El Paisen editoriala, azpimarratua

El Paisen editoriala azpimarratua –

Pedro Sánchezek irabazi egin du PSOE barreneko sokatira. Eta kanpotik sorpresa sentsazioa nagusitu bada ere, gaur goizeko Euskadi Irratiko magazinean Jesus Eguigurenek -zeinak Susana Díaz nahiago baitzuen Sanchez baino lehenago- argitu du alderdi barruan nahiko argi zutela sanchisten gailentasuna. Bataila bat irabazi du idazkari nagusi izendatu berriak eta ikusteko dago zer emango duen eskenatoki berriak. Hasteko El País egunkariaren beste editorial gorrotagarri bat irakurri ahal izan dugu. Azpimarra ditzagun bertako zenbait esaldi.

El Paisen editoriala azpimarratua

Editoriala hasteko, Pedro Sánchezen garaipena gauza txarrekin lotu behar da. Analogiak sortu, irakurleak uler dezan deabruaren kobazuloan sartzera doala Espainiar Estatua. Hermann Tertsch beraren maisutasunaz, lotura gabeko kontzeptuak aipatzen ditu Cebrianek hastapenean:

“(…) desde el Brexit hasta el referéndum colombiano o la victoria de Trump, donde la emoción y la indignación ciega se han contrapuesto exitosamente a la razón”

Aurrerago ere ikusiko duzun bezala, El País da egia eta arrazoia, eta besteak -gaiztoak- dira populismoa eta bekaizkeria. Irakurri, ildo beretik, txio hau:

Sánchezen garaipena nola ulertu behar duzun azaltzen dizu segidan, demokraziaren krisiaren kontsetuan, demagogiaren garaipenean, gezurren eta bete ezinezko promesen markoan. El Paísek ez du goikoak VS behekoak, zanpatzaileak VS azpiratuak tesian indartu baino egiten. Noren alde ari da Cebrian?

“En este sentido, la victoria de Sánchez no es ajena al contexto político de crisis de la democracia representativa, en el que se imponen con suma facilidad la demagogia, las medias o falsas verdades y las promesas de imposible cumplimiento.”

Zein da egia?

“la demagogia —conocida en Podemos o Trump— de los de abajo contra los de arriba se ha impuesto a la evidencia de la verdad”

Ezinbestean aipatu beharreko gaia zen Kataluniako kasua. Estatu afera. Pedro Sánchezek Katalunia “nazio kultural” gisa aipatu izana eta Podemosekin lortu lezakeen balizko akordioa.

“lo hace después de una serie de giros ideológicos en cuestiones clave (las alianzas con Podemos y el concepto de nación)”

Eta zalantza izpirik baldin bazegoen, desastre elektorala aurreikusten du amaitzeko. Pedro Sánchez alderdiko militante gehienek babestu izanak argi uzten duen eran. Amaitzeko galdera bat: Eta orain zer?

“la confusión ideológica y el modelo de partido asambleario en el que se ha apoyado Sánchez fácilmente podrá desmovilizar aún más a sus votantes”

Orain zer egingo dute Pedro Sánchezen aurkakoek? Sánchezen alde bultza ala PSOE lehen zegoena baino beherago hondoratzen lagundu? Tira, El Paísen editorialak pistaren bat eman digu.

El Paisen editoriala azpimarratua