Espainia erreakzioaren eredua Europan

Espainia erreakzioaren eredua Europan

Espainia erreakzioaren eredua Europan

Azken asteotan Espainiako Erresumaren Gobernuaren ekimen eta adierazpen batzuek nazioarteko oihartzuna izan dute.

Abortua

abortua frantzia 2Joandako urtarrilaren 19an  Parisen abortua eskubidearen aurkako manifestazioa burutu zuen Frantziako eskuin muturrak. Frantziako Asanblada Nazionalean abortua eskubidea errazteko eztabaidatuko diren bi proposamenen aurkako jarrera agertu nahi zuten manifestazio horrekin. Baina mobilizazio horren deigarriena “VIVA ESPAÑA”ren  oihuak eta pankarten leloa izan ziren, Espainiaren erregimenak onartu nahi duen abortua eskubidearen aurkako legea goraipatuz eta Frantziarako eredutzat hartuz.

Manifestarien artean PPren diputatuak eta senatariak zeuden Espainiak egindakoa mundu mailako erreferentea bilakatzeko nahia azalduz.

Eskozia

viñeta de financial times independencia escocia y catalunya oct 12
viñeta financial times

Joandako azaroan Espainiako Erresumaren Lehendakariak Mariano Rajoyk Eskoziaren independentziaren aurka hitz egin zuen, Europar Batasunean sartzeko Espainiak betoa jarriko zuela mehatxatuz. Eskoziaren independentziaren aurka dauden alderdi laboristaren eta kontserbadorearen ordezkariek Rajoyri publikoki eskerrak emateaz gain beren diskurtso unionistaren gako garrantzitsua bilakatu dute Espainiaren betoa. Ingalaterrako Gobernua ere erabiltzen ari da argudio berbera eskoziarrek irailean egingo duten erreferendumean ezezko botoa eman dezaten.

Ez dakit apezpiku anglikanoek Espainiako apezpikuen eredua ere kopiatuko duten, baina horrela bada gutxi barru entzungo diegu “Ingalaterraren batasuna ondare espirituala” dela esanez.

Lan Erreforma

2012an PP, UPN, CiU eta Foro Asturianoak onartu zuten azken Lan Erreforma gogor kritikatu zuten sindikatuek langileen eskubideak larriki kaltetu eta kapitalisten pribilegioak handitzen zituelako.

Erreforma hori oinarria hartuta egun dagoen negoziazioa esparrua eta langileen babesa suntsitzen dituen proposamena egin du ADEGIk. EAJren bozeramale batzuk eta PPK begi onez ikusi dute proposamena, alta  gainontzeko eragilek gogor kritikatu dute Gipuzkoako kapitalistak ordezkatzen duen ADEGI erakundearen proposamena.

Espainiako eskuin muturra bultzatutako Lan Erreforma hau ere Europa mailan erreferentea bilakatu da, hain zuzen ere hilabete honetan Ingalaterrako Gobernuak PPk onartutako Lan Erreforma Europarako eredutzat aurkeztu du. Adi Ingalaterrako langileak !!

Gai guzti hauek eta Euskal Herriari dagokionez iragan hurbilera garamatzate:

Alderdien Legea

 2002an Batasuna ilegalizatzeko ad hoc sortutako Alderdien Legea onartu zuten PP, PSOE, CiU, Coalición Canaria eta Partido Andalucistak. Euskal Nazioa Askapenerako Mugimenduaren aurka funtsezko lanabesa izan zen aipatu lege hori, instituzioetatik botatzeko, bere erakunde gehienak kriminalizatzeko eta ehunka militante eta ordezkari bahitzeko Espainiako ziegetan.

avigdor-lieberman
Lieberman

2009an Zapatero buru zeukan PSOEren gobernuak D3M eta Askatasuna ilegalizatu zituenean Israeleko Gobernuaren kidea zen eskuin muturreko Lieberman ministroak Alderdien Lege espainiarra Israelen kopiatzea proposatu zuen.  Israeleko Parlamentuan zeuden alderdi arabiarrak botatzea zuen helburua Liebermanen proposamenak.

Antza denez Lieberman ez zegoen hain oker, Europar Batasunak, Estrasburgoko Auzitegiren bidez, Alderdien Legea eta Batasuna eta ezker abertzalearen erakunde guztien ilegalizazioa ontzat eman baitzuen. Batek daki noiz, non eta noren aurka erabiliko duten berriro.

Eskuin muturra eta beren proposamenak gora Europan

marine lepen
Marine Lepen

Gure artean ohitura dago PPren jokaeraz trufa egiteko anakronikoa eta barregarri delakoan. Ondo legoke hain arin ez baloratzea faxismoaren jarduera, Europa mailan goranzko joera daukan indar politiko eta soziala delako. Azken inkesten arabera Frantzian Fronte Nazionalak gorakada handia  izango du datorren maiatzean egingo dituzten hauteskundeetan. Inkestek ez dute beti asmatzen baina joera bat erakusten dute.

Beste horrenbeste Ingalaterrari buruz: 2013ko maiatzean egindako hauteskundetan eskuin muturrak igoera nabarmena lortu zuen herri mailako hauteskundetan.  Eta Grezian ahaztu gabe.

Eskuin muturraren arrakasta ez da soilik hauteskundetako lorpenak, lortu dute beren proposamen errepresibo eta xenofoboak gainontzeko alderdi gehienek berezkoak egitea. Europa inperialista, parasitarioa eta dekadente honen erakusle argia.

Istorioaren bueltak

Frankismoaren garaian Europari begira geunden, han demokrazia eta eskubideak indarrean omen zeuden eta gurera ekartzera nahi genuen. Orain Europan askok Espainia daukate eredua askatasuna eta eskubideak gehiago murrizteko nahian; emakumeen eta langileen eskubideak, autodeterminazioa, etorkinak…. Espainia eredua da Europako erreakziorako.

Eta amaitzeko, hau izango da Espainiaren erregimenaren aurrean gure askapen nazionala lortzeko lagunduko digun Europa?

Espainia erreakzioaren eredua Europan