Erditzea, inoiz ikusi ez duzun bezala

14

Erditzea

Erditzea, inoiz ikusi ez duzun bezala; ez bada zuzenean, noski, besterik ez genuen behar. 

Niretzako lehen albistea bereziki erditzeei argazkiak ateratzen espezializatutako argazkilari elkarte bat dagoela izan da: The International Association of Professional Birth Photographers (IAPBP). Kiroletan espezializatu direnak badaude, zergatik ez jaiotzetan? Urtero antolatzen dute lehiaketa bat, eta otsailean jakinarazi zituzten irabazleak. Argazkiak sekulakoak dira, indar izugarria daukate, ederrak, eta gizakion erditzea bera inoiz ikusi ez dudan perspektiba eta sakontasun batetik begiratzera eraman naute.

Elkartearen sorrera helburua hain une berezia ahalik eta era profesionalenean jasotzea izan zen, eskaera handia baitzen; erditzean ez dago errepikapen aukerarik, eta hori ahalik eta hobekien jasotzeko bere ogibidea oso ongi ezagutzen duen argazkilari bat behar da parean. Lehiaketaren helburua erditzearen edertasuna ahalik eta hobekien islatzea da, bere prozesu osoan eta erditze mota ezberdinetan. IAPBP-ko 1200 kide daude gaur egun 42 herrialdeetan sakabanatuta.

Galeria honetan dauzkazue aurtengo argazki irabazleak; iazkoak ere ikustekoak dira.

Erditzea
ama, Amatasuna, argazkiak, argazkilaritza, argazkilaritza profesionala, argazkitegia, erditzea, IAPBP, jaio berriak, jaiotza, The International Association of Professional Birth Photographers

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude