Erdararen alde

Erdararen alde

Horrela dio Josu Zugastik Goienan, “Erdararen alde, askatasunean!”

Bai, niri erdara gustatzen zait. Erromatarren kultura ederrarekin lotzen gaitu eta hori Europa guztiak zaindu beharko luke. Diotenez, gaztelerak gorde du latinaren fonologia zintzoen; eta, horregatik, ondasun baliotsua da.

Erdararen aldeDena dela, kontuan hartu behar da oso zaila dela ikasteko, batez ere aditzak: ir, voy, yendo, vamos, id, vayamos, fusiteis… guztia aditz bakar bat jokatzeko! Euskaraz aditz taula batekin konpon daiteke aditzen paradigma guztia, baina posible ote da hainbeste irregulartasunekin gaztelera hizkuntza moderno bat izatea? Kar, kar! Denon artean, jendea motibatu egin behar dugu erdara ikastera, oso ipuin eta abesti politak dauzkalako (El Quijote, Living la vida loca…). Baina derrigortu gabe. Izan ere, derrigortzeak jendea kontrako jarreretara eraman dezake, eta bada garaia gazteleraren mundua askatasunarekin lotzeko.

Nahi duenak ikas dezala, trabarik gabe eta diru-laguntzekin, baina akatsa da gaztelera bezalako hizkuntza bat, Berlinen, Londresen, Beijinen, Washingtonen… erabilgaitza dena, eskoletan eta lan munduan inposatzea.

Erdararen alde

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

9 pentsamendu “Erdararen alde”-ri buruz

  • Arrazoi osoa.
    Gaztelaniaren inposaketaren aurka. Gaztelania askatasunean!

  • Oso oso ona

  • Eta Gabonetako erdarazko “villancico” tradizionalak, “papaíto” eta “mamaíta”-ren ondoan, supazter txokoan, “… beben y beben y vuelven a beber / los peces en el río / por ver a Dios nacer”. Ze pollita…

  • Gaur egun Osakidetzan oraindik derrigorrezkoa da gaztelaniaz jakitea plaza bat lortzeko.
    Ez dugu ezer hizkuntz horren kontra, baina medikuntzaz dakiten sendagileak nahi ditugu!

  • Lantoki guztietako lanpostu guztietarako da DERRIGORREZKOA espainieraz jakitea Euskadi-txikin, Nafarroan eta Espainia osoan.
    (Constitución española, art. 3)
    Iparraldean eta Frantzian zer esanik ez…

  • Nik EGA lortun nuen, First Certificate-a ere bai, baina erderazko titulurik ez dut…

    Izan ere hain zaila da…

    • Peru Dulantz 2016-12-14 11:19

      Yo tambien aprendido he, sin entender como CACA (Certificado de Aptitud de Castellano) no consigo, lo hago de primeras y! Desde pequeños y todo, los papismamis enseñaban como 😉

  • Ni ez nago gaztelaniaren kontra, bere inposaketaren kontra nago, batez ere.
    (Piltzo-k idatzia notiasdenavarra.com egunkarian, ona iruditu zait)

  • Norastorgarlensiu 2022-03-05 11:50

    Nik erdarak izigarri maite ditut, autxerdara eta gaztelania oroz gainetik, italiera ere, angelesa, katalana, okzitaniera… erdara guziak. Ni banaiz, gero halako eskualdun erdalduna; zera, bizidun marrazkiak erraiten ahal dugun bezala, ni eskualdun erdaldun, eskuara ikasi dudan erdalduna. A, eta esperantoz banaki ! Eskuen bidezkoa orobat ! Dakoteraz, miskitoeraz… Latine… Tamalez, ez dut nahi hainbat sinapsi. Dommage !
    Osagarri on guzioi, eta alberdanian usu, edo amontegin bapo !

    N.