Espero zen

Espero zen –

Noiz arte egon liteke esperoan? Pazientziak badu iraungitze datarik? Noiz arte eutsi beharko litzaioke? Noiztik aurrera onartzen da pazientzia agortzea zilegi dela? 29 urte? 45? Aski dira?

Espero zen
Emakume saharar bat ogia egiten. Arg: Laura Dauden (wikimedia)

Bada, aski da. Nekaturik eta etsiturik sumatu ditut egunotan irakurri edo aditu ditudan sahararrak. “Aski da” diote unaturik hedabideetako elkarrizketetan zein telefonoz bestaldean. Urratsen bat, aitzinatzeren bat, zerbait. Hori zen pazientzia erre aurretik behar zutena. Esperantza izpi bat. 45 urte haien lurretatik kanporatu zituztela, 29 urte erreferendum bat noiz antolatuko zain. Tartean, promesa hutsak; hutsaren hurrengoa, alegia. Eta, hala ere, bada oraindik pazientzia eskatzeko larru gogorra duenik! Baina, ezin da deus espero Espainiarengandik, Frantziarengandik edo Nazio Batuen Erakundearengandik. Are gutxiago espero liteke Marokorengandik.

Eta zu? Noiz arte egon zaitezke esperoan? Noiz agortzen da zure pazientzia? Mendebaldeko Sahararen esperantza bakarra bere herritarrak dira orain. Espero zitekeena gertatu da, eta besteak esperatzeari utzi diote.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko azaroaren 20koa]

Espero zen

BARDO GORRI NAFARRA