Eta non daude Ipar Koreako ospakizunak?

zuzeu.eus-logo7
Kim Jong-Il zendu da eta Ipar Koreako bizilagunak negar batean hasi dira. Hori herrialdeko albiste agentzia ofizialak zabaldutakoa. Baina, inor ez al da poztu? Eta, batez ere, inoiz ikusiko al ditugu heriotza ospatu duten horiek?

Herrialde arabiarretan lider ukaezinak ziruditenak boteretik kendu, herritik bota eta hil ere egin dituzte. Ipar Korean, ordea, ez da izan Kim Jong-Il dinastiaren aurkako adierazpenen lekukorik. Heriotzean samina eta dolua izan da nagusi herrialdean.

Baina, haren heriotzean izango zen etxeren batean ospakizunik?

Mendebaldeko gizarteak badu zer hobetu, baina Ipar Koreako erregimenaren aldean gurea paradisua dela uste dut. Horren lekuko, dokumental asko edota Pyongyang komiki biziki gomendagarria. Jarraian Jon Sistiagak 2007an egindako erreportajea:

Zer duzu buruan “Eta non daude Ipar Koreako ospakizunak?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude