Emakume nekazariak patriarkatua errotik mozten (Brasilgo birgadaren azken kronika)

Emakume nekazariak patriarkatua errotik mozten (Brasilgo birgadaren azken kronika) –

Emakume nekazariak patriarkatua errotik mozten (Brasilgo birgadaren azken kronika)“Nekazarien lana ezinbestekoa da, zaindu egin behar ditugu, eurek ere lurra eta ekoizpena zaindu ditzaten, eta denok osasuntsu jan dezagun”. Hala esan genien Paulo Freire eskolako ikasleei guretzat nekazari izatea zer zen galdetu zigutenean. Nekazari izatea zerbait txarra den ustea barruraino sartuta baitago Brasilgo jendartean ere, eta horren aurka ari dira Lurrik Gabeko Nekazariak eskoletan agroekologia irakatsiz.

Nekazari izatea lan nekeza bada, imajinatu zer den nekazari eta emakume izatea; edo nekazari, emakume eta beltza; edo gehitu horri lesbiana identitatea. Sistema kapitalistaren baitan elkar gurutzatzen diren zapalkuntza sistemek zuzenean kolpatzen dute Brasilgo emakumeen eta beste zenbait kolektiboren bizitza. Hamabi orduro hiltzen dute emakume bat Brasilen, eta transexualen kolektiboa da biolentzia gehien jasaten duena gaur egun. MST horren jakitun da, eta oso argi dute egiturazko biolentzia hauek euren asentamentu eta kanpamentuetan, hau da, herritarrengan bizirik daudela. Horregatik ari dira eguneroko inurri lanean, herritarrak formatzen, eta kolektibo hauen erresistentzia antolatzen.

Emakume nekazariak patriarkatua errotik mozten (Brasilgo birgadaren azken kronika)

.

Emakumeek okupatutako lehen akanpalekua

Irma Dorothy akanpalekua da borroka hauen sinboloetako bat eta bertan egoteko aukera izan dugu. Brasilgo gauaren atarian iritsi gara bertara, eta Izabellak irrIbarre handi batekin zabaldu dizkigu bere etxeko ateak. Eukalipto egurrez eraikitako etxetxoak ondo eusten dio kanpoan ari duen euri jasari; kafea, mandioka egosia, ogia eta gurina, mahaia bete janari eta berriketaldi eder bat, erraz ohitzen da bat gauza hauetara.

Emakume nekazariak patriarkatua errotik mozten (Brasilgo birgadaren azken kronika)Ilusioz kontatu digu akanpalekuaren historia. Orain dela zortzi urte okupatu zuten. Bahia estatuan emakumeek burututako lehen okupazioa izan zen. 2011ko otsailaren 26an estatu osoko 1.500 emakume elkartu eta Veracel zelulosa enpresa multinazionalaren lurrak okupatu zituzten. “Emakumeok hondartzara goaz” jartzen zuen kartelak hartu, polizia nahastu eta zuzenean jo zuten, matxete eta motozerrak eskuan, eukaliptoak eraistera. Botatako zuhaitzen egurrez eraiki zituzten egun oraindik zutik dauden etxeak eta 37 familia geratu ziren bertan bizitzen. Komunitate txiki bat osatu dute urte hauetan, auzolanean lantzen dituzte lurrak eta ekoizpenarekin lortutako etekinak komunitatearentzat dira. Gainera, orain dela bi aste egin zuten lurren banaketa festa, asentamendu izaera lortu berri baitute, eta orain eraikitzen jarraitzea tokatzen zaie.

2011ko emakumeen okupazioa izan zen lehena, baina soka luzea ekarri du atzetik. Urtero, martxoan emakumeen okupazioak egiten dituzte, euren eskubideak aldarrikatu eta emakumeen zein LGTBI komunitatearen aurkako indarkeriaren amaiera aldarrikatzeko.

Emakume nekazariak patriarkatua errotik mozten (Brasilgo birgadaren azken kronika)Aurten, Joao De Deus latifundista erlijioso baten lurren okupazio sinbolikoa egin dute Sao Paulo estatuan. 500 emakumek salatu dute beren aurka sexu abusuak egiteagatik, eta bera espetxera sartu dutenean, bere lurrak okupatzera joan dira.

Egoera zaila dute Brasilen, garai ezegonkorrak bizi dituztela diote denek, gobernu ultraeskuindarraren diskurtsoek biolentzia areagotzea ekarri dute. baina Brasilgo emakumeak ez daude lo, eta urteetako borrokaren indarrak bizirik dirau beraiengan. Matxeteak eskuan eta patriarkatuaren aurkako diskurtsoak ahoan, argi dute ez dela izango ez sozialismorik, ez agroekologiarik, feminismorik gabe.

MSTko kideek emandako indarrarekin abiatu gara Euskal Herrira. Asko ikasi eta gozatu dugu, eta batez ere, argi ikusi dugu munduko herri langile guztiok elkartzea ezinbestekoa dela sistema kapitalista errotik aldatzeko.

Alboan izango gaituzue, eskerrik asko denagatik eta beste bat arte!

Emakume nekazariak patriarkatua errotik mozten (Brasilgo birgadaren azken kronika)