Errusiar inbasioari buruz, gauzak garbi

Errusiar inbasioari buruz, gauzak garbi –

Oharra: Ukrainako fatxak gora eta behera, Ukrainako erregimen nazia aurrera eta atzera. Beti lelo bertsuaz nazkatua, Ukrainarekiko bigarren artikuluan (lehena, “Ukraina, gezurra ari du” zuen izenburua) faxismo desberdinak nola kokatzen ziren gerra horretan argitzea otu zitzaidan, eta hara Jon Kortazarren erantzuna.[1]

“Ukraina eta Donbassen inguruko gaurkotasunaren gaia dela eta, bi iritzi-artikulu irakurri ditut azken egunotan; bata Joxe Manuel Odriozola euskara irakaslearena (“Iragana orainaz mintzo da”; Berria, 2022-IV-27) eta bestea Alternatibako kide Joxe Iriarte “Bikilarena” (“Faxista eta atzerakoiak Ukrainako gerran”; Gara, 2022-IV-28). Biak, Euskal Herriko sektore soziologiko batetan erreferentziazko hedabideak izaki, iritzi artikuluoi ematen dieten zabaltasuna medio, zenbait kontzeptu erantzutea beharrezkoa begitantzen zait.

Artikuluok bi ikuspuntu ezberdin dituzte, lehen ezberdintasuna izaki Iriarteren artikulua objektibotasun itxura edo asmo batetik egindakoa delarik –posizioa ez hartzeko asmoz, edo posizioa hartzea ezkutatuz-, eta Odriozolarenak, ordea, posizioa hartzeko asmo garbiagoa erakusten du.”

Eztabaida zintzoa nahi bada, ene uste apalean, ez da abiapuntu ona argudio faltsuekin abiatzeaz gain, ez ezik, objektibotasun itxura eta posizioa ezkutatzeko asmoz egina dagoela salatzea. Nire abiapuntua oso garbia da: “Errusiarren inbasioaren aurka herriaren erresistentzia defendatzeak (Ukrainan zein Errusian) ez gaitu inozo bihurtzen Maidango matxinadatik sortutako erregimen politikoarekiko. Ukrainan, nazionalistek, faxistek barne, paper garrantzitsua izan zuten Maidango protestetan eta ondorengo Donbasseko gerran. Are gehiago, Azov Batailoiak, esperientzia hori aprobetxatu zuen ukrainar armada erregularrean txertatzeko. Hala ere, horrek ez du esan nahi Ukrainako gizartearen gehiengoa ultra-nazionalista edo faxista denik. Eskuin muturrak botoen %4 baino ez zituen lortu azken hauteskundeetan; presidente ukrainarra, judua eta errusiarra, %73rekin hautatu zuten. Biletskik (Azov batailoiaren sortzailea) Gorputz Nazionala izeneko alderdia sortzeko saiakerak ez zuen arrakasta handiagorik izan, eta eskuin zein eskuin muturreko alderdien bloke bateratu batek ere ez zuen lortu azken hauteskundeetan parlamentu-ordezkaritzaren boto minimoa (oso baxua) gainditzea”. Nik ez dut gutxiesten ukraniar faxisten eragina, bai ordea, horrek suposatzen duela naziak direla nagusi Ukrainan. Non dago arazoa? Ukraniar gizartea eta bere gobernua juzgatzerakoan. Helduko natzaio gaiari aurrerago.

Errusiar inbasioari buruz, gauzak garbi
Arg: Mariupol (mvs.gov.ua)

Eta jarraitzen du:

“Bikilak artikulua faxismoaren inguruan enfokatzen du, edo hobeto esanda faxismoa erabiltzen du aldez aurretik erabakita duen posizio bat justifikatzeko. Kasu honetan Bikilaren posizioa da Errusiaren inbasioaren aurka Ukraina babestea eta Ukraina eta Donbassen artean posiziorik ez hartzea. Zergatik den posizio hori ez du azaltzen; baina hori justifikatzeko “bi aldeetan” jende gomendagaitza –hots, naziak- daudela erabiltzen du.”

Erantzuten hasteko esango nuke, nik ez dudala ezkutatzen nire posizioa, ezta Donbassi buruzkoa, baina bai Kortazar jaunak gaiaren mamiari bai iskin egiten diola. Hau da, Lanxing Xiang Shanghaiko Institute of Security Policy-ko zuzendariak oso garbi azaltzen duena: Ukrainaren inbasioak ez du justifikaziorik, baina bai kausak”

Hori baita Donbassko “herri Errepublikekiko” solidaritate elkarteek egiten ez dutena. Inbasioa ez salatu. Onenean, auzia saihestu egiten baitute, eta txarrenean  justifikatu (Donbassko zapalduak babesteko omen) aldez edo moldez.

Nik aldiz, gauzak garbi: NATOren presioa, Faxista ukraniarrak, Ukrainaren nazioaren lurraldetasunaz, auziaren inguruan dauden kausa desberdinekin ezbaian katramilatu gaitezke, baino ezin dugu zuritu inbasioarena. Zergatik zentratu naiz faxismo diferenteen azterketan? (esan bezala, aldez aurretik idatzia nuela -“Ukrainan gezurra ari du– nire ikuspuntu orokorra gaiaren inguruan); bada,  Ukrainan faxistak daudela ezin uka, baina gutxitan aipatzen delako bi aldetan daudela, baita Donetsko Errusia-zalean artean. Azpimarratzekoa da, “Ekialdeko Europan, Errusiako Federazioak eskuin muturreko sektore esanguratsuen aldetiko babesa duela” (naiz eta gerraren aurrean adostasun hori ezkutatzen saiatu diren).

Hitz batez: Aspertuta nagoelako Donbassen elkartasunezko elkarteek eta Putin-zale guztiek ukrainar faxistekin tematuta daudelako eta Zelenski nazi bat dela inongo xehetasunik gabe. Eta, aldiz, badirudielako Donbassko erresistentzia anti-ukraniarra eta errusiar armadaren izaera antifaxista dela. Armada gorriaren nostalgia? Alegia, Kremlinen bertsioa errepikatzen dute uneoro. Eta nire aldetik, adierazi nahi nuen faxistak alde guztietan daudela txertatuta, baita errusiarren aldeko edo sokako, gehi talde mertzenarioak. Eta zeinena da, pisurik handiena: Ukraniaren aldekoena edo Errusiarena? Bada, esango nuke, kuantitatiboki baino, benetako garrantzia duena dela, ze kausaren alde ari diren argitzea: Nazio zapaldu baten alde edo inperio baten alde? Beraz, bi aldeek ez dira berdinak naiz eta biek hala biek fatxak izan, baldin eta ez badugu esaten Ukrainako armada oso eta herri erresistentzia ere fatxa dela. Eta hori gezur galanta da.

Horregatik ez nago ados, Kortazarrek dionean: “Bigarrenik, alderdi faxisten pisua gora-behera, hauen ideologia “Estatu-aparailu” ezberdinen ideologia nagusi bihurtu izana (Ukrainako kale-espazioak edo eskola-kurrikulumak hitz egin dezake horretaz). Joxe Iriarte marxista zahar bat dugu, hori dela eta Antonio Gramsciren eta Nikos Poulantzasen Estatu-aparailuen egiturez eta ideologiaz eginiko azterketak ezagun egin behar zaizkio; bietako inork ez du esaten Estatu-aparailu ezberdinen ideologia nahitaez ideologia horrek parlamentuan duen ordezkaritzaren araberakoa denik. Euskal Herriko (eta Kataluniako eta Espainiako) ezkerrak ez al du behin eta berriz salatu 1978-osteko Espainiar Estatuaren “lorratz frankista”, “izaera frankista”, nahiz eta 2017 arte (Vox) alderdi frankistarik ez agertu? Analisi horiek Bikilarentzat ezagun izango dira: polizian, judikaturan, kapital handian erregimena frankistaren ideologiadun pertsonak, ohiturak egiturak bizirik mantendu izan direlako. Eta analisia zuzena da. Baina galdera da, zergatik Iriartek ez du analisi hau aplikatzen Ukrainan? Halakorik taldeek ez dute halako pisu erabakigarririk Donetsken, eta hau ezin da itzuri.”

Iritzi horretan akats teoriko politiko garrantzitsu bat dago: Faxisten pisua estatu aparatuetan eta judikaturan nolako (eta konkretuki Espainiar estatuan) halako erregimena. Ni ere ados nago, eta ez dut behar Antonio Gramsciren eta Nikos Poulantzasen Estatu-aparailuen egiturez eta ideologiaz eginiko azterketak jakiteko Espainiar demokraziak bere baitan txertatua duela frankismoaren aztarnak, baina horrek esan nahi du ez dela demokrazia liberala? Izan ere, erregimen bat ez baita karakterizatzen estatu aparatuen izara demokratiko-ez demokratikoaren baitan, bere konstituzioa eta instituzioen funtzionamendu orokorraren arabera baizik. Aztertu ditzagun Europako estatu demokratikoetan eskuin muturrekoek duten indarra polizian armada eta judikaturan… eta halaz ere estatu demokratikotzat joko ditugu. Hala ez? Zergatik dira demokratiko burgesak baina ez faxistak naiz eta estatu aparatuak faxistak beteta izan? Erregimen parlamentarioak direlako konstituzio demokratiko baten agindupeko. Horregatik iruditzen zaigu Errusiako Erregimena Ukraniarena baino autoritarioa.

Esan baita, Ukraina faxista den hala ez jakiteko ezin gara oinarritu faxisten pisuan estatutu aparatuetan soilik, baizik eta bere erregimen politikoa nolakoa den, zein den faxismoren pisu parlamentuan, gizartean eta legedian. Baina Errusiaren eta Kortazarren baieztapena faltsua da: “Ukraina estatu liberal-demokratikoa da, baina inperfektua (eta defizit demokratiko handiarekin), boterean aldaketa nabarmenak eragiten dituzten hauteskunde askeekin; besteak beste, 2019an Volodimir Zelenski erreformatzaile liberal-populista hautatzea. Ukraina ez da estatu nazi bat, eta hau zalantzarik gabea da: errusiar casus belli-a gezurra da.[2]

Eta Herri bateko ultra-nazionalistak etsaien bandera pean borrokatzeak ez da gaur egungo kontua. Errusiar fatxa batzuk Putinen aurka ari direla?… Eta Bigarren Gerra mundialean, Frantziako kolaborazionistak ez ezik, Serbiar Txekniak, Ustatxiak Kroazian Alemanekin batera Jugoslavia okupazioaren alde. Eta Norvegiako naziak Alemaniarekin bere herriaren aurka. Eta zoritxarrez ezkerreko errusiar gutxi bere armadaren aurka Leninek zion bezala.

Bestaldetik. Nola neurtu faxismo desberdin horien garrantzia erregimen bakoitzean? Ukrainarren aurka, Ukrainako Partidu komunistaren debekua aipatzen da neurgailu gisa. Jakina, Errusian ez dute legalizatuko Errusiako Partidu Komunistak Putinen kanpo politika eta nazionalismo errusiarra babesten duelako.* Ukrainakoa debekatua izan zen Krimeako anexioaren ondoren Errusia justifikatu zuelako. Ni ez nago ados ilegalizazio horrekin, baina demagun Errusiako Partidu Komunista Txetxeniarren alde agertu izan balitz edo Ukrainako inbasioaren aurka. Ikusiko genuke zenbat iraungo zukeen. Bestaldetik, hor dugu Alemania, non Naziak eta komunistak debekatuta dauden. Horrek adierazten du alemaniar demokraziaren mugak, baina ez Alemania ez dela demokrazia liberala.

Eta hasierako gaiari bueltatuta: Ukraina ez da estatu demokratiko perfektua (Europako zenbat estatuei emango genieke aprobatutik gora?) baina horrek justifikatzen du inbasio “humanitarioa” eta bere lurraldearen zati bat anexionatzea? Donbassko errepublika zaleak zer nahi dute independentzia edo Errusian sartu, anexionatua izan?

Horregatik nion: “Ukrainako eskuin muturraren inbokazioa edo Estatuaren eta oligarken ustelkeria ere ezin dira oztopo izan bonba errusiarren eta errusiar inperialismoaren zuzeneko biktimekiko eta oligarken eta eskuin muturraren biktimekiko jendearen elkartasunerako. Are gehiago, Putinek gobernatzen duen erregimena goitik behera oligarkikoa denean eta bere herriaren zanpatzailea, egunotan ikusten dugunean edozein protesta zigortzen eta jendea atxilotzen”.

 Segi dezagun:

“Bikilak esan dezake “Mosku Kiev baino hurbilago dago faxismotik”; ziur aski ahaztu ditut bai deskomunizazioaren legea, zeinak ez soilik Alderdi Komunista, baizik eta baita ere edozein espresio komunista debekatzen duen -kazeta hau ilegala zatekeen Ukrainan-; edota hizkuntzen gaineko lege ezberdinak, zeintzuek edozein koofizialtasun ezabatzen duten -baita ere ukraineraz besteko hizkuntzak nagusi diren tokietan- eta Estatuaren hizkuntza baita ere gutxiengo etnikoen agerkarietan inposatzen duten. Halako neurri hertsatzailerik ez dago Errusian”.

Ez dagoela halako neurri zapaltzaileak Errusian? Non OPOSIZIOA (ez Partidu Komunista, jakina) debekatua dagoen edo kartzelan, are, Putinen aginduz oposizio kide asko pozoituak hil direnean, eta gerraren aurka agertzen den edozein kartzelan edo erbestean bukatzen duenean. Eta edozein espresio komunistaren debekuaren aipamena barregura sortzen dit, jakinik Errusian Korronte komunista (disidenteak) troskistak kasu, galaraziak daudela (agian Jonentzat Troskistak ez dira komunistak bai, ordea,  neo-estalinista sutsuak).

Argudio goren gisan dio, idazten duen aldizkaria (Gedar) debekatua izango zela Ukrainan (uste du Errusian legezko izan zitekeela?) Nire aldetik galdetuko nioke ea Berria eta Gara argitaratu zitezkeen Putinen Errusian. Hemen behintzat bai, eta esan bezala hala moduzko demokrazia dugu hemen.

Eta hizkuntzen alorrean. Ni ere ez nago ados errusiera jazartzearekin, baina Europako zenbait estatuetan dago benetako askatasuna eta errespetua hizkuntza gutxituekin? Frantzian? Danimarkan, Suedian? Eta denak dira Estatu demokratiko homologatuak. Eta Errusian? Ai Errusian? Galdetu diezaiokegu txetxeniarrei, armeniarrei, georgiarrei. Urtzi Urrutikoetxeak gogoratzen digunez: “Errusiak, hizkuntza bakarra inposatzen zuen estatu feudala eratu zuen Finlandiatik Alaskaraino. Eta bai, nik ere eztabaidatu dut estoniar lagunekin, ezin direlako konparatu sobietar errepubliketako hizkuntzen egoera euskararen aurkako supremazismo frankistarekin. Baina SESBen ere, sasoirik onenetan, errusiera lingua franca hegemoniko izan zen; txarrenetan, ukazio eta zigor kolektiboetarako aitzakia, txetxeniarrek, tartariarrek, kalmukiarrek eta beste hainbat herrik sufritu bezala”.

Egia esan, Urtzi bezala, nik ere ez dut konpartitzen Ukrainan eta baltiar estatuetan dagoen errusiarren aurkako herra, baina konprenitzekoa da Tsarismoarekin eta ondorengo Sobiet Batasunarekin herri horiek jazartutako zapalkuntzaren ondorio bat dela. Penagarria, baina logikoa hein handi batean.

Errusiar inbasioari buruz, gauzak garbi
Donbass. Arg: Igorkonovchenko

Bukatzeko, Donbass auziaren inguruan, esan dezakegu errelato desberdinak daudela elkarren aurka…

Kremlinen narratibaren arabera, ukrainarrak Donbassen bere burua errusiartzat duen herri berezia dagoela ukatzeaz gain, herri horrekiko eraso kriminalaren egiletzat jotzen du genozidio bat burutu nahiaz. Ukrainarrek kontrako iritzia dute. Kremlinek artifizialki pizturiko arazo bat dela herrialde hori bereganatzeko asmoz.

Badaude Ukrainarren bertsioarekin hurbilago dauden errusiar historiagile batzuen iritzia. Horietakoa da Nikolay Mitrokin errusiar historiagilearen bertsioa, zeinen arabera, Donbassko gudu militarrak Errusiako Federazioaren ekimenez hasi ziren, FSBko (Segurtasun Zerbitzu Federala, Errusiako zerbitzu sekretua) Igor Guirkine (Girkin) teniente koronel erretiratuaren gidaritzapean Krimeako Batailoia Ukrainako muga zeharkatu eta Donbassen instalatu zenean[3].

Modu esanguratsuan, Inteligentzia Zuzendaritza Nagusiko (GRU) indar berezietako kide ohiek eta distrakzio-jardueretan trebatutako Errusiako armadako beste borroka-unitate espezializatu batzuek osatzen zuten batailoia. Girkin izan zen, 2014ko apirilaren 12an Sloviansk/Slaviansk hiriko administrazio-eraikinei eraso ondoren, gudu militarrak hasi zituena poliziarekin eta, ondoren, Ukrainako armadarekin.

Iritzi horren arabera, Ukrainako zati hau (Donbass) herri-autodefentsako indarrez mozorrotutako talde kriminalek hartu zuten kontrolpean, eta hori izan zen historia post-sobietarreko lapurretarik handiena. Hiritar dirudun guztiei beren dirua, autoak eta etxebizitzak konfiskatu zizkieten buruzagi armatuek, haietako asko eta haien senideak sotoetatik aterarazi, torturatu eta umiliatu egin zituzten, senideek bahiketen zenbatekoa biltzea jarduten zuten bitartean. Denak ez ziren bizirik atera, ezta gutxiago ere (eta askok osasuna galdu zuten han).

Interesa duten pertsonek Googlen bila dezakete banda odoltsu horren historia: URSS-Bryanka (LNRren atzeguardia kontrolatzeaz arduratzen den unitate berezi bat), baina hau mota honetako  formazioetako bat baino ez zen izan, gehienak gaur egun existitzen ez direnak. Izan ere, buruzagi armatu eta borrokalari asko hil ziren Donetsken beren arma-kideen eta aliatuen esku, eta 2017an soilik egoera normaltasunera itzuli zen, beste era batera esanda, oposizio politiko ororen zanpaketara eta botere bertikalaren harrapakinaren banaketan etengabeko gorroto eta hilketetara.

Bestaldetik, ados nago Errusiar inperialismoari buruz Urtzi Urrutikoetxeak hauxe dionean:

«Arazoa ez da Putin, ezta Navalni [opositore espetxeratua] ere. Arazoa Errusiaren egitura inperiala eta pentsamolde inperialista dira. Edozein ideologia, izan kristautasun ortodoxoa, komunismoa, liberalismoa, metropoliak arma bihurtuko du koloniak menderatu eta diziplinatzeko». 1917-1918 bitartean sortutako Ukrainako errepublikako lehen ministro Volodimir Vinnitxenkok argi esan zuen: «Errusiar demokrata Ukrainako auzia hasten den lekuan amaitzen da»[4]

Horregatik, argi dut, herri txikiontzat pozgarria litzatekeela Ukrainaren garaipena —a ze paradoxa, atzo «herri armatua inoiz ez da zanpatua» kantatu, eta gaur Ukrainari bere burua defendatzeko armak ukatu nahi izatea—, inperioa bera hondoratzea. Eta dozenaka nazio independente sortzea Uraletan, Volga ertzean, Siberian… Kaukasotik Txukotkaraino.[5]

 

Alderdi komunistak eta inbasioa

*Dimitri Deliolanes, greziar kazetariak[6] hauxe dio: Ukrainaren inbasio errusiarrak alderdi komunistek Sobietar Batasuna amaitu eta hiru hamarkada geroago zatiketa areagotu du.

Gerra hasi eta egun gutxira, 42 alderdi komunista horien artean: Italiako Bateratze Komunistaren Alderdia, [Rifondazione Comunista], Frantziako Alderdi Komunistak (PCF) eta Espainiako Alderdi Komunistak (PCE) (Europako Ezkerraren Alderdiko kide direnak) eta Txileko Alderdi Komunistak, berehala gaitzetsi zuten errusiarren inbasioa.

Sinatzaileen artean alderdi txikiak eta garrantzitsuagoak zeuden. Italiaren kasuan, Fronte Komunistak eta Gazteria Komunistaren Fronteak sinatu zuten (Marco Rizzoren Alderdi Komunistaren zatiketa); alderdi garrantzitsuenen artean, Hegoafrikako PC nabarmentzen da.

Indiako Alderdi Komunistak eta Zipreko Langile Herriaren Alderdi Aurrerakoiak (AKEL), aldiz, ez zuten sinatu.

Duela gutxi, Greziako Alderdi Komunistaren organo den Rizospastis egunkariak (KKE, grezieraz) dokumentua sinatu ez zuten bi alderdi komunista errusiarrak kritikatzeko artikuluak eskaini zituen… Putini eta «gerra inperialistari» emango babesagatik. Kolpe gogorrenak jaso zituen Errusiako Alderdi Komunista Langilea (PCOR) izan zen.


[1] Ukrainako guda, SESB eta historia. Jon Kortazar Donbassekiko elkartasun taldearen partaidea.

[2] Aris Roussinos. Gerra kazetari ohia eta Un Herd aldizkariaren editorea.

[3] Txetxeniako gaian aditua lehenik, Ukrainan ondoren, Strelkov ezizenez ere ezaguna. Girkin ez zen FSBko ofizial arrunta. Lotura estua izan zuen nazionalista errusiar armatuen azpimundu militante eta terroristarekin (baita, zeharka, BORN2 talde terrorista neonaziarekin ere) eta armen legez kanpoko merkatuko black digger-ekin (ehiztari beltzak). Gai horiei buruzko lineako foroa ere moderatu zuen.

[4] Espainiar demokratei buruz (ez denei buruz jakina) antzeko zerbait esango nuke.

[5] Errusiren inperialismaz. Urtzi Urritikoetxea:  (Berria 2022ko maitzaren 22a)

[6] …Besteak beste, Colonnelliren liburua idatzi zuen. Eta baita Il regime militare greco e la strategia del terrore in Italia (Documenti), Fandango Libri, Erroma, 2019

Errusiar inbasioari buruz, gauzak garbi  Errusiar inbasioari buruz,  gauzak garbi Errusiar inbasioari buruz,  gauzak garbi Errusiar inbasioari buruz,  gauzak garbi Errusiar inbasioari buruz,  gauzak garbi Errusiar inbasioari buruz,
gauzak garbi Errusiar inbasioari buruz,  gauzak garbi Errusiar inbasioari buruz

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

56 pentsamendu “Errusiar inbasioari buruz, gauzak garbi”-ri buruz

  • Pozgarriagoa izango litzaiguke euskaldunoi Ukraina estatu nazi-faxista desagertzea: Transkarpatiako hungaroak ruren lurraldeekin Hungariarekin bat egitea, rusinoek euren estatu propioa eratzea, Besarabia eta Bukobina Errumaniarekin edo Moldaviarekin bat egitea. Eta ukronaziez beteta dagoen Leopolis eta bere ingurua Poloniara itzultzea .Eta noski bere ekialdean Novorrussia estatu independentea antolatuko balitz askoz hobeto.
    Ukraina, estatu frankestein da, eta euskal ezkertiarrok ez daukazue argumentu seriorik Maidaneko erregimena defendatzeko.
    Eta Urtzi Urrutikoetxeak nahi duena esango du baina ukrainera seriotasun apur batekin irakaskuntzan Sobietar Batasunaren garaian hasi zen. Ukrainan bertan Trankarpatiako hungaroen aurreneko aldizkariak sobietarren garaian hasi ziren.

  • Bat eta azkena halako erantzunei:
    Ukrania estatu nazia? Goebbels bezela, gezur bat behien eta berriro esateagatik ez da egila bilakatau, propaganda arma, agina bai. Ukrania ez da naiza espaina ez den bezdela, edo Alemania, naiz eta huek ez izan demokrazia berdaderoak.
    “Espainiar demokraziak bere baitan txertatua duela frankismoaren aztarnak, baina horrek esan nahi du ez dela demokrazia liberala? Izan ere, erregimen bat ez baita karakterizatzen estatu aparatuen izara demokratiko-ez demokratikoaren baitan, bere konstituzioa eta instituzioen funtzionamendu orokorraren arabera baizik. Aztertu ditzagun Europako estatu demokratikoetan eskuin muturrekoek duten indarra polizian armada eta judikaturan… eta halaz ere estatu demokratikotzat joko ditugu. Hala ez? Zergatik dira demokratiko burgesak baina ez faxistak naiz eta estatu aparatuak faxistak beteta izan? Erregimen parlamentarioak direlako konstituzio demokratiko baten agindupeko. Horregatik iruditzen zaigu Errusiako Erregimena Ukraniarena baino autoritarioa.
    Argumento hori ez diozu erantzuten. Zure maila politiko ideologia Abaskalen antzekoa da.
    Eta Ukraina ez dela nazioa? Zei zera zu eta Putin zale guztiek herri bati ukatzeko bere nortasuna eta nahia?
    Stalin ere eta nazioari buruzko bere teoriak ezin zuen Ukrinia nazioa zela ukatu, naiz eta indarren integratu edo asimilatu nahi …

  • Mikel Haranburu 2022-06-08 10:50

    Estatu bat, edozein, berez eta hutsean, nazi-faxista dela baieztatzea umekeria da. Estatuak ez dira naziak ala demokratikoak zertarakorik gabe. Nazien lehenengo eginbeharra armada indartsua(k) eta gogorra(k) eratzea da. Hain zuzen ere, Ukrainak egin ez duena. Ukraina “estatu nazia” balitz, plan eginak izanen zituzkeen Errusia erasotzeko edo menperatzeko.
    Hango herriak eta populuak aipatzeak ez dizu arrazoi gehiago emanen… inbasioaz ari gara, ez herri eta kolektibo etniko-linguistiko bakoitzaren egoeraz eta bilakaeraz, ez eta horien kausez ere. Errusiaren inbasio neurrigabea salatzeak eta deitoratzeak ez dakarte inongo erregimenaren alde egitea.
    “Estatu nazi” batek ez du komiko bat lehendakaritzat hautatzen, zeinahi izan den bertan ordura arteko dinamika politikoa.
    Donbaseko ipuinak oro pikutrara bidali ditu Errusiak berak bonbak milaka eta milaka jaurti dituelarik betara. Donbaseko Errepublika izan zena, orain bi errepublika omen, Putinek hankapetik pasatzen du.
    Eta gainera, je je, uste genuen inbasioaren zioa zirela NATO eta Errusiako eskaratza eta beste huskeria horiek… eta antifaxismoaren borroka humanitarioa zen!!
    Utz, mesedez, hainbeste propaganda merke irakurtzeari…

  • josu naberan 2022-06-08 12:02

    Uste nuen (eta jarraitzen horretan) OTAN gerrazale AEBtar dala GERRA HAU, beste orainarteko guztiak bezala, piztu dituena.

    Eta ikuspuntu hori absente dago Joxe.Bikilaren ikuspegian. Eta zeharo lanbrotua behintzat.

    OTAN/CIA izan zan Ukainako estatu-kolpea eragin zuena (ez lanbrotu hori ere) zeren hortxe hasi baitzen errosario santu.albakoa.

    Eta ez lanbrotu ezen Mendebaldeko gobernuek “hara” gure izenean bidaltzen dituzten armak ez doazela “Ukrainako heroia defendatzaileen” alde, baizik eta Ukainako Gobernu Inperialistak egiazko Errepublika autodeterminatuak masakratzen jarraitzeko.

    Mendebalde Atlantista honetako Estatu “Demokratikoei” buruz, tentu handiz ibiltzekoa deritzo. “Demokrazia” kontzeptua, “askatasuna” eta beste hainbat kontzeptu bezala zeharo endekatuta daude. Espaniako Estatua, adibidez, gaur egun demokratikotza jo dezakegu, baina bi urte barru, faxistatzat (politika-joko oro, hauteskunde kuaternarioaren arabera antolatuta dago, zoritxarrez). eta “Konstituzioa” ezabatu gabe, soilik antioju bataren edo besteren arabera irakurrita. Adibidez, La.France Estatua “demokatikoa” al da gaur egun? Zebateraino? Neurri-kordela erabili behar, “demokazia” eredua neurtzeko, eta hala ere…

    Espainiako PP-Vox Estatua, izatez “demokratikoa dateke?

    Edota PSOE-PPko balizko Estatua, “demokratiko”? Esan bezala “kontzeptu” hutsal samarrak.

    Kontua da, halere, Ukrainako EGUNGO Estatua zernolakoa den. Lehenik, zein Ukainiaz ari garen zehaztu behar.
    Uste al duzue Urraina bera “nazio bakarra” dala? Espainia bera “nazio bakarra”. Hori sinesteko barreari eutsi behar: “Ukainako herria” aipatzean.

    Eta bigarrenik, are gehio barreari eutsi beharra “Ukainako herri heroikoa” norbaitek aipatzean.

    Errusia buruzkoa badakigu denok “inperialista” dela, Txinakoa bezala minoriak kontzentazio-eremuen sartzen.

    Baina errejimen inperialista orok dio gorroto herri txiki-autoderterminazio-zaleri. Errusiak berak ere Donbass eta Krimeakoei, nahiz errusiar zale izan hizkuntzaz eta kulturaz. Hori Ongi jakin beharko genuke Euskaldunok. Badá, ez dezagun aitor hara (ez beste inora) armak bidaltzea.

    Aitzitik, benetan bakezale bbaldin bagaituk, sala ditzagun Basque Countryko bertoko armagile eta arma trafikatzailean, izen eta abizenez, banan-banan.

    Bestela hondarreko gazteluez jolasean gabiltzak, Putin inbaditzaile ote, edota OTAN inbaditzaie diskutian norbere zezen-plazako barreratatik.

    Eta ez ahaztu gu ez gaudela SSBEko barreran bederen. Beha dezagun lehenbizi gure barrerara, eta zein lokatzatan sartuta garen ikusi sikeran.

  • Josu. Artikulo bakoitzean ezin da alde guztiak ikuitu. Dena den zuk diozunaz erantzuten dizut Andoni Olariagaren juzgo honekin atzo berrian argitaratua:
    “Eta markoa geoestrategikoa bada, ezkerretik irentsi egiten da, berdin NATOren edo Errusiaren alde jartzeko: «Errusiaren inbasioa defentsiboa da, NATOk mugak bere lurraldera eraman dituelako, bere lurralde integritatea arriskuan ikusi duelako». Halakoak asko entzun ditut lagunekin solasean. Gurera ekarrita, gordin: zergatik ekarri dizkio Espainiar estatuak hainbat gerra, tortura, GAL eta zapalkuntza mota desberdinak herri honi? Aurrekoaren arrazoi berberagatik: bere burua defendatzeko, bere lurralde integritatea arriskuan ikusten duelako gure herriaren biziraupenarekin. Zergatik jartzen dizkiote eta jarriko dizkiote espainiar zein frantziar estatuek euskararen garapenari trabak beti? Euskararen zabalpen handiagoa, berdin euskal naziotasunaren zabalpen handiagoa, berdin Euskal Herri indartsuagoa, berdin bi estatu horien lurralde integritatea arriskuan. Errealismo politikoa da, tentela! Makiaveloren zita bat ere sartu dezaket jarraian gerraren ezinbestekotasunaz, gustuko baduzue.

  • Mikel Haranburu 2022-06-08 13:00

    Josu, bada beste aukera bat; Putinen Errusia Donbassko errepublikako, ala errepubliketako herriak (hauek bai, herri, ez Ukrainakoa, Donbassen beren hizkuntza baitute, beren herri kultura, tradizioa…) defendatzera eta humanitaioki laguntzera, eskuzabal eta altruismoz, joan baita, bidal ditzagun dauzkagun armak Errusiara. Zeren eta “estatu nazi” hori akabatzeko, arma guztiak gutxi baitira…!

  • Mikel Haranburu 2022-06-08 13:03

    Gilak kontatzen zuen:
    “Ni emaztearekin paseoan, eta han ikusten ditugu hiru morroi sekulako paliza ematen beste lagun bakar bati. Eta nik: “Sartuko naiz, ez naiz sartuko, zer egingo…” Sartu naiz azkenean, eta lauron artean kristorenak eta bi eman genizkion gixarajoari…”
    Bada, antzeko zerbait irudikatzen zaituztet antiNATO Errusiazaleoi…

  • Mikel Haranburu 2022-06-08 13:07

    Ez dakit, bestalde, Ukraina herri bakarra izan den edo baden… dakidana da Putinen Errusiari esker, BATU dela, eta Errusiaren munstrokeriari aurre egiten ari direla denak batera…
    Zeren eta, konparazioak egiten hasita, Ukrainako herria nork osatzen du (nor da euskalduna)? Han bizi eta lan egiten duten langileek…

  • Niri ez zait buruan sartzen zelan batzuk abertzale eta ezkertiarrak izanda Putinen erregimena defendatzen ari diren. Izatez, erregimen hori erabat ultraeskuinakoa da: diktadura hutsa, ekonomikoki oligarka gutxi batzuen eskuetan dagoena, ezin homofoboagoa, matxismoa instituzionalizatuta daukana, hizkuntz minoritarioak jazartzen duena, guztiz konfesionala eta abar luzea.
    Hau da Ukraina baino MILA BIDER NAZIAGOA.
    Eta horren froga argia, Europako ultraeskuin osoa Putinen alde egotea.
    Eta Dobaseko “errepublika” horiei buruz, kontutxo bi:
    -Ukrainiarrek Putini bizkarra eman zioten arte Maidanaren sasoian, hor ez zegoen inolako mugimendu independentistarik. Egun batetik bestera agertu zen , izugarrizko artsenalarekin. Horren ondian IRAko artsenala (mugimendu indepentisten artean, nagusia Europan XX. mendean) Pepis andereñoarena zen. Nondik etorriko ote zen!!!
    – Donbaseko “errepublika” horiei antz handia antzematen diot TABARNIArekin. Tabarnia , Ciudadanos eta beste espainolista batzuen asmakizuna da. Catalunyako zati bat, independentzia lortuz gero , Espainaren barruan geratuko zena leku batzuetan espainolistak nagusi direlako azkeneko hamarkadetako aldaketa demografikoengatik.

  • Ukraina ez da “batu” Errusiar Federazioaren operazio militar-humanitarioagatik. Alderantziz gertatu daTrankarpatiako independentzia nahia areagotu egin da, zuhurtasunez ari dira baina bertako hungaro eta rusinoak inon direnak egiten dute erreklutamendu obligatoriotik ihes egitearren. Bestaldetik ukrainar soldaduen desertzio masiboek argi erakusten dute ez dutela Maidaneko estatu kolpetik eratutako estatu genozida hori defendatzeko inolako borondaterik.Zelenski anglo amerikanoen agente inperialista bat da.

  • Ba niri emiten dit esaten dituzunak Errusiako erregimen ultraeskuindarraren telebistetako propaganda baino ez direla.
    Ez dago ez desertzio masiborik, ez Transkarpatiako matxinadatik ez ezer.

  • Mikel Haranburu 2022-06-08 14:20

    Ja; agian Transkarpatian independentzia nahia areagotu… Errusiak bonbardatu ez dezan… ez baitu ematen Putinek ongi desberdintzen dituenik errepublikak, sasi-errepublikak, tabarniak… den-dena bonbaz ase du, ase nahi du…
    Dena dela, nik ez dut arazorik Transkarpatia edo Ukraina Subkarpatikoa independente izan dadin, noski. Ukraina bera zatikatuko balitz, arazorik ez. Errusia bera, zatika eginen balitz, arazorik ez. Niri arazo egiten zaidana, inperio asmo den estatu mafioso-militar batek, inbidiagatik ondokoa suntsitzea, 43 milioi jenderi sadismoz sufrimendua eragitea (bertako errusoak barne), mundu guztiari alferrikako kalte eragitea.
    Nazikeria da haizatzen duzuen zioa maiz; Polonia, Eslovakia, Lituania, Letonia, Moldavia, Georgia… horiek denak, zernolako nazikeria maila dute? Horietako presidente guztiak ere “anglo amerikanoen agente inperialistak” dira?
    Defentsa-gerran eta jadanik Ukrainaren berreraikuntzan konprometitu diren munduko estatuek bat egin dute Ukrainarekin, arma garestiak helarazi eta eskuetan jarri, eta bitartean Ukrainarrak “desertzio masiboan”? Arren, oso argiak ez gara izanen, baina Errusiaren propaganda ez sinesteko adina bereizten badakigu.
    Bitartean, Errusiak jarraitzen du bortxazko deportazioak egiten, gorpuak ezkutatzen, beren jendeari ipuinak kontatzen, labadorak, altzairu eta gari lapurtzen eta nonbait saltzen, eskolak Errusiartu nahian, pasaporteak indarrez harrarazten, balio handiko eraikinak, gaurkoak zein historikoak, hondatzen, aberastasunak desegiten… dena geopolitika… uste dut GEUpolitika berrizendatu beharko dugun, Errusiak bere burua unibertsoko erdian ikusten baitu…

  • Gerra krimenak egiten ari diren bakarrak ukrainar eta mertzenarioak dira: lapurretak, bortxaketak, eraikin zibilen aurkako bonbardakdtak, monastegien erreketak, arrazoi erlijiosoengatko erasoak, Donbaseko biztanleen kontu bankarioen enbargoak, giza eskutuen erabilera ankerra, torturak, kartzela klandestinoak, disidenteak posteetan enbalatzea, ijitoen kontrako jazarpenak, disidenteen hilketak, alderdien ilegalizazioak….zorionez oso korruptoak ere badira eta zuek bidalitako armak merkatu beltzean saltzen dituzte. Ea arma horiek erabiltzen dituzten EAEn edo Nafarroan.
    Ez dut ulertzen, bueno bai ulertzen dut, baina eusko abertzaleok zergatik defendatzen duzue errumaniera, errusinoa eta hungariera debekatu dituen errejimen bat?

  • Eta zuk zergatik defendatzen duzu ehundaka hizkuntz baztertu duen erregimena? Eta Ukraina eta Moldova eta Georgia inbaditu dituen estatu inperialista? Eta Txetxeniarrak ezin bortizkiago zapaldu zituen diktadore faxista ? Eta Europako ultraeskuindar guztien liderra den erregimena ? Nik behintzat eta beste abertzale askok ez dugu ezer jakin nahi ideia ultraeskuindarrekin.

  • Edozelan ere, hizkuntz horiek ez daude debekatuta Ukrainan. Eta baztertuta badaude era batean edo bestean, ez nago ados.

  • Nikolay Mitrokin errusiar historiagilearen bertsioa, zeinen arabera, Donbassko gudu militarrak Errusiako Federazioaren ekimenez hasi ziren, FSBko (Segurtasun Zerbitzu Federala, Errusiako zerbitzu sekretua) Igor Guirkine (Girkin) teniente koronel erretiratuaren gidaritzapean Krimeako Batailoia Ukrainako muga zeharkatu eta Donbassen instalatu zenean[
    Iritzi beeraren arabera:.Ukrainako zati hau (Donbass) herri-autodefentsako indarrez mozorrotutako talde kriminalek hartu zuten kontrolpean, eta hori izan zen historia post-sobietarreko lapurretarik handiena. Hiritar dirudun guztiei beren dirua, autoak eta etxebizitzak konfiskatu zizkieten buruzagi armatuek, haietako asko eta haien senideak sotoetatik aterarazi, torturatu eta umiliatu egin zituzten, senideek bahiketen zenbatekoa biltzea jarduten zuten bitartean. Denak ez ziren bizirik atera, ezta gutxiago ere (eta askok osasuna galdu zuten han).
    Beraz Erramun, irakurri artikulua eta ez erantzun zezenak trapuari nola istu-itsuan

  • Txetxeniar sanoak oso ondo bizi dira Errusiar Federazioan diktadura islamofaxista batetik liberatu ondoren. Eta ukraineraz besteko hizkuntzak debekatuta daude Ukrainan, baita hizkuntzadun horien eskubide politikoak ere.Hiritar osoak bakarrik Eskandinabiar jatorriko ukrainiarrak dira. Errusiardunak nonbait eslabo asiatikoak omen dira eta ez daukate eskubide politikorik: hau da zuek defendatzen duzuen estatu horretan lege arrazial bat daukate, Alemania nazian bezala. Bikilaren ahalegina Maidaneko Erregimenaren izaera eznazia justifikatzeko barregarria da.
    Margola: nik ez dut defendatzen Errusia, nik ez diet armarik bidaltzen. Zuek bai ordea erregimen nazi bati.
    Eta nazioak eta etniak exterminatu dituzten estatuak NATOn antolatuta daude: Kanada, Australia, Britaina Handia , Turkia, Espainia Frantzia, AEB…

  • josu naberan 2022-06-08 17:42

    Nik behintzat ez diot balekorik eman RasPutini, ongi baitakit nondik datorren (KGBtik) eta zer ideario defendatzen duen (herri-burujabeto-zaleen zeharo kontrako)
    Hortaz, ez kantatu neri goizaldeko kantinelak.

    Baina gu engainatu gaituenek 7 urtetan zehar ez dira izan hedabide errusiarrak, baizik eta hedabide atlantistak (ondo ezagunak gurean.

    Eta guri zentsura eta bertsio bakarra inposatzen deuskuenak ez dira Pravda eta halakoak, baiik hemengo hedabide salduenak (betikoak, Plandeiako ziria sartu digutena; eta orain Ukainiako gerra-propaganda (armada errusiar basatia sekulako masakreak egiten…; baina ez dizute esango paramilitar naziak direla Krimeako atentatua egiten dituztenak…Hori ez, faborez!!!

    Eta Bucha errusiar-zaleko masakrea britainiar agente sabotaian entrenatuak izan direla (egun batzu lehenago hara joandako 300 espezialista britainiar), hori ez, holakorik ez dizuete esanen Mikel eta Margola (inuzentziak atera ez zaitezten)
    horrelakorik EZ, faborez!!!

  • Buchako sarraskiari buruz esaten dituzun tentelkeria horiek covidaren negazionismoa defendatzeko esaten zenituen tentelkerien sinesgarritasun bera dute : zero patatero.
    Bestalde ni Gernikan jaioa naiz. Han Buchako kontu beta gertatu zen. Faxista batzuk sekulako sarraskia eragin zuten eta gero abertzaleak eta errepublikanoak izan zirela zabaldu. Nork sinesten ditu halakoak?

  • Aizu Erramun ez dizut erantzungo gehiago. Uste dut burua joan zaizula , beste barik.
    Jatorri eskandinaboko ukrainiarrek bakarrik dituztela eskubideak, lege arrazialak …
    Nondik arraio ateratzen ote dituzu kopla horiek .

  • Aizu Erramun ez dizut erantzungo gehiago. Uste dut burua joan zaizula ,
    Jatorri eskandinaboko ukrainiarrek bakarrik dituztela eskubideak, lege arrazialak …
    Nondik arraio ateratzen ote dituzu kopla horiek .

  • Volodimir Zelenskyk ateratako Herri Autoktonoen legeak 2021eko uztailaren 21ean indarrean jarri zenak, dio bakarrik benetako ukranarrak, tartaroak eta karaitak dauzkatela eskubide politiko guztiak. Benetako ukrainarrak omen dira Kieveko Ruseko vikingoen ondorengoak.Rus hori izan zen Rurik dinastiak antolaturiko estatu vikingo bat. Horregatik erabiltzen dute sinbologia nazia: eguzki beltza, gurutze nazia… Tartaroak eta karaitak oso gutxi dira, milako batzuk. Gainerako ukrainiarrak, errusiar hizkuntzadunak asiatikoekin nahasturiko eslaboak dira eta ez dute hiritartasun osoa merezi. Horregatik genozidioa abiatu zuten. Zortzi urteko gerra honen helburua ukrainiar errusieradunak hiltzea zen eta da. Horregatik zibilen aurkako bonbardaketak,hilketa masiboak, organoen trafikoa….
    Googlen begiratu: Ley racial ucraniana edo Ley sobre los pueblos autóctonos de Ucrania. Ea konturatzen zaren, Margola, ze basakeria ari zaren babesten.

  • Mikel Haranburu 2022-06-08 20:48

    Nik ez dut zuk diozunik defendatzen, besteak beste, gezur ugari direlako. Nik Errusiaren krimenak salatzen eta arbuiatzen ditut; inbasioa, batez ere, suntsipenak, lapurretak eta gainerako salbaikeriak. Irudiak, bideoak, lekukotasunak milaka ditugu honez gero. “Estatu nazi” batek ez ditu bere ondasunak suntsitzen. Ez du armarik behar, normalean aurrekontu handiak horretara bideratuko zituelako lehen ere, estatu nazi batek. Ukrainak ez du hori egin. Ukraina Europan sartu nahi duen estatua da. Orain artean, Finlandia eta Suedia bezala, NATOtik kanpo geratu da. Eta sartu nahi izan badu, Errusiak hil nahi duelako, guztiz, Ukraina osoa, barne hartuta, bost axola zaizkiolako, Transkarpatoarrak, Errutenoak eta Txetxeniarrak berak ere.
    Ukrainari egozten dizkiozun krimenak, sinpleki, sinestezinak dira. Altzairua eta garia lapurtu, ondasunak hondatu, Mariupol bezalako hiri bat erabat birrinduta utzi duena, hori Errusia da. Errusia da armarik asko pilatu duena, urtetan barrena, eta gero Donbassen, Georgian, Transnistrian, erabili dituena. Bonba nuklearra baliatzearekin Errusiak mehatxatu du. Ukrainak ezer ere ez dio egin Errusiari bere mugen barnean, eta gainera Mendebaldeak horixe egitea debekatu dio. Ukraina, hain “estatu nazi” izanagatik ere, ez du herrixka nimiñoena ere bonbardatu mugaz bestaldean, ez eta Bielorrusian ere, non ipurdia jarri dioten Putini bere gerra gauza dezan.
    Nazi, nazi, nazi… oraindik ez duzue, ez zuk eta ez bestek, ezer ere esan Ukrainan omen diren nazi horien ideologiaz, baina badakigu ez dutela Errusiaren existentzia ukatzen, esaterako; Errusiak Ukraina bai, ordea. Azken albisteak dio Errusiaren ustetan Lituania ere ez dela independente izateko modukoa… laster azalduko diguzue nola Lituania ere estatu nazi askoa den…
    Ukrainak ezin zituzkeen konbentzitu, hain maltzurra bada, bere alde jartzeko, Baltikoak, inguruko guztiak, Europako Mendebaldetarrak, Japonia, Zelanda Berria, AEBak, nola ez… ala, kontrara, Ukraina ote da mundu ia guztiak erabili duen panpina, zer eta Errusia paradisiakoari erasotzeko? Baina, hala balitz, Errusiak mundu guztia desnazifikatzeari eta desmilitartzeari ekin beharko ziokeen… lantegi zaila eta nekosoa bere burua T62 tanke zaharkituak ateratzera eta orain 60 urteko material beliko iraungia baliatzera behartua ikusi duenarentzat. Orain Lituania helburu, gero Polonia, Eslovakia, Moldavia? Ahoberoa bai, koldarra ere bai… horixe da zuen desnazifikatzaile eskuzabal eta demokratikoa…
    Hona aspaldi iritsi zen Errusiar propaganda (Ekai Center…) eta batzuk katixima bezala ikasi duzue; aski duzue eguneko berriak ikustea, eta Telegramen ugari dago, eszenarioa bestelakoa dela ikusteko eta ikasteko.

  • Mikel Haranburu 2022-06-08 21:07

    Kontua ez da zentsura, bertsio bakarra edo inposatutako bertsioa besterik ez edukitzea, Josu. Izan ditzakegu bertsio guztiak, eta gero geure konposizioa egin.
    Aspektu historikoak jakitea oso ona da, baina ez dituzte azaltzen Putinen gezurrak, ez handiusteak, ez mehatxuak, eta ez egindako krimenak ere. Otsailaren 24a arte inork ez zuen Errusia eta ez Putin orain bezala kritikatzen. Atera ditzakezu kontu zahar guztiak ere, errealitateak esplikatzearren, baina horrek ez du ezabatzen Errusiaren eraso krudel eta salbaia.
    Buchako hilketak ez zituen egin Errusiak baino; Mariupol dagoen egoerara ez du beste inork ekarri, non jende apurra, geratu dena, animalien gisan biziraun behar duen, urik gabe eta eritasun baten zain. Uste baduzu Britainiarrek ez zutela beste egitekorik horrelako muntaia egitea baizik… mesedez, lekukotasun zuzenak badaude, egiazko jendeak emandakoak. Errusiako telebista ere hor dago, eta agertzen diren tertuliakideen ahoberokeriak ere bai. Errusiarren bertsioa duzu hor…
    Une honetan, zuk plandemia deitzen duzun horrek aurrera darrai. Txertoa eta sasitxertoa joan dira. Herritarrak manipulatzeko sistema nahiko utzia dago, kontrol hura, aipatzen zenutena, G5, txip eta nik dakita zer tresna orwellianoak ez dira inon ikusten. Botika egileek negozioa egin dute, bai, lehen egiten zuten bezala, (eta gasolina saltzaileek ere egin dute negozioa, handia gainera), baina ez dirudi gu harrapatuago, kontrolatuago gaudenik lehenago baino… ezta txerto guztiak jaso ditugunok ere. Hala ere, bada jendea sintoma desberdinak izaten dituenak, Covid iraunkorra, eta badira heriotzak (asteon Nafarroan 8), eta kutsatzen den jendea ere, askotxo. Baina, zer dela eta ‘zure’ elite horiek utzi dioten beldurra zabaltzeari, non datuak ez diren kontrolatzen, eta ekonomia dinamikak areagotzea pandemiari gailendu zaion? Ez al zaie gure kontrola jadanik interesatzen? Bizitza plataformak lanean ari al da oraindik? Zergatik isildu dira?
    Badakit gai hau beste toki batekoa zela, baina gaiei inguruan jarrera hartzeko unean, geurekin dakargun estiloak markatzen gaitu neurri handian. Ez gaitzala NATOrekiko gorrotoak jarrera bar hartzera eraman, eta hondamendi moduko gerra kriminalik ankerrenaren aurrean begiak ixtera.

  • Joder Haranburu ez zara aspertzen betiko gezurrak errepikatzen ala? Garbi dago krimenak egiten dituzten bakarrak ukroak eta mertzenarioak direnean? Bucha, Mariupol….krimen guzti horiek zure lagunek egin zituzten.
    Zuzeuk zergatik ez dio debekatzen Haranbururi gezurrak esateko aukera? Debatea antzutu egiten du, gezurtero batekin ezin da seriotasun minimo batekin eztabaidatu. Gainera etengabe isurtzen ditu errusiarren kontrako gorrotozko iruzkinak. Eta baltifaxismoaren gorazarrea ere….begiratu egin beharko zenukete. Gezurra eta gorrotoa oso toxikoak dira.

  • josu naberan 2022-06-08 23:23

    Mikel, uste baduzu Eliteak mundu mailan eragin duen burujana pausaldian datzala, eta bere xedeari utzita dagoela, majo habil, motel.

    Eliteak, (Black-Rock, Mundu Bankua, Vanguard Rockefeller&Gates&Melinda&CDC/OMS…) geldi dagozala, edota euren Hedabide-Agentziek jada soka tenka ez dutela uste baduk, ez haiz jabetu arean ere 2030-Agendaren dinamika azeleratuaz eta garai esklabista muturrekoaren xede agerikoaz.

    Eta ez da salbuespen PLANDEMIA, eta antzeko plan eugenistak (orain tximino-baztanga” deritztonena?)

    Jakingo duk sikeran, ETIKA jada ez dala existitzen geoestrategian (Eliteak lehergaulua jarri diolako Etikari)

    Eta uste baldin baduk egungo III. Mundu Gerra deklaratu gabe honetan (batik bat Ukraina eszenatoki duena, baina baita Israel, Saudi Arabia, Hego Korea, eta Txinari tio-SAMek eta NATOk jarritako setioa, etab.), ez hago enteratzen Ukainan gertatzen danaz ere.

    Ukrainan munduko “Inteligentzia militar” guztiak parte hartzen daude, ez soilik britainiar saboteatzaile espezializatuak, baizik ta, lehen planoan eta probokatzaile nagusi gisa, OTAN/AEB (barriro ere), eta gero, urrunetik segituan, Errusiako Armada, jakina, Sugegorria bere atarian sartuari aurre egiteko.

    Eta uste baduzue, Mikel eta Margola gernikarra, Zelenkyren gobernu barnean daren paramilitar “vikingoak” taldetxo nimiñoa dala, eta ez estrategia oso baten protagonista ezin aktiboago… zer esanen dizuet, hango masakreei buruz, Mariupol, Bucha…

    Izan ere, zelan irentsi BUCHAko errusiar-zaleak Errusiak berak masakratzea… Zelan irentsi hori, lagunok!

    Zuek den-dena irensteko prest zaudetela esan gura du horrek, Hedabide atlantistek jaten emoten deutsuen askako dan-dana.

    Ah, eta ni EZ ninduan izan COVID delako negazionista memeloa, baizik eta Eliteak, kriminalki baliatuz gaixotasun batez, berak nahi izan dauen guzti-guztia egin duela, baita ere euren sasi-txerto EXPERIMENTALAK merkaturatu (berak apropos sortutako “alarma-egoera” dela-eta).

    Beraz, ni ez nauk izan CIVID-21 Plandemiaren negazionista (adi detailetxoari), baizik eta, besteren artean, SASI-TXERTO POTENTZIALKI TRANSGENIKO honen negazionista.

    Eta gogor negazionista, GAINERA, pozoi genIko esperimental hori ume eta nerabeei inokulatzearen NEGAZIONISTA.

    Orain kalteak eginak dare erremediorik gabe, eta enteratu gura ez badozue ere, kalte agerikoen kontrako plataformak abian daude kalte IZUGARRIAK (adi balantzeei) salatzeko eta kontuak eskatzeko (EGUZKILORE plataforma besteak beste, BIZITZA-plataformarekin batera).

    Dakusazuenez. baten batzuek NEGAZIONISTA izaten jarraitzen diagu.

  • Erramun maitea. Begiratu ditut ley racial de ucrania y ley de pueblos autóctonos de ucrania eta ez dakit barregurea ala negargurea etorri zaidan. Ea ikasten duzun gauzak irakurtzen txo.
    Gabon eta ondo lo egin Putin eta bere lagun ultraeskuindar guztiekin.

  • Hala Margola: zure azalpenaren zain nago. Zer da Ukrainako Herri Autoktonoen Legea?
    Eta bide batez zer da ultraeskuindarra izatea?

  • Mikel Haranburu 2022-06-09 10:55

    Nik esaten ditudanak gezur direla esateak ez ditu horrela bilakaarazten; Ukrainan dauden soro eta landa “gruyerizatuak”, Errusiarren bonbek zulatutakoak, eraikin eraitsiak, apurtuak, eskonbro bihurtuak… horiek ikusi ditut. Ikusi ditut bideoak, asko, non gerraren muinean sartuta ere, sartuaraziak ere, Ukrainarrek umorea darabilten, poesia egin duten, musika eta kanta egiten duten. Ikusi ditut soldaduak adineko jende asko salbatzen eta laguntzen, beren etxeetatik ateratzen toki segurutara eramateko. Ikusi ditut umeen marrazkiak, maitasun ekintzak, bake nahiak eta protesta baketsuak munduan barrena. Esango didazue horiek denak propaganda direla, muntaiak akaso…
    Azken hileotan ikusi eta jaso ditugun berri, irudi eta jakingarri guztiak ezin dira, denak faltsuak izan. Buchakoa 300 Britainarrek egina izatea,… ez eta komiki batean ere, jakin baitakigu Errusiak gero hilotzak hobi komunetan ezkutatu dituela, Mariupol setiatu zuela modu ankerrenean, bertako antzokia birrindu zuela herra hutsez, eta beste hamaika ankerkeria egin duela.
    Ikusi ditut hiri osoak suntsituta, eraikinak deseginda; ikusi ditut Errusiar tanke eta gerra ibilgailuak kiskalduta, Errusiar soldaduak landan botata, hanka bat falta, aurpegia guztiz erauzia…
    Ez da gehiago behar. Den dena propaganda izatera, Ukraina propagandistarik onena litzateke. Alferrik estatuek bidalitako armak; diru guztia aktoreak, dekoratuak eta parafernalia prestatuz gastatu dute, antza…
    Bestalde, Lituania zertan den ez duzue deus komentatu… ez orain, noiz eta Errusiak independentzia “iraungiarazi” nahi dion, bere nahikundeaz, baina ez orain artean, non ez dakigun, zuek ere ez noski, nazi-estatua den, faxista den ala zer deabru… gainerako SESB kide ohiak bezalatsu, Errusia ongi asko ezagutu zutenak eta orain deustarako nahi ez dutenak.
    Tira, nireak gezur… Zenbat ogi, Erramun, egin dute Errusiarrek Ukrainan, hara eramandako ogi-labeetan? Ukrainan gari asko zegoela bazekiten, noski…

  • josu naberan 2022-06-09 11:33

    Ukainaz hainbat gai, Mikel
    denak nahasian eta nahaspilatuta… eta heu erabat katramilatuta, “komikietan” bezala, heuk diodanez…

    hainbat gauza ikusten omen dituk han… ulertzekoa duk katramilatuta egotea…
    Soldadu Errusiarren gorpu mutilatuak, haien tankeak su ta gar… haiek, Errusiar madarikatuek eragindako masakreak Buchan eta Mariupolen…

    Baina hik “ikusten” dituan horiek, hiri hedabide atlantistek erakutaraztea nahi ditiztenak besterik ez dituk.

    Ez haiz kargutzen ñabardura txiki horretaz?

    Erta ez al duk berzte perpektibarik, Mikel?

    Zeren hori baldin baduk hik daukaan ikuspuntu bakarra, ez da harritzekoa hi zeharo katramilatuta aurkitzea…
    eta besteok dakusaguna “komiki” xelebrea dala pentsetea.

    Ez al duk beste informazio iturririk, atlantista ez denik?

  • Ez gaitezen tematu Haranburu horrekin, gustura dabil ukroak eurak ere gezurtatu dituzten berri faltsuak behin eta berriro errepikatzen. Azoveko bot bat izango da seguruenik. Bere programa berrabiatu arte gezur zaharkituak errepikatzen ari da.

  • Mikel Haranburu 2022-06-09 12:45

    Ogiarena, Erramun, esan ogiarena berriro… ogi-labeak omen ziren. Utzi nire txorakeriak…

  • Mikel Haranburu 2022-06-09 13:17

    Katramilatuta? otsailaren 24tik dakit Errusia agresorea dela, eta orduan ere salatu nuen agresioa, Nafarroako konkistaz alegoria eginez. Aibalaostia! orain badirudi, nik esan bezala, geopolitika eta planetako ardatz eta mundu ordena berria… hori dena laburtzen dela Ukrainako lurralde puska bat konkistatzera eta lapurreta miserableak egitera… hilak milaka eragitea eta milioi batzuren bizitza zapuzteaz gain (baita Errusian bertan…)
    Hain sinplea. Teoria politikoak, estatuen arteko lehiak, blokeen artekoak, nazioen arteko arazoak eta liskarrak… horiek guztiek badute alderdi prosaiko bat: gudu zelaian geratzen diren hondakinak, material metalikoak zein giza materialak. Eta Ukrainako kasuan, eraikinak, azpiegiturak, bizitzeko baliabide hondatuak, ezin kontatuzko zuloak lurrean, eta han hemenka “entsaladilla” eta “filete” Errusiarrak batetik, eta Ukrainar kopuru handia hilik bestetik. Hiru hilabete eta erdian zehar horretaz denaz ilustratu ahal izan gara; eta aditu dugu zer esan duten munduko agintariek, Europarrek zein Asiarrek, zein gainerakoek.
    Alabaina, zuen ustez, Errusia da arrazoia duena. Ez dakit zein arrazoi, ordea, zeren eta zuen argumenturik gehienak, ia denak, Ukrainaren ingurukoak baitira. Ukrainak zenbat txarkeria egin izan duen, zein nazi, genozida eta errusofoboa den, zenbat estatu kolpe bertan, NATO edo AEBren agente, propagandista gezurtero, minorien akabatzaile …
    Asko dakizue, munduan ematen diren estrategiez, Ukrainako herrien historiaz, “geopolitikaz”, azken hau diziplina berezi bat izango balitz bezala.
    Oraindik ere, berriz, ez da ulertzen nola NATOk ez duen erantzun zuzenik eman, hura baitzen Putinen beldur handiena eta inbasiorako motiboa, eta ikusten da, berriz, NATO indartua dagoela, kide berriekin, aurrekontu handiagorekin, batasun handiagoan…, bai eta, gauzak dauden bezala, Ukrainak berak aukera izan lezakeela orain ere NATOren misilak bere lurraldean paratzeko…!
    Katramilatua ni? NATO, Donbass, minoriak eta hizkuntzak (Errusiera, noski), nazismoa, orain Lituania… berriro diot, arrazoi gehiegi gerra bakar baterako. Agian katramilatua dagoena ez naiz ni…

  • Ba bai Errusiak arrazoi morala du, eta zorionez bere eskuartzeak genozidio bat ekidin du. Eta ukroen alde zaudeten horiek genozidio eta gerra krimenen konplizeak.

  • josu naberan 2022-06-09 16:20

    NATOk ez du erantzun zuzenik emon, ondo dakielako horrek zer esan gura duen: gerra NUKLEARRA.

    eta horrek esan nahi duena, AEB bera ere harrapatzea!
    Gerrazale hutsak bai, baina ez dozak hain tontoak!

    Lituaniakoa aipatzen duk sarritan, Mikel: hor ez zegok aparteko sekreturik. Errusia anker portatu da haiekin, eta kitto.

    Gurekin anker portatu ziren naziak Gernikan. eta kitto.
    “Quid pro quo” Eta gu ez gaituk izanen OTAN zale sekulan santan, are gutxiago orain, OTAN Naziekin (edo “Vikingoekin”) oso bat datorren honetan!

    Mikel, Margola (bai izen polita Urdaibaiko hori, nahiz eta Hiztegiek jaso ez), nahi baduzue zerbait usaintzea Ukrainako errealitateaz, irakur ezazue, ahal izanez, gaur HISTORIAZALAK digitalean ageri den elkarrizketa.

    Besteak beste dio, ezen banda paramilitar “vikingoak” ez direla lau zoro, baizik eta Ukainako LEKU OROTAN aktuatzen duten sare- zerbitzu estrategikoa Natoren zerbitzutan. Han agertzen dituk Buchako eta Mariupoleko barri ere.

    Horrela, hedabide Atlantisten iturburuko infoarmazio bedeinkatu ohikoaz beste ahaireren bat arnastu ahal izango diak, ito baino lehen sikeran

  • josu naberan 2022-06-09 22:19

    aurkitu bai HISTORIAZALEAK digitalak editatu duen bideoa?

    HISTORIAZALEAK bai EZ dutela interesik ez susmorik gu engainatzen ibiltzeko: ezagunak eta lagunak dozak (gozak) guztion ezagunak. Elkarrizketatua bera, gudu zelaian egondako lekukoa, eta galderak egiten dizkiona neutrala, itxura guztien arabera.

    Detailetxo bat besterik ez, gerra-presoei ematen diten tratueraz, errusiar armadak naiz ukrainia “vikingo swastica-dunek”

    Noski, Ukaina horretan ez dute ezagutzen edota aplikatzen “gerra-presoei buruzko Geneveko Konbentzioa”, nahiz eta Ukraina Europa izan!

    Errusiar armadakoek “Vikingo-swastikodun” preso hartuak, preso hartu normal, eta EPAITU eginen dituzte, legeari dagokionez.
    “Vikingoek”, aldiz, euren prozedua “berezia” dute, lege orotik at, euren lege basatia:

    —gerra-preso arruntak estaka batera lotu eta TIRO BAT BELAUNEAN.

    —GERRA-PRESO OFIZIALEI, TIRO BAT BURUAN, besterik gabe.

  • Mikel Haranburu 2022-06-09 23:03

    Erramun, ez dut uste ukro hitza existitzen denik; uste baduzu izendapen arraroa (despektiboa) emateak laguntzen dizula…
    Izan ere, Ukrainarrek Errusiarrei atxekitzen dizkiete, “orcs”, “rashians” edo antzekoak, baina kontuan har Ukrainarrak oso haserre daudela Errusiarrekin, eta aspertuta, hainbeste liberazio jasateaz. Gaur bertan, Izotz jauregi handi bat suntsitu diete Errusiar malapartatu horiek; ulergarria da, beraz.
    Errusiak arrazoi morala duela… hortaz, pentsatzen dut laster Polonia, Lituania, Moldavia, Georgia eta Gaztela-Leon inbaditzen baditu, arrazoi horren zioaz eginen duela.
    Zenbat ogi egin dute labe haietan, Ukrainako gariaz?

  • Ukrainako gariaz ogi asko ez zuten egingo, Azov batailoikoek Mariupolen 50 tona gari erre bait zuten, eta gainerakoa amerikanoek eraman diete eta. Zelenskyk saldu egin.baitu Ukrainako garia. Horren truke ematen dizkiozuen armekin bere herriko populazioa hiltzen jarraitzen du.

  • Ukro hitza badago eta oso ondo ulertu duzu.

  • Ukro hitza badago eta oso ondo ulertu duzu. Azovita, ukronazi, baltofaxista, otanazi…ere euskaraz erabili ditzakegu.

  • Mikel Haranburu 2022-06-10 01:13

    Bai, oso argumentu serioak eta funtsatuak…

  • Eskerrik asko

  • Mikel Haranburu 2022-06-10 10:12

    “…Azov batailoikoek Mariupolen 50 tona gari erre bait zuten, eta gainerakoa amerikanoek eraman diete eta. Zelenskyk saldu egin.baitu Ukrainako garia. Horren truke ematen dizkiozuen armekin bere herriko populazioa hiltzen jarraitzen du”.
    Beraz, zure ustetan, Errusiar armadak, gehi Wagnereko lagun onek, gehi Kadiroven mariatxiek, Ukraina osoa bonbardatzen duten bitartean, eraikin zibilak deuseztatzen dituzten bitartean, Zelenskyk ez zuen beste egitekorik, non eta Mariupolen bildutako garia, 50 tona erre, auskalo zertarako, gainerakoa nori eta amerikarrei eman, bestek ematen dizkioten armez bere herritarrak (Mariupolgoak ala edonongoak?) hiltzen “jarraitzeko”…
    Hori bai, ez dakizu zertarako deabru hil nahi duen bere herriko (zein da, bada, bere herria?) populazioa, zertarako erre zuen 50 tona gari (Errusiarrei saldu beharrean… hornidura eskas dute eta…), ez eta amerikarrek zertarako erosi behar duten gari Ukrainan.
    Mila aldiz esanagatik, zure baieztapenek ez dute inolako funtsik. Ukraina estatu arrunt bat da, bere akats guztiekin, handi eta txikiekin.
    Egindako ezerk ere ez du ontzen edo baimentzen Errusiaren erasoa; Errusiaren erasoaren zioa, aitzaki guztiak gorabehera, inbidia da neurri handi batean, eta Errusiar inperioa berregiteko ezintasuna.
    Horri, gehitzen ahal diozue hamaika gezur, egia erdi eta pasadizo; egiak ere bai, baina Ukrainaketa Ukrainarrek munduari erakusten diotena ez dator bat, inola ere, zuek pintatzen duzuen koadroarekin: ezinezkoa da. Bestela, munduaren erantzuna guztiz absurdoa litzateke.
    Errusia Ukrainan egiten ari dena, aldiz, guztiz egokitzen zaio mundura zabaldu eta zabaltzen duen mezuarekin: Errusiak eskubideak ditu besteen gainetik, desnazifikatzen dute nahi dutena, are desmilitarizatzen ere (NATO bera barne, aizue!), eta bere nahia betetzen ez den bitartean, planetako inork ez du eskubiderik lasai bizitzeko. Eta hori guztia gezur, mehatxu eta ahoberokeria batzuez oliozpinduta.
    Atzo bertan, Errusiar unitate oso batek uko egin omen zion desastrean parte hartzen segitzeari; beren osteetako zenbat soldado hil dute Errusiarrek Ukraina zapaltzen jarraitu nahi ez izateagatik? Batzu-batzu ere Ukrainarren aldera pasa omen ziren…

  • josu naberan 2022-06-11 22:55

    Normala deritzot “Errusiar” soldadu pobre eta ez-moskovita, baizik periferiako populuetakoek inolako motibaziorik ez izatea gerra anker horretara joateko, vikingo-swastodunek harrapatu eta besterik gabe tiroa belaunean edota garunean emango ote dioten beldurrez, gainera.
    Beraz, normala,ahal izanez gero, desertatzea. Eta desertore harrapatuak… badakik.

    Hortik esatera, “Ukrainiako herria ez zapaltzeari uko egiearrren desertatu dutela, Mikel, barriro ere, propaganda atlantista, hire (des)informazio-iturburu bakarra.

    baina “lasai bizitzeko eta gura duena egiteko eskubidea duen bakarra” ez duk Errusia, baizik eta, halakoetan bakana NATO dok. Zer nahi duk hik, oraindik horren froga gehiago ematea?

    Bera da aspalditik desagertua behar zuena.

    Baiña ezta amets egin ere Sugegorri hori mundu zabaletik desagertzea. Oraintxe bertan baitabil beste gerra eszenatoki baten bila arazotuta Maroko eta Sáharan, han eztakit nik zelako base militar trinkoak muntatzen, herri arabiarren kontra, Israelen laguntza estimatuarekin (Mosad barne)

    Eta oraingoa Espainako Erreinua ere Marokoko Erreinuaren eskutik, Sugegorriaren organigraman bi hankak bete-betean sartuta.

    Espainiari ongi etorriko zaiolakoan nonbait, gerraren kasuan miloi biztanle espainiar bizia galtzeko prest (euskaldunak ere barne, noski).

    Soladadu errusiar periferikoak bezain motibazio gutxiagorekin, gu behintza, euskaldunok, OTAN Sugegorriari EZETZ esanda gure partez.

    Baina lasai, Mikel, ezen hire (des)infornazio iturburu bakarrak Ipar Afrikako maneiu horretaz ez zaituzte lar informatuko-eta.

  • Egunon Mikel,

    Batzurentzat besteen arrazoiak “propaganda” dira eta haiena, ordez, ez. Bestaldetik, hedabide, alderdi eta eragileen %99 Errusiaren aurkako etengabeko “propaganda” egiten ari direnean … bitxia da %1 bestelakoa egiteagatik harritzea …

    Ezer gutxi idatzi dugu gai horretaz, baina hauxe izan daiteke adibide bat:

    “Inteligencia Política y Estratégica. POR QUÉ ODIAN A PUTIN”
    https://disk.yandex.com/i/CgMZvECENoWW_Q

    Irakurleek esango dute ea “propaganda” ala arrazoiak topatzen dituzten bertan.

    Informazio gehiagorako: https://t.me/EKAIJournal

    Mila esker, eta ondo izan,

    Ugaitz
    EKAI Group

  • Mikel Haranburu 2022-06-13 12:14

    Batak uste izatea bestearenak propaganda dela, eta besteak uste izatea batarenak hala direla gauza arrunta da; baina beste bat da batak uste izatea bestearenak gezurrak direla, eta besteak halakotzat hartzea batarenak. Kontua ez da, hortaz, propaganda zabaltzea ala ez, baizik eta egiak aitortzea ala gezurrak zabaltzea.
    “Inteligencia Política y Estratégica. POR QUÉ ODIAN A PUTIN”
    Foro hauetan parte hartutako batentzat, Putin oso lider egokia da Errusiarentzat (ez dakit zergatik esan Errusiar Federazioa, ez baitakit nor federatu den Errusia izenaren pean); Ukrainaren “aurka” asko idatzitako beste batentzat, Putin ez da garrantzitsuena eszenatokian, haren ondoren etor daitekeenaren beldur. Tira, norberak lortzen du besteen gorrotoa egiten duenaren arabera, ala maitasuna. Oraingo honetan, otsailaren 24tik aitzina, Putinek lortu duena ez da makala, gorrotagarri izateaz ari naiz. Bai eta bere defendatzaileek, Errusian bertan jarri duten langaren altuera: mehatxuak, gezurrak eta beste tarteko. Inteligentzia polotikoan eta estrategikoan ezin dira sartu Ukrainan egindako triskantzak, suntsitzeak, barrabaskeriak, krimenak eta zabaldutako izua. Ez da politikoki inteligentea nazio baten azpiegiturak suntsitzea inolako logika jarraitu gabe; ez da estrategikoa hospitalak, eskolak, eraikin zibilak, azpiegiturak…, milaka suntsitzea eta eraistea. Hori krimena da, terrorismoa nahi bada. Ukrainari bizitzeko aukera ezabatu nahi izatea ez da ez inteligentea eta ez estrategikoa. Makarra baten erabakiak dira. Horrexegatik gorrotatzen dugu Putin. Arrazoiak aurkitu? Bai, asko, otsailaren 23an zirenak berak, baina orduan Putinen hitza zen Ukraina ez zuela inbadituko. Ondoren, mehatxua Lituaniara, Poloniara, Moldaviara… zabaldu du
    Elai Journal delakoan biltzen diren informazioetan gertatzen dena da, nahiz eta badakigun han-hemen bildutako azalpenak direla, denak elkarrekin jarri eta kontraesanak oso nabarmenak direla. Batzuk, doike, Errusiak finantzatutako ekoizpenak dira. Beste batzuk, geoestrategietan aditu omen direnek ondutakoak. Guztiak elkarren ondoan jarrita, batak orain, besteak gero, huts egiten dute. Baina kontraesanak erraz asko gainditzen dira atzean diru zerbait dagoenean.

  • Maren kortazar 2022-06-14 12:53

    Ekai Centerrek egiten duen lanari esker (ordaindutakoa, jakina, beste lan guztiak bezala) askok eta askok kontrasterako balio digun informazioa topatzen dugu, hain gureak ditugun komunikabideek ere ezkutatzen digutena, alegia.

  • Aupa Mikel:

    Zentzu gabeko irainez betetako hitzak erantzuteak ez du merezi. Norberaren urduritasuna eta gabezien seinale baizik ez dira. Bitxia da horrenbeste gorroto iritzi disidenteen aurka, boteretsuen medio eta eragileen %99 Errusiaren aurkako mezuak etengabe zabaltzen ari direnean. En fin, goazen harira:

    “Triskantzak, suntsitzeak, barrabaskeriak, krimenak, …” Ziur zagoz hori dana Errusiaren kontua dala ala batez ere Ukraniaren armada eta bere barneko talde nazien kontua?

    Horrekin loturik:

    Inteligencia Política y Estratégica. NAZISMO EN UCRANIA
    https://disk.yandex.com/i/TYWk7JTwNqE49g

    Adibide gisa, hemen duzu AEBko Richard Black Koronela juxtu kontrakoa onartzen:

    https://disk.yandex.com/i/gCRPEJTxoqmqQw (minutu bat)

    https://disk.yandex.com/i/Dw2AsknD46TOtA (ordubete)

    Zer esango dizut ba? Hemengo hedabide korporatiboek esandako gezur guztiak sinistu eta errepikatzeak ez ditu gezur horiek egiak bihurtzen:

    Inteligencia Política y Estratégica. LA MISERIA MORAL DE NUESTROS MEDIOS
    https://disk.yandex.com/i/TV8GP5h3YfgjPQ

    Egia bilatu nahi duen irakurlearentzako aholkua: Telebista eta paperezko egunkariak ahaztu eta internet erabiltzen hastea, bertan denetariko dago eta. Ikuspuntu anitzak aurkitzen hasteko behintzat. Zentsura gero eta gogorrago dabil interneten baina hala ere.

    Ongi izan,

    Ugaitz

    EKAI Group

  • Mikel Haranburu 2022-06-14 14:40

    Bai, ni ziur nago. Telefonoak oso erabilgarri diren momentutik, edonor izan daiteke “bidali berezia”. Telegramen ikusten ditudanak oro horretara naramate. Seinale guztiak (ez soilik informazio usteko eduki prestatuak) horren adierazgarri dira. Asmo ideologiko argiez emandako baieztapenak, aldiz, susmagarriak dira.
    Konkretuki, ikusitako bideoetan, argazkietan, lekukotasunetan, jaso ditudan jakingarriak, Ukrainaren armada eta “bere barneko talde nazien” kontua balitz, haek gauza balira horrenbeste bonba, eraso, hilketa eta lapurreta egiteko, honez gero Errusiaren armada erabat deseginda legoke. Berriro diot: Ukraina naziz beterik balego, Ukrainak askoz ere armada indartsua leukakeen.
    Bestalde, Errusiaren mehatxuak, beren telebistan emandako harropuzkeriak, horiek Errusiako telebistak eman ditu. Lapurturtako altzairua eta garia, Errusiaren ontziz eta zetaz “apainduriko” kamioitan doa Errusiara eta salmentara.
    Ukrainan naziek zerbait ere aginduko balute, eta armadan “sarturik” baleude, Telegramen, kanal ofizialean, aizue!, ez zuten, esate baterako, LGTBI+ kolektiboen aldarrikapenik argitara emanen, ez emakumeen armadan parte hartzeaz informatuko, ez adineko jendearen zaintzaz nola arduratu diren, ez irakasle edo ekologista baten eskuhartzea, ez ijitoen Ukrainartasuna erakutsiko, ez eta ez beste hamaika kontu erakutsiko…
    Baliteke (ezta?) horike gzutiak propaganda huts izatea… baina, orduan, propaganda horietan gastatutako dirua kalkulaezina izanen litzateke.
    Ukrainan hainbeste nazi balego, dudarik gabe, Errusiarrak hiltzen hasiak izanen ziren, Errusiaren lurraldearen barnean; edo Bielorrusian, merituak egindakoak baitira Putinen alde. Horrelakorik ez. “Naziek” ez bide dute, oraingoan, supremazismorik edo horrelako ezaugarririk erakusten.
    Goian aipatu ditudanak, eta gehiago ehunka direnak, ez datoz bat inola ere halako nazi izaerarekin. Ez badugu aitortuko, bederen, Espainia aldeko Gaztela-Leon, edo laster Andalucian ager daitekeen panorama Putinen pizgarria izan daitekeela, Gaztela-Leon desnazifikatzeko, desmilitarizatzeko eta abar. Andaluzian ere baluke zer lapurtu, olio tona batzuk eta.
    Txin txin, diruaren hotsa… nongoa da Yandex?

  • Kaixo Mikel,

    Errusiaren esku hartzea Ukrainan ulertu ahal izateko, Errusiak beste biderik ez zuela ulertu behar dugula uste dut.

    Horretarako, testuingurua ezagutu behar da eta azken 30 urteetan Errusia eta NATO / Wall Street-en artean gertatutakoa bereziki.

    Hauxe izan zen horri buruzko gure ikuspuntu bat:

    Inteligencia Política y Estratégica. RUSIA SÓLO SE DEFIENDE
    https://disk.yandex.com/i/r46HeH30db8xfw

    Armada ukrainarraren krimenen inguruan (2014tik aurrerakoak eta martxotik aurrerakoak ere) hemen dituzu esteka batzuk, webgune batetik hartuta, adibide gisa:

    DONETSK CONSTITUYE UN TRIBUNAL PARA JUZGAR LOS CRÍMENES COMETIDOS POR LOS NAZIS UCRANIANOS EN MARIUPOL
    https://mpr21.info/donetsk-constituye-un-tribunal-para-juzgar-los-crimenes-cometidos-por-los-nazis-ucranianos-en-mariupol/
    RUSIA NO BLANQUEARÁ LOS CRÍMENES COMETIDOS POR LOS NAZIS UCRANIANOS
    https://mpr21.info/rusia-no-blanqueara-los-crimenes-cometidos-por-los-nazis-ucranianos/
    EL BATALLÓN AYDAR AÚN NO HA PAGADO POR SUS CRÍMENES
    https://mpr21.info/el-batallon-aydar-aun-no-ha-pagado-por-sus-crimenes/
    LA ONU CONFIRMA LOS CRÍMENES DE LESA HUMANIDAD COMETIDOS POR EL EJÉRCITO UCRANIANO
    https://mpr21.info/la-onu-confirma-los-crimenes-de-lesa-humanidad-cometidos-por-el-ejercito-ucraniano/
    Nolanahi ere, ez dugu ahaztu behar, benetako gatazka ez dela Errusia eta Ukrainaren artekoa, Errusia/Txina eta NATOren artekoa baizik. Gero eta argiago ikusten ari dela uste dut. Eta Wall Street/NATOko lider horiek zergatik gorrotatzen dute Errusia eta Txina?

    Hemen horri buruzko iruzkin bat:

    Inteligencia Política y Estratégica. LOS OLIGARCAS SON LOS NUESTROS
    https://disk.yandex.com/i/nhAKdqi2_r9VvQ
    Ondo izan,

    Ugaitz
    EKAI Group

  • Ugaitz, EKAIren izenean hitz egiten duzu?
    Bestetik, debate hau posible al da hemen? AEBetan? Erresuma batuan? Alemanian? Bai. Errusian edo Txinan? Ez.
    NATOren akatsei garrantzia emanez eta Errusia , Txinakoei ezikusia eginez ederki bizi dauteke, baina….

  • Gabon Iker2,
    Nire izenean hitz egiten dut, besterik ez.

    Ongi zabiltzala uste dut. Eskubide zibilak dira Mendebaldean dugun altxorrik ederrena (demokrazia ez, hori beste gauza bat da, guztiz desberdina). Eta eskubide horiek babesteko argi dago demokrazia aurreratua sustatu behar dugula. Hau da, batez ere, gobernuak eta enpresa handien artean orain dauden lotura onartezinak desegitea, gure klase politikoa enpresa handien interesen menpean kokatzen dutenak. Demokrazia babesteko, ziur asko, enpresa handi horien boterea ezabatu behar dugu, hedabideak ziur asko kontrol sozial edo publikoan jarri eta banku gehienak eta enpresa estrategiko asko nazionalizatu. Horrelako zerbait egiten ez dugun bitartean ez dugu demokraziarik izango. Hau da, ez dugu herriaren gobernua, korporazio handien gobernua baizik. Eta hori ez da demokrazia, noski.

    Horri buruzko ideia batzuk:

    El Futuro de la Socialdemocracia. ¿ES POSIBLE LA DEMOCRACIA?
    https://disk.yandex.com/i/PjdG4C0wmrpesQ

    Ongi izan,

    Ugaitz

  • Korporazioak agiagintzen dute merkatu manipulatuaren birtez, baina naiz izanez gero parlamentuak, eta Estatuak, mugatuak izanik ere badute ahalmenek nahi izanez gero. Horretarako ezkerreeko gobernuak herriaren autorgazioarekin posible lukete nazionalizazoak (banaka, lurra, industria) demokratikoki kontrolatua. Errusian ez dago demokrazioarik eskubide zibilek ezta nzzionalizaio demokratikoa. Estatuak agintzen ditu korporazioetan baina oligarkiarekin bat eginik.

  • Mikel Haranburu 2022-06-16 14:06

    “Demokrazia babesteko, ziur asko, enpresa handi horien boterea ezabatu behar dugu, hedabideak ziur asko kontrol sozial edo publikoan jarri eta banku gehienak eta enpresa estrategiko asko nazionalizatu”.
    Esate baterako, Yandex.ru? Enpresa handi, hedabide, kontrol EZ publikoa… Yandex Errusiakoa da, guztiok igarriko zenuten bezala, bulegoak Moskun, eta, esate baterako, lege adierazpenak Errusia, Bielorrusia eta Kazakhstanerako eskaintzen ditu. Ez du ematen Ukrainako anaia Donbastar maitatuek horren beharrik dutenik. Bere informazio egitura 1997tik ari da. Noiz hasi zen, hortaz, Ukrainako gerra? 2014an? Georgiakoarekin batera, “oso batera”, 2008an? Lehenago hasi zen, Errusiak hasi, bederen?

  • Bikila,

    Errusian ez dagoela demokraziarik? Gurean baino gutxiago ez. Horrekin loturik, adibidez:

    El Futuro de la Socialdemocracia. DERECHOS, LIBERTADES Y DEMOCRACIA
    https://disk.yandex.com/i/IhgNgrIT8spoqA

    Errusian ez daudela eskubide zibilak? Ez dakit hori horrela esateak zentzurik duen. Eskubide zibilak egon badaude, jakina. Hori ez du inork zalantzan jartzen. Beste gauza bat da eztabaidatzea eskubide zibil zehatz batean edo beste batean Errusiako politikak edo gureak gure ustez egokiak diren ala ez.

    Hortaz ez dugu gauza handirik idatzi baina, adibidez:

    Inteligencia Política y Estratégica. EL CASO NAVALNY NO APUNTA A RUSIA SINO -UNA VEZ MÁS- A OCCIDENTE
    https://disk.yandex.com/i/CfI0QUg0GlTCAg

    Errusian ez dagoela nazionalizazio demokratikorik? Beno, argudio horrekin edozein nazionalizazio prozesua kritikatu daiteke, noski. Baina nazionalizazioak nazionalizazioak dira.

    Errusian “Estatuak agintzen ditu korporazioetan baina oligarkiarekin bat eginik”? Ez da hori guk dugun informazioa. Alderantziz. Enpresari “oligarkak” boteretik kanpo atera dute Errusian. Horrexegatik hain zuzen, errusofobo amorratuak bihurtu dira Wall Street, mendebaldeko klase politikoa eta atlantismoaren aldeko “progre” batzuk ere.

    Aurreko egunean bidalitako testuan hasi nintzen hori azaltzen:

    Inteligencia Politica y Estratégica. POR QUÉ ODIAN A PUTIN
    https://disk.yandex.com/i/lv1Bi3yk3eidVA

    Baina guk dugun informazioa mugatua izan daiteke, noski. Inbertsiogile pribatu edo enpresa pribatuek Errusiako politikan duten pisuaz informazio gehiago baduzu, primeran. Ikasteko beti prest.

    Ongi izan,

    Ugaitz

  • Irakurri Rafael Poch-de-Feliu. Entender la Rusia de Putin. Liburua interesgarria da Putinen argidioak ulertzeko (ulertzea eta ados egotea ez da gauza berdina) oso kritikoa Natorekiko,eta oso sakona gaurko Errusiako erregimen kapitalistaren nondik norakoak ulertzeko. Egungo oligarkia, Putin ere, izan zen Sobiet Batasuna suntsitu zuenak, gestore izatetik burgesia bihurtzeko, eta urtetan AEBatuaren onespena (eta errezetak aplikatuz) bilatu arren eta lortu ezinean, bigarren bira egin zuen, non Estatua, kapital pribatua Estatua, eta Armadaren artean kapitalismo berezi bat eraikitzen dute (Kapitalismo guztiak ez dira berdinak, mendabaldekoa, Txinakoa eta Errusiakoa desberdinak dira) Estatua eta oligarkoa pribatuaren paktuaren bitartez (estatu kapitalismoa?), erregimen oso errepresiboa, antidemokratikoa eta nazionalista militarista. Eta horrek bere ifrentsua du Rafalen ustean Erusiaren benetako arriskua ez letorkioke kanpotik, barrutik, baizik. Horrela bukatzen du.Tras su apariencia de fuerza y robustez, el sistema ruso de poder autocratico, basado en un pacto oligarquico (entre el estado y el capital privado) y en la “democracia de imitación” es muy fragil…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude