Esklaboak dauzkaten 7 txokolate marka

Esklaboak, txokolatea

Esklaboak dauzkaten 7 txokolate markaLangileon eguna den honetan, oroitu dezagun lan harreman mota ezberdinak dirautela munduan: soldatapeko langileak, autonomoak, kooperatibistak, jabe txikiak, langabetuak, zero sektoreko langileak… eta esklaboak ere bai.

2015eko irailean Nestle, Mars eta Hershey konpainiek salaketa judizial bat jaso zuten. Bezeroak engainatuz eta hauen ezagutzarik gabe esklabotza finantziatzen jartzea zen oinarri nagusia. Slavery, a global investigation izeneko dokumentalak esklabotza sufritu eta ondoren askatasuna lortu zuten hainbat haur elkarrizketatzen ditu: astean 80-100 ordu bitarteko lanaldiak, isolatutako plantazioetan, eta gainera eraso fisikoak jasaten dituzte.

Ali Diabate umearen arabera, “jipoiak eguneroko ogia ziren. Kakao alez betetako zakuak jartzen zizkiguten bizkarrean, eta leher eginda lurrera eroriz gero, sekulako egurra jasotzen genuen berriz zutitu arte”.

Dirudienez, multinazionalek beren boterea erabili zuten dokumentala eta infomazio hau zabaldu ez zedin; lehengaiez hornitzen dituzten plantazioetan umeen esklabotzarekin amaitzeko konpromisoa hartuko zutela ere adierazi zuten. Haurrak ez direnak, izorrai. Gainera, kakao industrian lan egiten duten ume kopurua %51 hazi da 2009-2014 bitarte, Tulane Unibertsitatearen txosten baten arabera.

Hauek dira haurrak esklabu bihurtzea egotzi dieten txokolate enpresak:

  1. Hershey
  2. Mars
  3. Nestlé
  4. ADM Cocoa
  5. Godiva
  6. Fowler’s Chocolate
  7. Kraft

Dokumental hau ingelerazkoa da eta gaztelaniazko azpidatziak ditu, eta txokolate industriaren alde ilunak ateratzen ditu argitara.

Esklaboak, txokolatea