Errautsak Ponpeia estali zuenekoa

Errautsak Ponpeia estali zuenekoa

Kristo aurreko 79. urteko abuztuaren 24a, ordura arteko beste edozein egunetan bezala argitu du…

… abuztuaren 25a finitzerako, sumendi inguruko ikuspegia joana zen betirako, Vesubio krater bat baino ez zen, portua eta ibaia desagertuak ziren. Agur Ponpeia.

Errautsak Ponpeia estali zuenekoaAste Santuan oporretara joan ez zaretenok denboran atzera eginez bidaiatu dezazuen, Erromatar Inperioaren garaira garamatzan bideo bat izan duzue ikusgai, Vesuvio sumendiaren magalean dagoen Ponpeia hiria zenarena.

Gaur egungo Napolitik gertu dagoen Ponpeia aberatsen udako hiria omen zen orduan, eta 15.000 biztanle inguru ei zituen.

Bi egun eskasetan suntsitua eta errautsez estalia izan zenari esker, eta bertan egindako indusketek erakutsi dutenez, orduko bizimodu erromatarra ezagutzeko aukera paregabea eskaini digu Ponpeiak.

.

* Bideoaren berri Joxe Aranzabalen txio batean izan genuen orain gutxi, baina lana duela urte batzuk Melbourneko Museoan (Australian) paratutako animazio deigarri bat da, Zero One etxeak ekoiztutakoa.
  Gasteizko Trumbo talde pisutsuak badu “Vesubio” izeneko kantu bat.

Errautsak Ponpeia estali zuenekoa

Erromatar Inperioa, historia, Ponpeia, sumendia, suntsipena, Vesubio

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude