Ehorzketak: ez lurperatu, ez erraustu

ehotzketak

ehotzketakSuediarrak beti beren berrikuntzekin bazterrak nahasten. Bizitza hobetu edo errezteko makina bat asmakizunen sortzaileak izan dira eskandinabiarrak, baina oraingoan bertako enpresa baten proposamena ez doa hortik. Bizitza da handiena, galtzea litzateke galtzea dena, eta ondorengo eszenatokirako ideia jarri dute mahaiaren gainean.

Lurperatzea izan da ohikoena duela gutxi arte. Azkeneko urteetan errausketek gora egin dute. Ikerketa kazetaritza prozesu luze baten ondoren, jakin izan dut Zubietako errauskailua eraikitzearen benetako arrazoia hori dela, eta ez batzuen negozioa edo politika merkea. Horregatik dauka arrazoia Markel Olanok errauskailua herritarren eskakizun bat dela esaterakoan. Gipuzkoan dagoen birziklatze mailarekin errauskailuak ez luke aski; beraz plana hildakoak bertan erraustea da. Zerbitzu bat, azken finean; “ekologistak” beti aritu behar dira gaizki pentsatzen, kontxoli demontri.

Bada suediarrek bere benetako zentzua eta esanahia itzuli nahi diote hilotza kontzeptuari, ehotzketak eginez ehorzketen ordez. Proposamena: gorpua nitrogeno likidoarekin izoztu, eta ondoren, bibrazio prozesu bat aplikatuta, hauts bihurtu. Jarraian hautsa dekantatu eta deshidratatu egingo lukete kamara batean; gero, hautsa filtratu eta metalak kentzea tokatuko litzateke (dilista asko jan dutenekin prozesua luzatu egiten da). Gelditzen den hauts hori, andre-jaun eta bestelakook, super ongarri bat da, demasakoa, itzela, optimus prime high quality mondragon culinary center hard drug futherfucker in the face Go!azen.

Honela, hauts hartatikan noizbait pikuondo bat ernaldu ahalko litzateke, eta zuen ondorengoak pikutara joan, eta zeharkako eta epe luzeko hala moduzko kanibalismo atsegin, jasangarri eta begano bat sustatuko genuke. Maite ditut suediarrak, benetan.

ehotzketak
ehorzketak, ehorztetxeak, ehotzketak, errausketa, heriotza, lurperatzea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude