Emakume ikerlaria, “distrazio sexya”

Emakume ikerlaria,  "distrazio sexya"“Lehenengo beraiekin maitemintzen zara, gero zutaz maitemintzen dira; eta lana dela-eta kritikatzen badituzu, negarrari ematen diote”. Hitz horiek erabili zituen Tim Hunt-ek, 2001ean ziklo zelularrari buruzko ikerketengatik Medikuntza Nobel Saria jaso zuen zientzialariak -Leland H. Hartwell eta Paul M. Nurse-ekin batera-, emakume ikerlariekin zituen arazoak agertzeko; #DistractinglySexy (distrazio sexya) zaizkio, antza.

Hunt irakasle itzaltsuaren hitzek oihartzun handia izan dute, batez ere emakume ikerlarien artean. Kritikak berehalakoak izan dira, umorez eginak asko.

Emakume ikerlaria,  "distrazio sexya"Arkeologia, biologia, kodifikazio informatikoa, kimika edo geologia esparruetan lan egiten duten emakume zientzialariek, besteak beste, twitter bidez eta ironiaz egin diete aurre Tim Hunt-en adierazpen sexistei -emakumeek eta gizonezkoek, distraitu ez daitezen, laborategi ezberdinetan lan egin beharko luketela ere esan zuen- #DistractinglySexy traola erabilita; asko dira laneko argazkiren bat edo beste txiokatu dutenak ere, zientzialari gisa dagokien lekua aldarrikatuz.

72 urteko biokimikariak dimisioa aurkeztu du orain irakasle den University College of London-en (UCL), Hego Koreako hitzaldian esadakoez damututa. “Giro ez akademikoa eta ironikoa sortu gura nuen, baina oso aipamen inozoak egin nituen eta entzuleek serio hartu zizkidaten”, onartu du Hunt-ek. Alta, BBC Radio 4 katean, ikerlarien arteko harreman sentimentalek “burutzen duzun ikerketa nahastu” egiten dutela berretsi du; “maitasun kontuek bizitza gorapilatzen baitute”. Dimisioarekin batera, bere hitzek mindu dituzten guztiei barkamena eskatu die Hunt-ek, “zintzoa izateko asmoa baino ez nuen-eta”.

Elhuyar aldizkariaren zuzendariaren aburuz, #emakumeakzientzian ikusgarritasuna irabaztea ekarri du Tim Hunt-en hitzek izan duten eragina.

Emakume ikerlaria,  "distrazio sexya"

3 pentsamendu “Emakume ikerlaria, “distrazio sexya””-ri buruz

  • Barrabilman 2015-06-12 22:43

    Gizon hau lanetik bota dute komentario batengatik. Emakume hau gizonak kriminalizatzeagatik laudoriotu dute:
    https://www.insidehighered.com/news/2015/05/12/boston-u-distances-itself-new-professors-comments-about-white-male-students

    Txantxa batengatik lana galtzen duzu gizona bazera. Kriminalizatzeagatik txaloak jasotzen dituzu emakumea bazera: feminismoa herri kapitalistetako gaur egungo erlijio eta diktadura da. Suntsitu dezagun.

  • Barrabilman 2015-06-12 22:50

    Bestalde, zertarako eman emakumeei oraindik ikusgarritasun gehiago zientzia eta unibertsitatean? Ikasle eta “ikerlari” (matematikaria edo ikerlaria izatea gauza bera da? Ideiarik izan gabe idaztearen arazoak…) gehienak emakumeak dira eta. Gizon asko dauden departamentuetan emakumeak gizonen ordez hartzen dituzte eta gizonezko ikasleok ez dugu bertan sartzerik, gure merituak ez dituzte kontuan hartzen. Hori bai, emakumeak gehiengo diren departamentuetan ez dituzte gizon gazte gehiago kontratatzen!

    Lantegi eta eraikuntzara kondenatu nahi gaituzue feministek, bertan hil gaitezen. Aste honetan zenbat gizon hil dira lanean?

  • Feminazismoaren garaian bizi gara, tamalez Euskal Herrian eragin eta presentzia handia duen tramankulu ideologikoak (historikoki matriarkatuaren eredu soziala betidanik existitu egin dela eta gure herriko oinarrietan).

    Lobby-ek mugituriko monstrua bezala, gizartea osatzen duten pertsonen arteko ezberdintasunetaz baliatu egiten da pentsaera maltzur hori gizakiak banatzeko eta herri bezala daukagun botere kolektiboa urratzeko.

    “Divide y venceras” leloa ederki ustiatu egiten dute, sexuen arteko zentzugabeko gerra bat bultzatuz. Asko gara txorakeri hauetaz nekatutak gaudenak.