Eskandaluaren ostean dimisioa dator (Valentzian izan ezik)

Francisco CampsGürtel kasua dela eta, Francisco Campsek bi aukera ditu mahai gainean: erruduntzat jo bere burua eta isuna ordaindu epaiketa saihesteko, edo kasuarekin aurrera jarraitu eta bere errugabetasuna defendatzen segitu, epaiketa galtzeko eta kartzelan amaitzeko duen arriskuarekin. Valentziako Erkidegoko presidenteak ez dio lehenengo aukerari muzinik egin; horrek esan nahi du bere errugabetasuna defendatzen eman dituen azken bi urteetan herria engainatzen egon dela. Eta hori gutxi ez balitz bezala, Campsek ez lioke karguari uko egingo. Aurrekari penalak dituen presidente bat boterean? Nola liteke?

Sobornatze-kondena onartu ostean, Valentziako PPko presidenteak politikan jarraituko luke erkidegoaren gidaritzan, inolako lotsarik gabe. Politikarien izen-abizenak daramatzaten hainbat eskandalu kasuen lerroburuak irakurri izan ditugu azken aldian eta horietako gehienetan, kakaz zipriztindutako politikari edo kargu publikoek dimisioa aurkeztu izan dute:

Hanka-sartzeak onartzea, barkamena eskatzea eta erantzukizun publikoak bertan behera uztea dira profesionaltasunez eta duintasunez jokatzen duten kargu publikoen zeregina. Egingo al du Campsek horrelakorik?

 

 

Camps, Gürtel kasua

Zer duzu buruan “Eskandaluaren ostean dimisioa dator (Valentzian izan ezik)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude