Esklabotza Brasilen

Esklabotza Brasilen

Esklabotza, Brasilen idiosinkrasia eta historia ulertzeko nahitaezkoa da. Futbola, samba eta caipirinhak etortzen zaizkigu burura lurralde harren izena entzutean. Portugalen esku egon zen Brasil Tordesillaseko hitzarmenean adostutakoa medio, bere independentzia ofiziala 1822an lortu zuen arte. Inguruko potentzia handiena da urrutitik: 200 milioi lagun baina gehiago bizi dira bertan, eta bere azalera ia Hego Amerikaren erdia da.

Bere ekonomiaren tamaina eta martxaz jabetzeko, nire ustez berebizikoa da esklabotzak jokatu zuen paperaren berri izatea, eta motzean, puntu horiek laburbildu eta lan harreman zapaltzaile horren inguruko hainbat kontu jasoko ditut idatzi honetan.

Brasilgo Isabel printzesak esklabotza debekatu zuen 1888. urtean. Gaur egun jendarte brasildarrak zatituta jarraitzen du fetxa horrekiko: batzuek urteurrenak ospatzen dituzte; besteek ordea ez, iruditzen zaielako legeak ez zituela beltzak herrialdeko gizartean integratu eta ezberdintasunak oraindik ere badirautela.

esklabotzaAlfonso de Sousa esklabista portugaldarra 1532an iritsi zen Brasilera gatibuz betetako lehen itsasontziekin. Datu batzuk diotenez egun hartatik 1850. urte bitarte, 5,5 milioi lagun eraman zituzten Brasilera. Dena den, beste historialari batzuen aburuz zifra horrek bikoitza izan behar luke. Lehen datua ontzat hartuz gero, 700.000 lagun ez ziren bizirik atera bidai doilorretik. Esklabu itsasontziei tumbeiros deitzen zitzaien, sortzen zuten hildako kopuruarengatik.

Gatibu guztiak ziren afrikarrak. Gehienak Sudan eta Nigeriakoak ziren, baita Portugalek kolonizatu zituen Angola eta Mozambiquekoak.Estatuak erregulatutako kontua zen, eta injustizia gehienak bezala, legez ondo josia. Esklabo gisa jaiotakoak zazpi urteren bueltan hasi behar izaten zuten lanean. Lur jabe batek printzipioz ezin zituen 120 esklabo baina gehiago eskuratu urtean; ezin zien 50 zigor baina gehiago eman egunean bakoitzari. Soilik jabeak onartuz gero egon zitezkeen bikote ofizialak, gainantzean emakumezkoak eta gizonezkoak bananduta izaten zituzten.

Igandeetan euren kontsumorako jardueretan lan egiten uzten zieten. Pentsa, ze oparia; eta egia esan, horrek asko lagundu zien familia ugariri, garaiko ekonomiari jarraiki toki askotan gauza bakar bat landatzen baitzen.

esklabotzaMatxinadak ere egon ziren. Maleena, esaterako, independentziaren ondoren gertatu zen, 1835ean. Baina oso esanahi esanguratsua dute, nire iritziz, matxinada indibidualak: ihes egitea bat, eta norberak bere buruaz beste egitea. Matxinatzeko modu garaikideak dira bat baino gehiagorentzat, esklabo izan gabe.

Beste idatzi baterako eman dezakeena da ea zergatik hasi ziren portugaldarrak afrikarrak eamaten Brasilera: tristeki, bertan bizi ziren jatorrizko herriekin egin zuten sarraskia zela eta.

Esklabotza, lan harreman bezala ulertuta, desagertu da Brasiletik (berriz diot, hitzaren definizio zurrunera joz gero). Baina, ene ustetan, harreman zuzena dago horrelako egoera bizi izan duen herrialde batean, egun Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (MST) bezalako fenomenoak ematea.

Esklabotza Brasilen
brasil, esklabotza, Ganbelai, Pakito

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude