Eskuina garaile Txilen

MTIzOA==

Galtzaileek emaitzak onartu dituzte eta irabazleak zoriondu. “Herrialdeak eskuinerantz egin du” aitortu du Edmundo Pérez Yoma barne ministroak.

37 urte iragan dira, Pinochetek Txileko lehen gobernu sozialista demokratikoari estatu kolpe bidez amaiera eman zionetik. Eta lehen aldia da, eskuinak, Pinocheten diktadura amaitu zenetik gobernua eskuratzen duela.

Freiren “ezkerrak” ere ez zituen ezkertiarrak erakartzen. Bi gaitzen artean, gaitzik txikiena aukeratzera dei egiten zuten hauteskundeen aurretik hainbat eta hainbat talde ezkertiarrek Piñeiraren indarraren beldur. Eta Freik, aurreko hauteskundeekin alderatuz gero emaitzak hobetu baditu ere, ez da nahikoa izan.

Sebastian Piñeira

Enpresaria da Piñeira, eta aberatsa, oso aberatsa. Ez da presidentetzara aurkezten den lehen aldia, baina aurrez Bacheletek lortu zuen garaipena, 2005ean. Orain haren lekukoa hartuko du.

Hainbatek Pinocheten esentzia ikusten dute Piñeirarengan, ardi larruz jantzitako otsoa. Baina Piñeirak Pinocheten aurka bozkatu zuen eta hori kritika guztien ezkutu gisa erabili du. Hala ere askok Pinocheten aurkako botoan, ez duten demokraziaren eta giza eskubideen defentsa ikusten. Inguruan dituen asko eta asko, hain zuzen ere, Pinocheten erregimenean goi kargu izandakoak dira.

Iraganean ere Pinocheten alde eginikoa da. Baina herriak bozen bidez bere aldeko hautua egin du. Ez dago besterik. Ikusi beharko ardiaren larruaren azpian otsorik dagoen ala ez.

Irudia | Piñeira | zz | Creative Commons By SA
Eduardo Frei, Pinochet, sebastian piñeira, Txile, txileko hauteskundeak

Zer duzu buruan “Eskuina garaile Txilen”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude