Els segadors euskaraz

Els segadors euskaraz –

Kataluniarengan jarrita genuen arreta apaldu dela dirudien honetan, Euskalerria Irratira jo dugu, “El Segadors” ereserkia euskarara ekarri dutela-eta.

Kataluniako himno ezaguna euskaraz eman du Iruñeko lagun talde batek: Itziar Diez de Ultzurrun eta Joxemari Sestorainek egin dute itzulpena, Usoa eta Ane Wyssenbach dira abeslariak eta Koldo Miranda gitarra jotzailea.

Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen alde eta orain preso eta atzerrian daudenenganako atxikimenduaz egin dute kanta hau lagun hauek.

Els segadors, euskaraz
‘Els Segadors’, H.Miralles. (1910).

.

ELS SEGADORS – IGITARIAK

Katalunia garaile

berriz jori eta oparo,

atzerat jende hori

hain burgoi eta hain harro.

Igitaiaz!

Igitaiaz gure lurraren alde!

Igitaiaz!

Garaia da igitari

adi eta erne egoteko.

Ekainaren zain berriz,

gure tresnak zorrozteko.

Igitaiaz!

Igitaiaz gure lurraren alde!

Igitaiaz!

Beldurtu du etsaia

gure ikurra ikusteak,

galburuak moztu lez

sega ditzagun kateak.

Igitaiaz!

Igitaiaz gure lurraren alde!

Igitaiaz!

Els segadors euskaraz
Els Segadors, Euskalerria Irratia, Katalunia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Els segadors euskaraz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude