Eliza katolikoaren funtsezko gezurrak

Eliza katolikoaren funtsezko gezurrak –

LaVanguardian irakurri dut Katalunia eta Nafarroa direla antza komunitate ateoenak, agnostiko eta ez sinisdunak batuta biztanlegoaren %41a. %29 da estatuko media. 2019ko abuztuan eldiario.es atarian honakoa zioten: Euskadin, 16,9% katoliko praktikante daude, %18,9 ateo, %12,8 ez sinisdun eta %10,8 agnostiko. Horiei eta zuri honako hausnarketa hauek, irakurtzekoa Eliza katolikoaren funtsezko gezurrak liburua eta bertan aipatzen direnak, zerrenda segidan. Aup!

Pepe Rodríguez

es.wikipedia.org/wiki/Pepe Rodríguez

Nahiz eta praktika erlijioso erreal apala aurkeztu, gure gaurko gizartea, kosmobisio kristau boteretsuak sendoki eraginda dago. Nahi edo ez, pentsatzeko gure era baldintzatzen du eta, Elizak kontrolatutako eragin-guneetatik, sentitzeko eta bizitzeko era jakinak inposatzen zaizkigu, izan fededun edo ez.

Arrazoi honengatik, Eliza katolikoa eta bere dogmak eragiten duena garrantzitsua delako, behartua eta beharrezkoa gertatzen da erakunde horren gaineko ezaguera eta azken giza historiaren bi mila urteetan modelatu dituzten sineste batzuk argitzen dituen gogoeta guztia.

Mundu guztiak, fededun edo ateo, uste du badakiela Biblian zer esaten den nahiz eta benetan ia inork ez duen zuzenki irakurri. Gehiengoak Jesusen historia nagusia ezagutzen du, baina nork irakurri du ebanjelioetako bat? Elizak forma determinatuan mendeetan zehar errepikatu digulako ezagutzen dugu Biblian idatzita dagoena, baina Jesusen irudiaren eta bere mezuaren errealitatea katolikoak emandakoaren ia kontrakoa da.

Eliza katolikoaren funtsezko Gezurren egilea testu biblikoak zorroztasunarekin aztertzera mugatu da. Beti han egon arren, guztioi arretaz ezkutatu zaizkigun funtsezko gertaera batzuk nabarmentzen ditu, eta konklusio inplizitu eta esplizitu garrantzitsuenak haietatik ateratzeko ahalegina egiten du. Liburu honetan egiten diren baieztapenak harrigarriak iruditu arren, bere egiazkotasunaz konturatzeko, edozein irakurlek, Biblia batekin egiaztatzea nahikoa izango du.

Biblian, beste gauza askoren artean, modu argi eta gezurtaezinean, erakusten da:

  • Jainkoak ez du sinisten gizakiaren postmortem bizitzan, eta infernuan ere ez.
  • Moises ez zen monoteismoaren fundatzailea izan, hura eta bere herria monólatrak izan ziren.
  • Hamar Agindu originalak ez dira Elizak baieztatzen dituenak.
  • Irudien kultua erabat debekatuta dago eta “meloi-sail-txorimalotzat” jotzen dira (espantajos de melonar).
  • Apostoluek ez zuten sinetsi María-ren Sortze Garbitasunean (Inmaculada Concepción) delakoan (1854ra arte ez zen dogman inposatu), ez eta Jesusen nortasun jainkotiarrean (personalidad divina, 325ean erabakita).
  • Maríak, Jesus argitu ondoren, ordainezko sakrifizioa eskaini zuen ezpuru zelako Jainkoaren Legearen arabera.
  • María, Jesusen amak, zazpi seme-alaba izan zituen gutxienez.
  • Jesus judu bat izan zen, Lege hebreoaren jarraitzaile fidela, eta inongo erlijio edo eliza berririk ez zuen noiz ezarri -ezta egin nahi ere-.
  • Jesus ez zen inoiz izan kristaua, are gutxiago katolikoa.
  • Jesusek “denboren amaiera” berehalakoa zela predikatu zuen (fin de los tiempos), baina erratu egin zen.
  • Jesusek apaizgo profesionala esplizituki debekatu zuen.
  • Jesusek emakumea gizonarekiko berdintasuneko mailara jaso zuen, eta bere bizitzako pasarte funtsezkoenetako batzuetako protagonista egin zuen.
  • Jesusek ez zuen hitz egin inoiz “Hirutasun Santuaren” doktrinaz.
  • Jesus exekutatu egin zuten, 41 eta 45 urte artean zituela, ez tradizioak dioen 33 urterekin.
  • Jesusek ez zuen pasatu hiru egun eta hiru gau bere hilobian, egun bat eta erdi baizik, bere profeziarik ospetsuena hautsiz horrela.
  • Apostoluek ez zuten Jesusen berpiztean sinetsi (eta kontaketak haien artean koherentziarik gabekoak dira oso).
  • Jesus berak ukatu zuen mundura itzuli ahal zela bere heriotzaren ondoren, beraz, “mezaren sakrifizioan” ezinezkoa eginez bere presentzia “erreal eta egiazkoa”).
  • Aita Santuaren figura Jesusek predikatu zuenaren aurkakoa da, eta Pedro ez zen inoiz izan Erromako Apezpiku.
  • San Pablok baieztatu zuen: “Jainkoa gizakiaren eskuagatik egindako tenpluetan ez da bizi”.
  • Apaizek “emakume bakarraren senar” izan behar dute.
  • Etab.

 

Pepe Rodríguez

Testu biblikoen analisi historiko eta zientifikoak erakusten du, adibidez:

  • Moises ez da Bibliako oinarrizko inongo bost liburuetako egilea.
  • Profeten liburuak beste batzuengatik idatziak izan ziren eta “profeziak” edo ez ziren halakoak edo behin iragarritakoak gertatuta gehitu ziren.
  • Gaurko Jainko judu-kristauaren irudia Esdras-ek sortu zuen.
  • Lau Ebanjelioetako Hiru ez dira apostoluen lanak, Jesus inoiz ezagutu ez zuten egileen lana dira.
  • Ebanjelioek, data eta eskualde desberdinetan idatziak, ia funtsezko guztian kontraesanak dituzte.
  • San Pablo-ren gutun edo epistola eraginkor eta famatsuen erdia (Epístolas de San Pablo) ez ziren harengatik idatziak izan.
  • Jesusen irudiaren alderdi mitikoak, bere jaiotzaren gertaera miragarriak bezala, berandu hartu ziren eta Jesusen aurreko paganoen jainkoetatik kopiatu ziren.
  • Eguberrietako edo Erregeetako Pazkoa bezalako jai eta ospakizun datak eta edukiak esanahi bera zuten aurreko ospakizun paganoen jabetze nabaria da.
  • Etab.

<<Egiak egingo zaituzte libre>> Jesús, Jn 8,32.

pepe-rodriguez.com/Mentiras_Iglesia_ficha. (Un análisis de las graves contradicciones y manipulaciones de los textos bíblicos y de la figura del Jesús histórico) © Pepe Rodríguez © Ediciones B., Barcelona, 2011 (edición revisada y ampliada de la versión primera del año 1997). Libro “Mentiras fundamentales de la Iglesia católica”. Français  www.pepe-rodriguez.com/Mentiras_Iglesia

Eliza katolikoaren funtsezko gezurrak
Erlijio gehiengodunak estatuka. Ilunagoa bada presentzia handiagoa.

ELIZAREN BARKAMENAK

Martxoak 12, 2000  ThePOPE-AITA SANTUAren BARKAMENAK:

  • Kruzadak
  • Inkizioa
  • Juduen jazarpena
  • Emakumeen aurkako injustizia (gizakien erdiak hortxe…)
  • Indijenen konbertsio forzatuak, batez ere hego amerikan
  • Afrikako esklabuen merkataritza
  • Galileok egia zionaren aitortza …
  • Hitlerren azken soluzioa shoah-ren aurrean izandako ixiltasuna
  • ume eta umezurtz-en tortura eta biolazioa eliza eta eskoletan, lurreko ia herrialde guztietan

wikipedia – Christopher_Hitchens 

Christopher Hitchens dies at 62 after suffering cancer – BBC News 

Bideoak – youtube

Christopher Hitchensek zerrendatu zituen 2000ko  martxoak 12an AITA SANTUAk eskatutako barkamenak:

Ez dut uste jainkoaren existentzia refutatzeak 10 minutu eramango dizkidanik …

Religion VS Atheism

 

🙂

🙂

Eliza katolikoaren funtsezko gezurrak

Zer duzu buruan “Eliza katolikoaren funtsezko gezurrak”-ri buruz