, Putin eskumako homofoboa izango da, baina horretan arrazoi osoa dauka, genozida moduan  Obamaren mailara ez heltzeaz gain ezta urrundik ere.

Eta orain Errusia

37 pentsamendu “Eta orain Errusia”-ri buruz

  • Onartezina gaur Naiz-en web orrian topatu dezakeguna. EH Bildun integratua omen dagoen talde bat, askok ordurarte existitzen omen zela ere ez genekiguna, euskaldunon segregazioa bilatzen:

    http://alternatiba.net/idazlanak/3413/debate-%C2%BFsalir-del-euro-buscando-soberan%C3%ADa-euroa-lagatzea-burujabetza-bila-bilbo

    EH Bildu euskaldunok batuko gaituen estatu baten bila dabilen koalizio bat da. Hau lortzeko erabiltzen duen markoa EB da, euskaldun guztiok (infinitesimalak kenduta) konpartitzen dugu gainera. Alderdi minotiratio honek euskal isolamendu ekonomikoaren mamua berpiztearen bila badabil EH-BIldu utz dezala. Eta horretarako lotsarik ez badu, bila dezala baita ere franko edo pezetekin eraikitako merkatua.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-02 17:45

      Ez, ez, ez, ez, ez, ez. Eztabaida gehiago behar da. Nahi izanen nuke nik Alternatibakoek egin duten autokritika EHBildu koaliziokoek burutzea! Alternatibakoak kolonialista izatetikan kolaborazionista izaterat pasa dira. Ea noiz pasatzen diren Eusko Alkartasuna, Aralar eta Sortu kolaborazionista izatetikan benetako estatalista izaterat.
      ///
      Gezurra da EHBildu Europako Estatu Batuetan integratutako Estatu euskaldun baten bila ibiltzen ari denikan! Gezur hutsa! Bertzenaz ni ez nintzatekeen egonen zentsuratuta ARGIA astekarian, BERRIA egunkarian nahiz ZU ZEU orainkarian. Zeren-eta ni ez nago zentsuratuta soilikan antikontsumista eta antifeminista izateagatikan, batez ere antikolonialista izateagatikan.
      ///
      Ez gara batere razionalak, eta emozionalki jokatzen dugu. Ez gara batere teleologikoak. Teleologikoki etorkizunean euskaldunak Euskal Estatuan biziko gara. Nire nahiaren arabera Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeian, alegia Euskal BILAKAERA Meritukratikoan. Bertze batzuek Euskal Errepublika Sozialista. Bertze batzuek Euskal Errepublika Sozialdemokrata edo Kristaudemokrata. Ongi. Hor Karmelo Landa jaunak, nork ere bere konbikzio politikoengatikan gartzela inperiala pairatu baitu, “audiencia” idazten du BERRIA egunkarian. Jaun-andereok, etorkizunean Nabarroak Frantziarekin eta Espainiarekin eta gainerako Estatuekin harreman diplomatikoak nahi baditugu, ezin dugu euren hizkuntza eta kultura mespretxatu. Guk euskararen eta angalararen arteko harremana nahi dugu, eta frantziara eta espainaira toleratzen ditugu, arrazon historikoak medio. Baina, jaun-andereok, hemen eta orain, frantziara nahiz espainiara, ez-eta frantziar identitatea nahiz espainiar identitatea, ez dira gaiztoak. Hemen eta orain, gaiztoa den fenomeno bakarra frantziar kolonialismoa eta espainiar kolonialismoa da. Kolonialismoa neutralizatuta Frantziarekin eta Espainiarekin harremanak harreman diplomatikoak dira, normalizatuak nahiz desnormalizatuak. Portzierto, normalizazioari kaña, desnormalizazioa aitzinerat!!!
      ///
      Antikolonialismoa abertzaletasuna edo amertzaletasuna baino osasuntsuagoa da. Lander Garro kazetari jaunak ongi erran zuen bezala.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-02 17:48

        Beraz:
        ///
        “AUDIENCIA” izan beharrean ))) “ENTZUTEGI INPERIALA”
        ///
        HORREK MIN EMATEN DU… EGIA DELAKOTZ… ESPAINIAR INPERIOAREN AZKEN HATSAK…

      • Barkatu? Antifeminista ni? Uste dut aldrebestu zarela iruzkinez.

    • Orain ulertzen dut…. Baina oraindik larriagoa da Alternatibaren eginkizuna: Malagako unibertsitateko irakaslea alegia. Beraz orain espaniolak etorriko dira guri esatera zein txarra den euroa! GORA PEZETA! Oso makurra Alternatibaren segregazio espaniolista helburua.

      Agur EH Bildu. Hauekin jarraitzen duzuen bitartean bozkarik ez.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-03 11:54

        Bai, egia da. Alternatibakoek aunitz dute oraindikan kolonialismoaz, baina ez al dute Eusko Alkartasunakoek, Aralarkoek eta Sortukoek Estatu inperialetako komunistak diren inperialista aunitz ekartzen? Adibidez, GARA egunkarian sarri Euskal Estatuaren alde ez dauden horiek sustatu egiten dira. Gainera, EHBilduko aunitz Podemos delakoaren alde daude, ez modu interrestatalista batean, baizikan-eta euren estatukide bezala. Ez naiz sartuko feministekin eta zergatikan ekartzen duten Beatriz Preciado bat irakaspenak ematekotz. Fenomenoa orokorra da, tamalez. Adibidez, Jon Benito poeta jaunak eta Beñat Sarasola kritiko literario jaunak antolatu dituzten jardunaldietan hau ageri da:
        Memory Dump:
        http://jonbenito.com/2014/03/25/memory-dumpek-aurkezten-du-berrirakurtzen/
        ///
        Probokatzaile, polemista eta kolaborazionista batzuk dira. Baina, beti ere eskala kolonialak ematen dien botere kolonialaren bidez estatalistak diskriminatzen, zentsuratzen eta isiltzen dituzten heinean, ez diete inoiz ere euren nagusi diren kolonialistei aitzin eginen. Ez, eskala kolonialean eurak baino beheitiago dauden estatalistez trufatzen dira. Zergatikan ez dute Euskal Estatua bersortzen? Zergatikan ez dute euskara eta angalara erabiltzen? BERSORKUNTZA, BERREKOIZPENA, BERREGINTZA: edo Estatu inperialaren BERSORKUNTZA, BERREKOIZPENA, BERREGINTZA, edo Estatu propioaren BERSORKUNTZA, BERREKOIZPENA, BERREGINTZA. Hor hiru iruzkin igorri dizkiet, eta ez dut erantzunikan jaso. Ez da ahantzi behar ezen Zu Zeu orainkarian, BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian ni zentsuratzea ONETSI dutela. Hauek dira EHBildu koalizioaren gorte kolonialeko pertsonalitate eredugarriak!
        ///
        Euskararen sainduak alde batetikan, eta gero komunistak: beti espainiaraz, beti hizkuntza inperialez. Sortu al du Ezker Abertzaleak euskarazko argitaletxerikan? GATUZAIN? TXALAPARTA? Noizko euskarazko egunkari bat? GARA egunkariak Azpeitian eta Azkoitian kolonialismo linguistikoa gauzatzen du.

    • Amonamantangorri 2014-04-03 14:10

      Onartezino-ren ustetan, euskal herritarren zati infinitesimal batek baizik ez omen du defendatzen Europar Batasunaren kontrako diskurtsoa. Antza, ezin da debate gisa planteatu ere egin.
      .
      Orain zer eta, ezker subiranistak -kasu gero: “ezkerra” eta “subiranista”, bi karril paralelo- ezin dio EBri kritikarik egin, eta are gehiago, ezin da argi eta garbi Europar Batasunaren kontra egon.
      .
      Julio Anguita buru komunista ohia -bai, badakit espainola dela-, jubilatu eta gero hitzaldiak ematen dabil jendeari oroitarazten nola berak orain dela hogei urte inguru iragarritako hainbat gauza gertatzen ari diren, Gonzalezek Maastrichten izenpetutakoaren erruz. Garai hartan espainiar hedabideek, alderdi eta sindikatu nagusiek, eta baita bere koalizioko jende askok Anguita ero aluzinatutzat hartu zuten, Maastricheko itunaren kontra sutsu mintzatu zelako, eta hara.
      .
      Orain, AEB eta EBren arteko Merkataritza Libreko Ituna sinatzekotan dela, batzuek diote Europako herri eta ekonomientzat hilgarria izanen dela eta europarrak amerikarren interesen menpe egonen garela, oraindik gehiago. Baina klaro, horiek ere ero aluzinatuak dira…
      .
      Guk ere, Euskal Herritik, espainolen kultura akonplejatua gureganatu baitugu, sinestuta gaude “Europan egotea”, EBn alegia, zoragarria dela, demasa, eta handik kanpo egonda aza eta babak jaten bukatuko dugula. Ez dago debaterik.
      .
      Hori alde batera utzita, gauza bat zehaztu nahi nioke Onartezinori, “Euroa Lagatzea” eta “EB lagatzea” ez dela gauza bera. Batak ez du zertan bestea ekarri beharrik. Egun badira euroa ez darabilten estatuak EB barnean, hala nola Bulgaria, Kroazia, Danimarka, Hungaria, Lituania, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania y Suedia. Komentatzeagatik, besterik gabe.

      • Iparragirre 2014-04-03 14:48

        Aipatu dituzun askok eurorik ez dute. Baina bai untziak NATOn.
        Beste batzuk, EBn eta Euroan daude, baina ez armada inperialistarik, Irlanda kasu.
        Gora Euskoa!
        Gora Pezeta!
        Gora Frankoa!
        Koiunturala da, baina eurorikan gabe euskal estaturik ez da egongo. Eta EBrik gabe erez. Zure alternatibak?

  • Iparragirre 2014-04-02 22:31

    “Errusia – Txina – Afrika – Hego Amerika ardatza puskatuz.”

    Esnatu I. Larrea! Ametsa zen! Zer planetan bizi haiz? Afrika Txina eta Europar Batasunaren laguna dek, bestela nola beteko haien merkatu beharrak? Ta dagoeneko yankien zerbitzari den Hego Amerika, ze ostia pintatzeik hire ardatz imaginario hartan? Ene…

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-03 12:13

    Adibidez, BERRIA egunkariak Palestinako okupazioaz dialektika antikolonialista erabiltzen du, baina egunkariak berak ez du, gero, Nabarroko okupazioaz dialektika antikolonialista erabiltzen. Orduan, zer da Fiteron Estatu inperiala eraikitzen hasi den polizia militar inperialaren koartela? Ez al da espainiar kolonoen base polizial-militar bat? Zenbat kolono daude Nabarroan? PADan eta NFEan nahiz EAEan zenbat kolono daude?

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-03 12:41

    Adibide gehiago…
    ///
    Argentinako Estatuaren Errepublikak Espainiako Estatuaren Erresuman eskuhartuko du. Azpeitiko epaitegi kolonialean azken gerra inperialean egindakoaren inguruan. Nazionalsozialistek gogor jo zuten Frantzian, baina inori ez zaio otzen Frantziako Estatuaren Errepublikaren bandera inperiala bere egitea. Zergatikan egiten du bere Espainiako Estatuaren Errepublikaren bandera inperiala bere?
    Egunkari kolaborazionista baten berria…
    http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140403/el-fiscal-plantea-que-el-estado-argentino-denuncie-a-munecas-ante-el-juzgado-de-azpeitia
    ///
    Adibidez, Donostian sinbolo inperial aunitz dago. Bat Urgull mendiko Jesu Kristoren monumentua da. Bertze bat erregina inperialen monumentua da. Bertze bat suhiltzaileen geltokiko espainiar armarri inperial errepublikarra da. Arkitektura inperiala ezagutu egin behar da. ARGIA astekariak berriki Pedro Muguruza arkitekto jaunari buruzko erreportaia bat ekoitzi du:
    http://www.argia.com/argia-astekaria/2409/pedro-muguruza-otano
    ///
    Biziki artikulu interesgarria da. Baina, Aitor Azurki kazetari jaunak espainiar baten perspektibatikan idazten du. Eta azaldu nahi dut. Pedro Muguruza arkitekto jauna Albert Speer arkitekto jaunaren espainiar baliakidea izan zen. Espainiar batentzat Pedro Muguruza arkitekto jauna erregimen totalitario propioaren arkitekto kuttuna izan zen. Baina, euskaldun batentzat Pedro Muguruza arkitekto jauna erregimen inperial arrotzaren arkitekto kuttuna izan zen. Pedro Muguruza arkitekto jauna kolonialista peto bat izan zen.
    ///
    Aitor Azurki kazetari jaunak burutu duen lana txalogarria da. Baina, lan hori EAEko alderdi kolonialista baten astekari batean argitara zitekeen, euskaraz nahiz espainiaraz. Ondorioz, ez da estatalismoan lerratutako artikulu bat. Adibidez, estatalismoak inperialismoaren ikur guztiak agerian uzten ditu. Donostiako Suhiltzaileen Egoitzaren armarria, 1933:
    https://www.google.co.uk/search?q=bomberos+de+donostia&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ei=VTk9U6PaGCU0QXP1IDoAg&ved=0CAcQAUoAg&biw=1280&bih=885#q=edificio+de+bomberos+de+donostia&tbm=isch&facrc=&imgdii=&imgrc=wz2fOVXl0SPZwM%253A%3BqWLaU0Ph4PHRIM%3Bhttp%253A%252F%252F3.bp.blogspot.com%252F-rSPhMsWAMgk%252FToDnCHwV6SI%252FAAAAAAAAAIY%252F3-fjl0qBGvc%252Fs1600%252Fbomberos087.JPG%3Bhttp%253A%252F%252Farquitecturadonostiarra.blogspot.com%252F2011%252F09%252Fparque-de-bomberos-en-la-calle-easo.html%3B1200%3B1600
    ///
    Hor, ARGIA astekariko artikuluan, Muguruza arkitektoa eta Goikoetxea ingeniaria aipatzen dira. Biak erregimen totalitario batekoak izan ziren. Aizpurua arkitektoa ere bai. Baina, Muguruza arkitektoaren hainbat lani kiratsa badariote ere, Goikoetxea ingeniariaren TALGO trena geinu baten lana da, eta Aizpurua arkitektoaren CLUB NÁUTICO eraikina ere geinu baten lana da. Nire iritzian arlo hauek desberdindu behar dira.
    ///
    Galdera da: zer gertatzen zaigu euskaldunoi horrelako pertsonalitateak ez daitezen Euskal Estatu baten aldekoak izan? Nik badakit erantzuna… baina polemikoegia litzateke… kolonialismoaren muina ukitzen baitu… eta emakumearekin du harremana… euskal emakumearekin…

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-03 16:25

    MERITUKRATA BAT
    http://www.sansebastianfestival.com/eu/pagina.php?ap=1&id=4189
    ///
    Eta bertze bat, haundietan haundiena,
    SOPHIAREN BERRARAGIZTATZEA,
    APHRODITEREN BERRARAGIZTATZEA,
    ANTIGONEREN BERRARAGIZTATZEA,
    HYPATIA – HYPATIA – HYPATIA:
    http://en.wikipedia.org/wiki/Hypatia
    ///
    HYPATIAK BA AL DU IZENIKAN DONOSTIAKO KARRIKETAN?
    EZ!!!
    EZ!!!
    EZ!!!
    ///
    PYTHAGORASEK???
    ARE GUTIAGO!!!
    ARE GUTIAGO!!!
    ARE GUTIAGO!!!

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-03 16:44

    IDEALISMO ABSOLUTUA = ANTIFEMINISMO ABSOLUTUA
    ///
    DISKRIMINAZIO POSITIBOA EZ DA MERITUA
    ///
    DISKRIMINAZIO POSITIBOAK EMAKUMEA AHULDU EGITEN DU
    ///
    FEMINISMOAK EZ DU EMAKUMEA MERITUAREN ARABERA NEURTZEN
    ///
    FEMINISMOAK EMAKUMEA PRIBILEGIOAREN ARABERA NEURTZEN DU
    ///
    FEMINISMOA TOTALITARIMO BERRIA DA
    ///
    ZERGATIKAN ILEGALIZATZEN DA ANTIFEMINISMOA???
    ZERGATIKAN EZ DIRA ILEGALIZATZEN NEONAZIEN MUGIMENDUAK???
    FEMINISMOA NAZIONALSOZIALISMO BERRIA DELAKOTZ
    NAZIONALFEMINISMOA
    ETA GUREAN… KOLONIALFEMINISMOA
    ///
    NAZIONALFEMINISMOAK MILIOIKA GIZON HILKO DITU EUROPA OSOAN ZEHAR
    NAZIONALFEMINISMOAK MILIOIKA GIZON HILKO DITU EUROPA OSOAN ZEHAR
    NAZIONALFEMINISMOAK MILIOIKA GIZON HILKO DITU EUROPA OSOAN ZEHAR
    VALERY SOLANAS MILIOIKA EMAKUMEK IRAKURTZEN DUTE
    VALERY SOLANAS MILIOIKA EMAKUMEK IRAKURTZEN DUTE
    VALERY SOLANAS MILIOIKA EMAKUMEK IRAKURTZEN DUTE
    ///
    DIEWEISSEROSE!!!
    http://en.wikipedia.org/wiki/WhiteRose
    http://en.wikipedia.org/wiki/White
    Rose
    http://en.wikipedia.org/wiki/White_Rose
    ///
    NAZIONALFEMINISMOARI HORTZAK ERAKUTSI
    NAZIONALFEMINISMOARI HORTZAK ERAKUTSI
    NAZIONALFEMINISMOARI HORTZAK ERAKUTSI
    ///
    ASKATASUNA
    ASKATASUNA
    ASKATASUNA

  • Zergatik kentzen dizkidazue mezuak? Ezizena ez bada egokia aldatuko dut, baina ez dakit zer egin dudan oker. Berriz esango dut, ni ez naiz Andoni delako hori. Hau oso arraroa da…

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-03 19:13

      Ez. Hau ez da arraroa. ARGIA astekarian, BERRIA egunkarian eta Zu Zeu orainkarian zentsuratuta nago. Ez da arraroa. Lehengoan Hondarribian Gorka Bereziartua ikusi nuen, elkar topo egin behar genuen, baina karrika gurutzatu zuen. Bera da ARGIA astekarian Euskal Estatuaren inguruko Lehen Erreferendum Loteslea zentsuratu duen kazetarietariko bat. Zer adoretsua sarean, zer koldarra karrikan. Hala ere, denborak norbera bere tokian uzten du. Kazetari berriak etortzen dira…
      ///
      Informazio gehiago Lehen Erreferendum Loteslearen inguruan, Zu Zeu orainkarian:
      https://zuzeu.eus/author/arkhitektoonbiltzar/
      ///
      Aitortu, onartu eta eskertu behar dut, bederen Zu Zeu orainkariak ez du Erreferendum Loteslearen eta Aste Arkhitekturalaren inguruko Arkhitektoon Biltzarraren berria zentsuratu. Gertakizun arnasgarria.
      ///
      Bertzalde, ulergarria iduritzen zait GARA egunkarian edo NAIZ orainkarian gu jazarri gaituen ikasle-mugimenduaren berri ematea. Baina, ARGIA astekariak? BERRIA egunkariak?
      ///
      ARGIA astekariko kazetari batekin hitz egin dut, eta ez dago ados gertatu denarekin.
      BERRIA egunkariko hiru kazetarirekin hitz egin dut, eta ez daude ados gertatu denarekin.
      Zer gertatzen da?

  • Zentsuraren kontua utzita, uste det okerra dagoela Obama/Putin konparazioa. Biek ezin kabroiagoak dira, sufrimendua baina ez dute jendeari eman. Ea euskal errepublika berria egituratzen degunean zerbait berria izango da.

  • Amonamantangorri 2014-04-03 21:00

    Zuzeuko lagun maiteak:
    Neroni ere Andoni Errazkin Beratzadi zentsuratzearen alde nago. Gorkak Bereziartuak bezala, karrika gurutzatuko nuke haren ordu erdiko txapa bat ez aditzeagatik.

    • Zer egin du ba Andoni honek? Ni ezertxoere esan gabe zentsuratu naute. Gaur bi iruzkin kendu dizkidate. Ez dakit zer egin duen Andoni honek, baina zentsuratzearen kontra nago, nik bakarrik esan dut Berriako artikuluak ez direla zaborra, eta horregatik ez isildu behar da nire hitza? Ez dugu iritzi pertsonalik merezi Zuzeuko irakurleok?

    • Eneko H. Garaialde Etxaburu 2014-04-04 09:34

      Amonamantangorri gorrotagarri:
      Ni Andoni Errazkin Beratzadiren laguna naiz, eta ezin dut onartu lagun bati horrelako mespretxua eta “bullying”erako deia egiterik.
      Andonik aurpegia ematen du; egin ezazu zuk ere gauza bera. Andonik bere ideiak plazaratzen ditu; errebatitu itzazu argudioekin. Andonik sekulako txapak sartzen ditu; esaiozu ez duzula entzuten jarraitzeko gogorik, eta kitto! ez da ezer pasatzen! Eta bere iruzkinak ez bazaizkizu gustatzen, ez irakurri.
      Baina zentsuratzeko deia egitea eta kalean mespretxua erakustea sustatzea, Andoni ez delako zuk nahi zenukeen bezalakoa, faszismoa ukitzen duten jarrerak dira.
      Eta orain, Andoniri zuzenduko natzaio:
      Aupa Andoni! Zorionak unibertsitatekoagatik. Mundiala! Pozgarria! Delaostia!
      Ea egoten garen meritukraziaren eta antifeminismoaren kontu horiez hitz egiteko, ez bainator bat. Haatik, kolonialismoaren deia ederki fintzen ari zarela uste dut. Eutsi, Andoni.
      Osasuna eta askatasuna!!!

    • Bingen Haretzederra Erentxun 2014-04-04 14:05

      I. Larrea: mundu mailako inperialismoaz eta kolonialismoaz aritzea ongi dago. Baina gurea? Ezker Batuko kolonialistek gauza bera egiten dute. Sahararekin oso solidario, Palestinarekin oso solidario… baina etxean? Etxean, purrut.
      .
      Amonamantangorri: euskal faxismoa zeu zara. Taldekoikeriatik, zentsuraren, adialektetikaren eta pentsamendu bakarraren sustatzaile. Ez da lehen aldia. Senda zaitez.
      .
      Eneko: ni ere Andoniren laguna naiz. Orohar, esaten duzunarekin ados. Amonamantangorrirena kasu bat da, baina arazoa sakonagoa da. Informazioaren euskal lobby-az hitz egiten ari gara. Guztiek ezagutzen dute elkar. Antikolonialismoa, antifeminismoa eta antikontsumismoa zentsuratu egiten dira. Estatalismoa bera ere zentsuratu egiten da! Askatasuna nahi omen duen jendea! Estatalismoa isilarazten! Edozein kasutan, mila esker Erreferendum Loteslearen eta Aste Arkhitekturalaren inguruan egin dugun lanaren aitortzagatik. Bihotzez eskertzen da. Benetan. ASKATASUNA!!!

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-04 17:33

      AMONAMANTAGORRIRI MEZUA:
      ///
      10 bat urte eramaten dut jendearen mespretxua jasaten. Badakit mobbing-az zerbait. Luze idaz dezaket horri buruz. Gainera, ez bakarrikan alardearen kontuarengatikan, Arkitektura Eskolan ere bai:
      2006-2007 ikasturtean eskuindiar abertzaleen mobbing iraunkorra.
      2013-2014 ikasturtean ezkertiar abertzaleen mobbing iraunkorra.
      Hitz egiten hasiko banintz ez nuke amaituko. Baina, nork lortu du Euskal Estatuaren inguruko Lehen Erreferendum Loteslea? Nik. Ni jazarri nautenek ez, nik. Orduan?
      ///
      Orain, %64.66 zenbakiaren froga eskuetan, nik gurutzatuko dut karrika Aritz Galarraga ikustean, Gorka Bereziartua ikustean, Haizkibel Lagundikoak ikusten ditudanean, Hondarribiko zonbi horiek guztiak ikusten ditudanean, Hedoi Etxarte edo Jon Benito ikusten ditudanean, edo Andoni Olariaga bat, edo ni jazartzen saiatu diren guztiak. Eta norbaitek erasotzen banau berriz suntsitu eginen dut, eta Arkitektura Eskolan berriz ere Ikasle Abertzale batek zerbait erraten badit, edo harrokeriaz mespretxatzen banau, infernua izanen naiz. Itzalaren itzalaren itzala.
      ///
      Orain, ez dut guztia irentsiko helburu jakin baten bidean. Alegia, denbora guztian urtetako borroka eraman eta bertze batzuk jazartzen, isekaka, kalte egiten, egindakoa ez luke edonork jasanen.
      ///
      Nire lagunak: Osaba Roteta, Basamortuetako Zalduna, Eneko Aritza, Mantz, Iruñeko Artzaia, Amurrioko Filosofoa eta noski: Bingen, Idurre eta Gabirel. Zuek guztiak ARGIAREN GUDARIAK ZARETE, BIZIRAUN BADUT, ZUENGATIKAN ERE, ZUENGATIKAN ERE, ZUENGATIKAN ERE!!!
      ///
      Zuei oparituko dizuet bukatzen ari naizen romana!!! Zuei bai!!! MEREZI DUZUE!!!
      ///
      ESKER ONA ADIERAZI NAHI DIET ITZIAR AIZPURUARI ETA TASIO ERKIZIARI!!! ASKATASUNA EZ DAGO SALGAI!!!

      • Amonamantangorri 2014-04-04 18:24

        Bueno…. Eta honen guziaren harira: Noizko duzu pentsatua Arkhitektura Kharrera Bukhatzea?

        Ahaztu gabe: mila esker eta goraintzi Henry Bengoa, Hadock Kapitaina, Tornasol. Soviako Txapas, Lasa Anaiak eta Iñaki Perurena. Joanes Mailu, nola ez. Gabai, Kurtis, Bagauda, Txe Bergara, Azti eta koadrila guzia. Bejondeizuela. Asko maite zaituztet.

  • Amonamantangorri 2014-04-04 11:08

    Orain arte, 18 mezutatik 6 bereak izatea -berak sinatuak-, eta ez Siriaz, Errusiaz, AEBez, Europar Batasunaz eta munduko kalamatrika geopolitikoei buruz mintzatzeko, baizik bere kausa eta obsesio partikularrez.

    Bere testuak Zuzeuko azalean hasi zen argitaratzen. Denbora puska labur batez, egunero zekarren zuzeuk gure “Prometeoren” (berak behin ezizen horixe paratu zion bere buruari) txapaplasta bat. Zuzeuk eskua eskaini eta hark besoa hartu. Gehiegixko iritzita, Zuzeuk etsian “zentsuratzea” erabaki. Orain bloga dauka, eta kitto.

    Irrigarria iruditzen zait pertsona bat behin eta berriz bere kontrako “zentsura” salatzen ibiltzea; neronek, adibidez, eskubidea al nuke esateko Udalbiltza, Ikasle Abertzaleak, Ernai, Gara, Berria, Argia, Zuzeu eta, euskal eragile eta hedabide guztiak oro har, kontubernio kolonial-feminazi-autonomista batean NIRE kontra elkar hartuta daudela, zergatik eta nire epistolak argitaratu nahi ez dituztelako, sarean iruzkin errepikakorrak sistematikoki ezabatzen dizkidatelako, eta kalean topatzen nautenean ere jendea nigandik ihesi korrika doalako?

    Zer esanen lidake lagun batek, egiazko lagun on batek?

    Eta barkatu, “zentsuratzearen” alde nagoela esan baitut. Ildo editoriala markatu esan nahi nuen, galbahea pasatu, kalitate eta pentsamendu-ildozko irizpide batzuekin. Hori egiten dute editore taldeek, eta beharrezkoa izaten da.

    • Andoni Errazkin Beratzadi "ILUNBEETAKO JAUNA" 2014-04-04 12:50

      Ez gara lagunak. Hori argi dago. Azken urteotan areriotzat ukan zaituztet. Baina, zuek ni etsaitzat jo nauzue. Hor jokua erraza da. Beti, galtzea tokatzen zait. Orain, ez. Zuek ni etsaitzat naukazue, baina, orain, nik zuek ere bai.
      ///
      Euskal Herria Bildu Euskadiko Ezkerra berrian bilakatu da. Orain, bai. Orain, badakit. Sortu alderdiko militanteei: zaharrak iraintzen badituzue, gazteek irainduko zaituztete.
      ///
      Enekoitz Esnaola jaunari eta Lander Garro jaunari nire esker ona helarazi nahi diet. Euskal Estatuaren Lehen Erreferendum Loteslea behin gertatu zen, 2014 02 25 egunean. Donostiako Arkitektura Eskolan hasi zen Nabar Iraultza. Zenbaki magikoa: %64.66 da. Euskal Estatuari bai. Eta ezkertiar kolaborazionismoak zentsuratu egin du. Zergatikan? Bada ezkertiar kolaborazinismoak Espainiako Estatu inperialaren 3. Errepublikaren aldeko apustua egin duelakotz. Froga da. Ebidentzia da. Ekidinezina da. Baina, nik, eta lagundu nauten hiru lagunek, Bingenek, Idurrek eta Gabirelek, guztia agerian utzi dugu. Demostratu dugu Euskal Estatuaren aldeko Erreferendum Lotesleak egingarriak direla. Gainera, demostratu dugu opresio inperialak ezartzen digun egoera kolonialaren inkontziente kolektiboan zer dagoen: jendeak, galdetuz gero, Euskal Estatua nahi du.
      ///
      Amonamantangorri, zuk egin al duzu Euskal Estatuaren inguruko Lehen Erreferendum Loteslea? Ez. Nik egin dut. Zuk ez. Nik bai. Soilikan nik dakit zer zailtasuni aitzin egin behar izan diodan Erreferendum Loteslea gauzatzekotz. Orain, zer? Jendea isilpean zorionak ematen ari dit. Baina, zergatikan isilpean? Zer gertatzen da? Ez al da ariketa demokratiko bat? Irakurri hau, Amonamantangorri:
      ///
      ARKHITEKTOON BILTZARRA:
      https://zuzeu.eus/author/arkhitektoonbiltzar/
      EUSKAL ESTATUA GARA:
      https://zuzeu.eus/2014/03/03/euskal-estatua-gara/
      NABAR IRAULTZA:
      https://zuzeu.eus/2014/03/16/nabar-iraultza/
      ESKERTZA ETA AITORTZA:
      https://zuzeu.eus/2014/03/19/eskertza-eta-aitortza/
      ///
      Hori guztia lortu dut antikolonialismoaren bidez, antifeminismoaren bidez, antikontsumismoaren bidez eta meritukraziaren bidez. Jendearen gehiengoa antimeritukratikoa da, era berean jendearen gehiengoa kristaua zen, baina Friedrich Nietzsche jaunak ez zuen arrazona. Amonamantangorri, iraultzailea den oro, beti, tabua da, horregatikan da iraultzailea.
      ///
      Zergatikan zentsura? Zergatikan ez argudioa?
      ///
      Nik urte hauetan guztietan kezka bat ukan dut: zer dialektikak gaindi dezake borroka armatua? Eta lortu dut. Arras sinplea da: krisiari Euskal Estatuaren eraikuntzarekin erantzun behar zaio. Baina, zer Estatu motarekin? Bada, Estatu antikolonialista, antifeminista, antikontsumista eta meritukratiko batekin.
      ///
      Hemen eta orain, ez dago mugimendu estatalista orokor bat. Zer egin dute Euskal Estatuaren inguruko Lehen Erreferendum Loteslearen aitzinean…
      GURE ESKU DAGOkoek?
      INDEPENDENTISTAKekoek?
      EHBILDUkoek?
      AITZINAkoek?
      ERNAIkoek?
      IKASLE ABERTZALEkoek?
      ///
      Ikasle Abertzalekoek ahalegin guztiak egin dituzte: eraso gaituzte, fisikoki, gure propaganda erasotu dute, salaketa feminista bat ezarri digute, kalumniatu gaituzte… eta eurak boterean daude… eurak Ikasle Kontseiluan daude… baina Ikasle Abertzaleko militante zaharrek mesederen bat edo bertze zor didate… non daude? Izenak aipatzen hasiko naiz? Azken 15 urteotako nire praxi unibertsitarioaz hitz egiten hasiko al naiz? EHBE, EHE, UEU eta bertze…
      ///
      Ni isiltzekotz modu bakarra duzue: ni hiltzea.
      ///
      EZ DUGU AHAZTEN. EZ DUGU ONARTZEN.
      ///
      EUSKAL ESTATUAREN INGURUKO LEHEN ERREFERENDUM LOTESLEARI AITORTZA ETA ERRESPETUA.
      ///
      Nik sakrifizioaren kulturari erantzun nahi izan diot. Nik frogatu dut Euskal Estatua eraikigarria dela borroka armaturikan gabe. Orduan, zein da arazoa? Bada, arazoa da Ezker Abertzalea soziologia kolaborazionista bat dela, eta hagitz eroso dagoela akzio-erreakzio kolonialaren egoeran. Adibidez, guk egindakoa isiltzekotz errepresioaren ondorioak aireratzen dira, eta kito. Hitz egiten jarraituko dut. Ez nauzue isilduko. EUSKAL ESTATUA GARA.
      ///
      GU ESTATALISTAK GARA, ZUEK KOLABORAZIONISTAK.
      ///
      KRISIARI EUSKAL ESTATUA.
      ///
      EDESA AITZINERAT!!!
      KALERATZEEI STOP!!!
      ARTE EDERRAK DEFENDA DEZAGUN!!!
      ///
      EUSKOPHOBIARI EZ!!!
      ARKHIPHOBIARI EZ!!!
      SEXUPHOBIARI EZ!!!
      ///
      MARILYN MANSON – BORN VILLAIN – GAIZTO JAIO
      http://www.youtube.com/watch?v=KoTIdRGxgKY

    • Amhen, jauna.

  • Kaixo guztioi.
    .
    Nire iritzia emango dut baina saiatuko naiz ez luzatzen gehiegi.
    .

    Nire ustez artikulu baten eztabaidan horren gaiarekin zerikusirik ez daukaten iruzkinak ezabatuko beharko lirateke arazorik gabe.
    .
    Ez dakit nola egiten den, bestela neuk egingo nuke eta jarraian azaldu dut zeintzuk ezabatuko nituzke.
    Hori baino lehenago ere azalpen bat: “Iparragirre”k eta “.”k IP berbera daukate; hau da; edo bi pertsona desberdinek erabiltzen dute ordenagailu berbera ala pertsona berak bi izen desberdin erabili du eztabaida honetan. Azken aukeraren alde egingo nuke apustu.
    .
    Hauek dira ezabatuko nituzkeen iruzkinak:
    .
    Onartezino
    2014/04/02 17:29
    2014/04/02 18:02
    .
    Andoni Errazkin Beratzadi
    2014/04/02 17:45
    2014/04/02 17:48
    2014/04/02 17:56
    2014/04/03 11:54
    2014/04/03 19:13
    .
    “. “
    2014/04/03 18:44
    2014/04/03 21:47
    .
    Amonamantangorri
    2014/04/03 21:00
    .
    Eneko H. Garaialde Etxaburu
    2014/04/04 09:34
    2014/04/04 12:17
    .
    Ondo izan.

    • Zentsura masiboa. Sinestu ezina guztiz. Bai, neba eta ni zuzeuren irakurle gara, baina larriena zuen paranoia honek bultzatua hau azaldu behar izatea da.

      Dena den, IPagatik sentsuratuko duzu?? Andoni horrekin zeurikusirik ez dudala esan dut, eta IParen bidez argi ikusi izan duzu.

      Azkenik (segurasko hau ere sentzuratuko didazuelako) bai Iparragirrek bai nik gaiari buruz hitzegin dugu. Nire komentarioak elimiatzen hasi zeratenean hasi da, justiziazkoa den legez, zentsuraren kontua.

      Aio zentsuratzailes!

    • Modu honetara, faxismo txikiekin, sortzen dira faxismo handiak. Abertzaleok bide hau hartuko dugu?
      http://www.youtube.com/watch?v=XN-GDI0zebg

    • Zuzeun idazten duzutenok ezin duzute espero berariaz, gaiarekin lotuak egon arren, komentarioak eliminatzea eta gainera komentarioak idazti ditugunok zentsura episodio honi buruz ezer ez idaztea.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-04 16:52

    Agur Eneko, Bingen eta Idurre Zu Zeu orainkariak 2014 04 04 12:50 mezua zentsuratu egin dit. Badakit zer gertatzen den. Ni ARGIA astekarian, BERRIA egunkarian eta Zu Zeu orainkarian zentsuratuta nago, nik ezin dezaket inon idatzi. Baina, zuek bai. Idaz ezazue artikulu bat Zu Zeu orainkarian eta niri zentsuratu didaten 2014 04 04 12:50 mezua ezin izanen dute ezabatu. Badakit zer gertatzen den!!! Kolaborazionistak Estatu inperialen biolentziaren monopolioaz baliatzen ari dira euren status ekonomikoa mantendu edo hobetzekotz, bitartean estatalistok miseria pasa dezagun. Gakoa biolentziaren kondenaren xantaia emozionalean dago. Estatu inperialek euren biolentzia aplikatzen dute, eta gainera kondena eskatzen diote biolentzia inperiala pairatzen dutenei. Baina, kondenaren eskatzea ez da etikoa, ez bederen kondenaren eskatzailea biolentzia inperiala aplikatzen duen Estatu inperialaren botere judizial inperiala bada. EHBilduko politikoak ez dira gai dialektika antikolonialista garatzekotz, eta Estatu inperialek neurria hartu diete. Sortuko bozeramaileak ez dira estatalistak. Sortuko bozeramaileak kolaborazionistak dira, ezkertiar kolaborazionistak. Batzuk saldu egin dira, bertze batzuk bi aldetarat jokatzen ari dira. Horregatikan ez dute AITORTU eta ERRESPETATU nahi euskal herritarrok burutu dugun Euskal Estatuaren inguruko Lehen Erreferendum Loteslea: Donostiako Arkitektura Eskolan ikasle bozkatzaileok Euskal Estatuari %64.66ko baiezkoa eman diogu. AITORTU eta ERRESPETATU!!! Sortu, Alternatiba, Abertzaleen Batasuna, Aralar, Eusko Alkartasuna, PNV, UPN, PNB zuek ez al zarete herritarron zerbitzariak?

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-04 21:40

    Zu Zeu orainkariaren arduradun zareten Hasier Etxeberria jaunari, Inaki Larrainaga jaunari eta Oier Aranzabal jaunari:
    ///
    Niri zentsuratu nauzue. Ongi. Baina, hemen mezu mespretxatzaile bat dago nire kontra. Zergatikan ez duzue mezu mespretxatzaile hori zentsuratu?
    ///
    Mezua hau da:
    ///
    ///
    ///
    “””Amonamantangorri
    2014/04/04 18:24
    ///
    Bueno…. Eta honen guziaren harira: Noizko duzu pentsatua Arkhitektura Kharrera Bukhatzea?
    ///
    Ahaztu gabe: mila esker eta goraintzi Henry Bengoa, Hadock Kapitaina, Tornasol. Soviako Txapas, Lasa Anaiak eta Iñaki Perurena. Joanes Mailu, nola ez. Gabai, Kurtis, Bagauda, Txe Bergara, Azti eta koadrila guzia. Bejondeizuela. Asko maite zaituztet.
    Amonamantangorri(r)i erantzun”””
    ///
    ///
    ///
    Agian, AMONAMANTANGORRI edo I. LARREA edo GOTZON ezizenaren azpian zuek zeuok idazten duzuelakotz? Agian, AMONAMANTANGORRI Gonzalo Etxague edo Jon Benito izan daitezke, nik euren eraso dialektikoei simetria egin nielakotz, noski beti ere antikolonialismoa, antifeminismoa eta antikontsumismoa aplikatuta. Eta meritukratikoki, noski.
    ///
    Nola ez dakidan nork mespretxatzen nauen, eta nola sarri nire kontrako mezu anonimoak ez dituzuenez zentsuratzen, bada pentsatzen dut zuek zeuok zaretela. Horrela gelditzen da arazoa.
    ///
    Post Scriptum: AMONAMANTANGORRI, zuk errandakoak min eman dit, zeren-eta ikasle aunitzek eta irakasle aunitzek gauza antzerakoak erran izan baitizkidate. Ulertzen? Horregatikan, zuk errandako hori, alegia:
    ///
    “””Bueno…. Eta honen guziaren harira: Noizko duzu pentsatua Arkhitektura Kharrera Bukhatzea?”””
    ///
    Hasier Etxeberria jaunak, edo Inaki Larrainaga jaunak, edo Oier Aranzabal jaunak, edo Gonzalo Etxague jaunak, edo Jon Benito jaunak, edo Gorka Bereziartua jaunak idatzi izan bailuan aintzatesten dut.
    ///
    Ah, Hasier Etxeberria jauna. Milaka Bilaka. Ficoba. Vacas. Tren. Obviedades.
    ///
    Bertzerikan gabe, izan ongi.

  • AMONAMANTANGORRI = HEDOI ETXARTE - Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-07 13:03

    “Amonamantangorri” ezizenez idazten duen anomimoaren nortasuna Hedoi Etxarte da. “Amonamantangorri” ezizenez idazten duen anomimoak Iruñeko IPa du eta Hedoi Etxartek bezala idazten du.
    ///
    Zu Zeu orainkariak 2013ko udako uztailean zentsuratu ninduenean “Amonamantangorri” ezizenez idazten duen Hedoi Etxartek hau idatzi zuen “Aphroditê’ren heriotza?” artikuluari erantzunez:
    ///
    ///
    ///
    Amonamantangorri
    2013/07/12 17:52
    Zuzeuko editore maiteok.
    Horrelako testuak ez dira “polemikoak”, ez kitzikagarriak, ez iruzkinen atalean eztabaida aberasgarriak sorrarazten dituzten horietakoak; horrelako adreilutzarrak, oro har, nekagarriak dira, web-hedabide honi buruz desilusioa, asperdura, eta azkenean, irakurle galera sortzen ahal dutenak.
    .
    Andoni Errazkin ez dut oraindik aurrez aurre ezagutu, baina makina bat urte badaramatza bere teoriekin karraka ematen. Indymedian argitaratu ditu urteetan zehar bere testu, marrazki eta linkak, gunea erori den arte. Antza, orduan ohitu zen iruzkinen atalean sistematikoki gaiarekin bat ere zer ikusirik ez duten txapak sartzera.
    .
    Hau moztu egin behar da.
    ///
    ///
    ///
    Gero, “Amonamantangorri” ezizenez idazten duen Hedoi Etxartek hau idatzi zuen “Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeia” artikuluari erantzunez:
    ///
    ///
    ///
    Ez dakit zergatik aurkeztu behar den den-dena termino absolutuetan. Euskal herritar zenbait gustorago biziko lirateke sozialista ikuttuak lituzkeen Espainiar Errepublika Federal batean, ze Kantauriko Suitza edo beste edozein paradisu fiskalen antza lukeen Euskal Herri friedmanzale batean. Eta zer? Ezin barkatuzko bekatua al da horrela pentsatzea? Jende horrek ez du eskuratzen ahal APGA (Abertzale Petoaren Gaitasun Agiria)?
    ///
    ///
    ///
    “Amonamantangorri” ezizenez idazten duen Hedoi Etxartek bere “Sinplistak” liburuan “Betaurreko Berria” atalean kolonialismoaren eragin soziala sinplifikatzen du eta antikolonialismoaz barre egiten du. Kepa Mendia jaunaren optikaz barre egiten du. Kepa Mendia jauna Euskal Herrian Euskaraz mugimenduaren sortzailea da. Ez da ahantzi behar ezen Gasteiz euskalgabetuan urtetan euskararen klase altuko erreferentzia bakarra Kepa Mendia jaunaren optika izan dela. Ongi, klase altukoa eta ertainekoa eta baxukoa. Guztia erran behar bada. Era berean, José Luis Álvarez jaunaz barre egiten du. “Amonamantangorri” ezizenez idazten duen Hedoi Etxartek bere “Sinplistak” liburuan kolonoei buruz modu sinplista, demagogiko eta desinformatzailean idatzi du.
    ///
    Kuriosoa bada, azken aldi honetan, twitter bidez, “Podemos” den ezker inperialistaren aldekotasuna erakustea, bitxia da ere “Amonamantangorri” ezizenez idazten duen Hedoi Etxartek “sozialista ikuttuak lituzkeen Espainiako Errepublika federala” delako baten aldeko hautua egitea.
    ///
    Hedoi Etxarte jauna, nonbait, haserre dago. Hedoi Etxarte jaunak nik BERRIA egunkariko eztabaidagunean eta INDYMEDIA orainkarian idatzi informazioa urtetan irakurri dit, eta gero bere ekoizpen literarioa idaztekotz baliatu du. Nik 2007ko udan INDYMEDIA orainkarian “Hiruinearen Berlin” idazkia idatzi nuen, eta bere “Ihes ederra” liburua 2009koa da. Gainera, gero, 2013ko udan Zu Zeu orainkariak zentsuratu ninduenean twitter bidez nire kontra egin zuen. Andoni Olariaga jaunak ere horrela egin zuen.
    ///
    Hedoi Etxarte jaunaren proposizioa parametro kolonialetan kokatzen da. Nire proposizioa parametro estataletan kokatzen da. Bere “Ihes ederra” liburuan Frantziaren administrazioaren menpeko Euskal Herri kolonial bat irudikatzen du, alta nik beti irudikatu dut Nabarroaren administrazioaren baitako Euskal Herri bat. Hedoi Etxarte jauna ezkertiar kolonialista bat da. Guk, Ikasle Estataliston twitter bidez, Euskadiko Ezkerraren arima izatea leporatu genion, eta nola desenmaskaratu genuen Katakrak kafe-liburudendan Euskadiko Ezkerrakoei kafea eskaintzaren iseka kartela eskegi zuen, hau guztia Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuaren azken eskandaluan, Goikoetxea-Nieves auzian.
    ///
    “Amonamantangorri” ezizenez idazten duen Hedoi Etxarte jaunaren proposizio kolonialista eta bere Espainiako Estatu inperialaren 3. Errepublikaren aldekotasuna neutralizatutzat jotzen dut. Hemen eta orain, paradigma aldaketa gertatu da, eta ez da XIX. mendean hasten den ukronia kolonial bat, baizikan-eta 1200, 1512 eta 1620 urteetako konkistetan hasten den ukronia kolonial bat.
    ///
    “Amonamantangorri” ezizenez idazten duen Hedoi Etxartek Zu Zeu orainkariari nire mezuak zentsura ditzan eskatu du:
    ///
    ///
    ///
    Amonamantangorri
    2014/04/03 21:00
    Zuzeuko lagun maiteak:
    Neroni ere Andoni Errazkin Beratzadi zentsuratzearen alde nago. Gorkak Bereziartuak bezala, karrika gurutzatuko nuke haren ordu erdiko txapa bat ez aditzeagatik.
    ///
    ///
    ///
    “Amonamantangorri” ezizenez idazten duzun Hedoi Etxarte: Donostiako Arkitektura Eskolan, 2014 02 25 egunean, ikaslego bozkatzaileak %64.66 zenbatekoarekin Euskal Estatuaren alde egin du. AITORTU ETA ERRESPETATU. Hedoi Etxarte zure ezkertiar kolonialismoa neutralizatuta dago.

  • Hyperborea? 2014-04-07 21:42

    Amonamantangorri = Hedoi Etxarte?
    Zentsuraren apologia, Podemos-ekin koalizioa, Espainiar Errepublika inperiala, eta abar?
    Katakrak?
    Hedoi Etxarte, zentsore…?
    Hedoi Etxarte, ETA Berriaren, ETA VI.aren, poli-milien eta Euskadiko Ezkerraren oinordeko…?
    Hedoi Etxarte, ezkertiar kolonialista…?
    Katakrak!

  • Ukranian gertatzen ari dena hobeto ulertzeko artikulu argigarri bat:
    .
    “La guerra en Ucrania es la última aportación del ‘Imperio del Caos’ a la crisis”.

    Enric LLopis
    .
    http://www.rebelion.org/noticia.php?id=184241

  • ????????????????AndoNI AndoNI, zure ondoan nago NI????????????????

    Hoiek potruak! 14 urte arkitekturan eman ta gero guri meritokrazia saldu nahi al diguzu!?

    Meritu gutxi oindik lanen hasi ezpazea. Meritu gutxi 10/15 urte gaztegok dianak zure mobidan sartzen ari bazea.

    Arkitekturan ez det zalantzan jartzen merituik ez dezunik, baina, benetan,… arkitekto kontseilu bat osatu beharko balitz, zuk nor haruko zenuke lehenbizi? Arkitektu euskaldun bat ala arkitektua ez den euskaldun bat? Hau da, merituak eduki ahal izateko, ez dezu uste merituak lortu behar direnik? Gazteleraz diote: “consejos vendo, para mi no tengo”

    Meritocracy is about the smartest, most talented people … from any background, no matter how humble or disadvantaged … getting to the top so that the rest of us can benefit from their expertise, intelligence and merit. It’s not a question of a rising tide of money raising all boats, but of a rising tide of intelligence and talent.

    Talentuak ez datza guraso/estatu/errentataz bizitzeak. Talentuak ausardian du oinarria. Bizitzari aurpegiz aurre egitean, ez fakultatean izkutatzean. Lanean norbera eta gizartea hobetzean. LANEAN.

    Eta ez, inteligentziak ez datza ezagupenean. Wikipediak asko daki, baina ez dauka batere inteligentziarik ezta talentu propiorik.

    Espabilau eta hasi lanen.

    14 urte!!! ASKI DA!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude