Egun batean itzultzen ez banaiz apur ezazue dena

Egun batean itzultzen ez banaiz apur ezazue dena –

18 urte.

18 salaketa.

Behintzat 15 sastakada.

Egun batean itzultzen ez banaiz apur ezazue dena

Matías Ezequiel Martínezek Úrsula Bahillo hil zuen. Gizon hori polizia da, eta salaketa asko zituen bere kontra, bere neskalagun ohiak ere eginak zituelako. Salaketa asko zeuden arren, inoiz ez dute ezer egin Úrsula zaintzeko. Neska sastakatutakoan, bere gorputza beste leku batera eraman zuen bertan uzteko. Beraz, ez zen posible izan bere bizitza salbatzea.

Hori egin ondoren, osabari “me mandé una cagada” (“hanka sartze itzela egin dut”) idatzi zion. Hanka sartzea edalontzi bat nahi gabe apurtzea da. Tristeena da neskak bazekiela zer edo zer gertatuko zitzaiola. Bere sareetan, bere burua hilda ikusi zuenez, egin zuen salaketa.

Bere gorputza aurkitu ondoren, herriko jendea komisariaren kontra joan zen dena apurtzera. Eta poliziak erreprimitu zuen. Úrsularen lagun bat begi batean zauritu zuten. Okerrena da egunkarietan sakailengatik kezkatuta zeudela. Komunikabideetan parametro horiek agertzen direnean, hilketak zergatik gertatzen diren ulertzen dugu.

Lagun bati galdetu zioten zergatik egin zuten hori komisarian. Eta bere erantzuna izan da Ursulak eskatu zuela bere instagramean: “Y si un día no vuelvo, hagan todo mierda” (“egun batean itzultzen ez banaiz txikitu ezazue dena”).

Egun batean itzultzen ez banaiz apur ezazue dena

Eskola publikoko irakaslea naiz