Eskuin muturrerantz

Eskuin muturrerantz –

Brasilen egin ziren hauteskundeen bigarren itzuliaren ondoren, Jair Bolsonaro Alderdi Sozial Liberaleko hautagaia izan da irabazle. 1985ean diktadura amaitu zenetik eskuin muturra ez da boterean egon. Demokrazia, konstituzioa eta askatasuna defendatuko duela esan du eta indarkeriaren eta korrupzioaren kontra lan egingo duela. Mezu honek konbentzitu ditu brasildar asko eta kalean jendea mugiaraztea lortu du. Azken urte hauetan, bai latinoamerikan baita Europan ere, eskuin mutur alderako norabidea hartu dute hainbat herrialdek. Ezkerreko alternatiben beharra dagoela argi dago, baina ezkerra oso zatituta dago.

Eskuin muturrerantzMundu martxak Bilbon egin dituen topaketara hainbat herrialdeetako emakumeak etorri dira. Kurduak esaterako. Bilgune Feministak eta Askapenak antolatutako haien hitzaldi batera joateko aukera izan nuen atzo bertan Gasteizko Memoria Gunean. Brasilgo kontuak buruan nituela nebilen oraindik. Hanan Sido, Kongra Star-eko kidea eta Gülciham Sim?ek DBPko kideak aritu ziren hizketan luze. Kurdistango herriaren borrokaren berri eman zuten. Haien borroka ez da batere erreza baina indar handiarekin ari dira borrokan. Emakumea lehen lerroan ari da borrokan eta esperantza, irabaziko dutenaren ideia dute nagusi.

Konfederazio demokratikoaren berri eman ziguten. Guri hain interesgarriak iruditzen zaizkigun kolehendakaritza eta koalkateen irudiak aipatu zituzten gauza askoren artean. Faxisten aurka nola ari diren borrokan komentatu zuten biek eta ez zuten beharbada ezer berririk ekarri gurera baina behin baino gehiagotan komentatu zuten batasunaren kontzeptua. Elkarrekin etsaiaren aurka egiteko ideia. Herrialde batean faxismoaren kontra lan egin eta garaitzen denean beste herrialdeetarako ere onura dela zioten. Elkartasun hitza ere behin baino gehiagotan azpimarratu zuten eta hezkuntza. Mentalitatea aldatu ahal izateko beharrezkoa den lanketa. Nahikoa pista eman ziguten, batasuna, elkartasuna eta hezkuntza. Orain horiei heltzea besterik ez dugu.

Eskuin muturrerantz

Irakaslea Gasteizen. Internazionalismoa eta euskalgintza.

3 pentsamendu “Eskuin muturrerantz”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-11-11 19:10

    Galdera bat zuretzat, Alaitz: zer iritzi duzu globalizazioari buruz? Badakit oso galdera zabala dela baina iritzi labur bat bederen.

  • Batasunaz hitz egitera etorri zaizkigu nortzuk eta kurdutar batzuk. Errespetu eta miresmen osoa merezi du herri kurduaren borrokak, baina batasuna ez da bere egoera politikoa definitzeko hitz onena. Ez ezkerran, ezta eskuinan.

  • Bitartean ezker muturra gure herrian bertan! Nafarroan hau inposatuko diete 0-3 urteko haurrei:

    Muchos de ellos siguen depositando la centralidad de su propio proyecto vital en su ego laboral, en su desarrollo personal (no ajeno
    a privilegios heredados) y en la desresponsabilización de las tareas de cuidado y del ejemplo de corresponsabilidad necesario para la
    acción coeducadora. Algunos hombres en cambio experimentan la vivencia de la presión de género para seguir ejerciendo la
    hegemonía, que acarrea crisis y frustración en algunos varones y hace necesaria la acción de deconstruir la masculinidad
    hegemónica y sus mandatos.