Espainiako Armada biluzi duen liburua

Luis Gonzalo Segura tenienteaLuis Gonzalo Segura tenienteak Un paso al frenteĀ eleberria argitaratu zuenetik maiz aipatu da hedabideetan. Bere liburuan Espainiako Armadaren barrunbe ilunak argitara eman ditu, eta “frankismotik trantsiziorik izan ez duela” salatu. Zigortu ere egin dute bertan aipatutakoengatik, eta bi hilabeteko kartzelaldia betetzen ari da egun.

Agerikoa da idazlea ez ezik tenientea ere baden aldetik, espainiar nazionalista eta militarzalea dela, baina hori argi izanda, La Marea-n egin dioten elkarrizketa ikusteak merezi du. Hori bai, gazteleraz da, barka nazatela ulertzen ez dutenek.

2 pentsamendu “Espainiako Armada biluzi duen liburua”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-07-24 16:47

    Nobelaren lehen kapitulua sarean dago. Seguru asko, salatzen dituen gauzak oso larriak izanen dira, bestela ez bailukete kartzelara bidaliko. Kartzelaratze horretatik ere igartzen ahal da estamentu militar espainolak nola funtzionatzen duen.
    .
    Bestalde, nobelaren lehen kapitulua txarra da hasieratik bukaeraraino, Txarra baino txarragoa. Kriminala.

  • Gose greban dagoela entzunda dut. Begi bistan dago ez nahi dutela pertsonai honi inongo protagonismoa ematea. Azkenean, argi dago, gauzak pentsatu duten baino okerrago aterako zaizkie, azken finean gaur egungo hedabideeak eta informazio kanalak oso anitzak dira benetan, kasu honi buruzko ezagutza kalera aterako da. Hortaz ia guztiz ziur nago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude