Eskandinabiatik ikastekoa

  • Hezkuntza mailan Finlandiak deitzen du arreta. Hezkuntza mailan, PISA ikerketak dioenez, lehen postuan. Diotenez, irakasle berberak sei urte ematen ditu ikasle berekin eta autonomia nahiko handia dute nahi dituen material edo pedagogiak hautatzeko.
  • Ingelesa Norvegian. Herrialde hartan haurren %100k ingelesa ikasten du lehen adinetik. Azpimarragarria azpitituluen garrantzia. Telebistan ez dago hizkuntza bikoizteko tradiziorik, umeen saioetan ez bada. Jendeak ingelesez esaten dena ulertzera gonbidatzen da, azpitituluak irakurriz. Irakasleen iritziz, elkar ulermena sustatzeko bultzada bat da azpitituluaren erabilera. Ingelesaren txertatzea azkartzeko modua. Dena ez da eredugarria ordea, polemika dagor Norvegian, ingelesaren presentziak, norvegierazko terminologia pobretu duelako.
  • Suedia eta Islandian 25 eta 64 urte bitartean dituzten pertsonen herenak ikasketekinn jarraitzen du, Eurostaten arabera. Parekatzeagatik, Espainian adin horretan ikasten jarraitzen duten pertsonak populazioaren %4,7 da.
  • Save the Children gobernuz kanpoko erakundearne inkestaren arabera, Norvegia da guraso izateko herrialderik onena. Haren atzetik, Australia, Islandia, Suedia, Danimarka, Zelanda Berria eta Finlandia daude. Umeen eta gurasoen ongizatea neurtuz ondorioztatzen dituzte emaitza hauek. Eskandinabian, 333tik bakarrak galtzen du bizia lehen bost urtetan. Norvegian amatasun denboraldia urtebetekoa da eta aitatasunarengatik eskaintzen dena hamar astekoa. Norvegiak eskubide sozialetan tradizio handia du: 1993tik dator amatasun eskubidearen afera eta lehena izan zen hau ezartzen. Ez alferrik, Norvegia jaiotze tasaren abangoardia da.
  • II. mundu gerra amaitu zenetik, eskandinabiako herrialdeetan ekonomiaren bultzatzaile gisa eta estatu soziala garatzeko garrantzia berebizikoa izan dute Estatuek. Herrialde txiki edo ertainak izaki (Norvegiak 4,8 milioi biztanle, Danimarkak 5,4, Suediak 9,3) eredua praktikan jartzeko aukera eskaintzen du, populazio eta baliabideen oreka bat baitago. 
  • Azken urtetan, Europa guztian bezala, gora egin badu ere, Eskandinabiako herriek dituzte langabezia tasa txikienak. 2008an %3tik behera herrialde batzuetan. 2009an, Finlandia %9ra heldu zen, dena den.
  • Genero indarkeriari dagokionez, goiko postuetan daude eskandinabiako herriak. Finaldian eta Suedia izan ziren 2007an bortxa matxistarengatik hilketa gehien jaso zituzten herriak. Nahiz Berdintasun Sail gehien eta aintzinakoenak izan dituzten Estatuak izan.

Eskandinabiatik zer dugu ikasteko?

Irudia | Eskandinabiatik zer dugu ikasteko? | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Eskandinabiatik ikastekoa”-ri buruz

  • Barkatu, baina euskara batuan “EskandinaVia” eta “erreportaJea” beharko luke.
    Gaiari helduta, leku guztietan txakurrak oinutsik dabiltzala erakusten digute datu horiek.

  • Barkatu baina euskara batuan “Eskandinavia” eta “erreportajea” beharko luke.
    Gaiari helduta, datu hauetako batzuek bikingoen txakurrak ere oinutsik dabiltzala erakusten digute, batez ere genero indarkeriari eta suizidio mailari dagozkienak.