‘No Woman, No Drive’, emakume saudiarabiarrek bolantea nahi dute

luxuzko autoa

Besteak beste, autoak gidatzea debekatuta dute Saudi Arabiako emakumeek. Planto egitea erabaki, eta motorrak pizteko deia egin dute. Kanpaina horren baitan bideo biral batek muga guztiak apurtu ditu. ‘No Woman, No Drive’, abesti sarkastikoa sortu dute, Bob Marley-ren ‘No Woman, No Cry’-en bertsioa.
Hisham Fagih komiko eta aktibistak sortu du bideoa, musika munduko izen ezagun batzuekin batera. Aldarrikapenetik haratago ikaragarrizko meritua du egindako bertsioak, ez baitute musika instrumenturik erabili.

Sare sozialetan eskuak bolante gainean dituzten emakumeen dozenaka argazki igo dira azken astean. Kexu dira, izan ere, senar edo txoferrik gabe ezin dira autoan mugitu. Kanpaina martxan izan den egunetan Saudi Arabiako poliziak hainbat kontrol jarri ditu emakume desobedienteek espresuki harrapatzeko.

Abdulá erregeak berditasunerantz hartutako neurri batzuk gorabehera, Saudi Arabiak generoen arteko ezberdintasun handienetarikoa duen herrialdea segitzen du izaten.

emakume saudiarabiarrek bolantea