Ekonomia eredu desberdin bat

Ekonomia eredu desberdin bat –

“Funtsezko aldaketa behar dugu ekonomia pentsatzeko eta enfokatzeko moduan”. Horixe da, biodibertsitatearen ekonomiari buruzko aurkeztu berri den ikerketa independente batek dioena.

Ekonomia eredu desberdin bat

Biodibertsitatea murrizten ari da eta inoiz baino erritmo azkarragoan. Garapen ekonomiko benetan jasangarri bati buruz ari garenean, gure aberastasuna naturarekin dugun orekaren araberakoa izango omen da. Gizarteak azken urte luzeetan izugarri egin du aurrera, baina aberastasun horretan ez dugu aintzat hartu natura eta horren lekuko gara orain. Ekosistema asko konpondu ez daitezkeen mailara andeatu ditugu eta horri erantzun bat emateko garaian aurkitzen gara.

Partha Dasgupta ekonomilari eta Cambridgeko irakaslearen ikerketak dionaren arabera, munduko biztanle bakoitzeko produktu nazionala bikoiztu egin da 90 hamarkadatik, baina “kapital naturala” edo naturak eskainitako zerbitzuetatik eratorritako mozkinen estimazioa, biztanle bakoitzeko %40 jaitsi da. Beraz, orain arte aurrera eraman den ekonomia motak kalte izugarria egin dio naturari eta ekonomiari beste ikuspuntu batetik heldu beharko zaio. Horretarako, klima-aldaketari ekin behar zaio baita pobrezia arintzeari ere eta horrek pentsaera aldaketa bat dakar berekin.

Momentu honetan bertan hartu behar dira, beraz, klimari laguntzeko neurriak,  eta berotegi-efektuko gasen emisioa murriztetik hasita. 2015ean sinatu zen Parisko akordioak dio CO2 eta berotegi-efektuko beste gas batzuen emisioak murriztu beharko liratekeela, industrializazio aurretik genuen tenperatura globalaren maila ez gainditzeraino. Ondoren, urtzen ari diren lurrei, baso-soiltzeari…ekin beharko zaio. Adituek aipatu dutenez, ekonomia industrializatuak eta susperraldiak dituzten herrialdeak inbertsio jasangarrietara baino %60 gehiago konprometitzen ari dira erregai fosiletan oinarritutako jardueretara.

Pandemiak ere agerian utzi diitu arrisku globalei aurre egiteko gobernuek eta nazioarteko erakundeek hutsune handiak dituztela. Argi dago beraz, beste ekonomia eredu bat behar dela eta arrakasta ekonomikoa neurtzeko garaian natura erdigunera ekarri beharko dela.

Ekonomia eredu desberdin bat

Irakaslea Gasteizen. Internazionalismoa eta euskalgintza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude