6 pentsamendu “En un poble oprimit…”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2010-07-30 14:31

    Ezin dut ezkutatu: kataluniar hauek inbidi handia eragiten didate sarri

  • B. Sarasola 2010-07-30 18:45

    Ba nik ezin dut ukatu hozki dezente eragiten didala Euskal Herrian (eta Katalunian bertan, Vilaweb) zenbaitzuk nola dabiltzan Laportarekin ezin kabiturik.

    Aberaskume pijo hau eta bere koadrila baldin badira gure salbatzaileak, ederra da datorkiguna.

  • Guztiz bat nator zurekin, Beñat. Baina eskertu egin behar dizut gogorarazi izana. Bestela, ikontzienteki, ni ere Laportaren eta horrelakoen alde jartzen naiz, batez ere Espainiako medio profrankistek (hots, Espainiako ia guztiek eta Euskal Herriko zabalduenek) ematen dioten egurraren ondorioz. Batzuetan Francoren ondorengoei uzten diegu, zeharka eta aurkako erreakzioz, noren lagun izan behar dugun erabakitzen. Eta horrekin ere kontuz ibili behar genuke.

  • Iñakito Garay 2010-07-31 09:36

    Ulertzen dut diozuena, baina ni ez nabil Laporta goraltzen. Inbidia ematen didate kataluniarrek, hori egia da. Pentsa “aberaskume pijo” direnek ere independentzia eskatzen dute han. Gurean non halakorik?

  • Ondo. Zuk ere arrazoia duzu, Iñakito.