Egia errealitate bakarra da

Egia errealitate bakarra da –

Paco Urondo idazle eta kazetariak, Devoto kartzelan zegoenean, idatzi zuen:

“Del otro lado de la reja está la realidad, de
este lado de la reja también está
la realidad; la única irreal
es la reja”

(Burdin hesiaren alde batean errealitatea dago,

eta alde honetan ere;

irreala den gauza bakarra burdin hesia da)

Egia errealitate bakarra da

2001ean burdin sare asko agertu ziren Buenos Airesen, adibidez, Casa Rosadaren aurrean. Horretaz gain, enpresek eta banketxeek fatxadak babestu zituzten. Denboraz, Plaza de Mayotik kendu zituzten eta bere postal irudia berreskuratu zuen.

Eraikinak edo norbait burdin sareekin defendatzea beharrezkoa bada, zerbait populuaren kontra egiten ari dira. Bestela, zergatik daukaten beldurra? Zeri?. Hala ere, gobernatzen gaituztenek inoiz ez zuten gezurrik esan, bagenekien hori egingo zutela. Orduan, lehen une batean, zergatik eman zien botoa jendeak galde dezakegu. Baina, ondo ikusten badugu, Hego Amerikan gauzak aldatzen ziren, populuaren alde; eta, normalean, hori ez zaie gustatzen botere ekonomikoei, subiranotasun ekonomikoari buruz hitz egiten zelako. Esaterako, Lulak Brasil nazioarteko ekonomian jarri zuen eta, gainera, txiroei eskubideak eman zizkien. Bitartean, Argentinak bere zorra ordaintzen zuen eta txiroen artean eskubideak zabaltzen zituen. Hortaz, botere ekonomikoek, komunikabideen bidez,  gorrotozko bi minutuak lortu zituzten, Dilma botatzeko eta Cristinaren alderdia aldatzeko: lehena impeachment egiten, bigarrena Macri posizionatzen.

Hori aldatzeko borroka ez da erraza izango. Gobernuek badakite nola manipulatu informazioa. Irailaren 24an, esaterako, manifestazio bat egin genuen Plaza de Mayora. Hor, 500.000 pertsona geuden. Gainera, hurrengo egunean, greba orokorra zegoen. Hala ere, klase erdiko jendeak orain arte ez du ondo ikusten; eta telebistan esaten dutena errepikatzen du.

Momentu hauetan, hiriak irakurri behar ditugu egoera ulertzeko, haitzuloetan islatzen diren irudietan ez sinesteko. Buenos Airesera etortzen bazarete, hiru leku burdin sarez inguratuta daude: Kongresua, Katedrala eta Casa Rosada (parlamentua, eliza eta gobernu-etxea). Gainera, Casa Rosada babesteko, burdin sare polit-polit bat jarri zuten; ez dira hesiak, Plaza de Mayo bitan zatitzen da, manifestazioak eusteko.

León Gieco-k, gure trobalari onena-k, lehen “El ídolo de los quemados” abestian esaten zuen “cuando no hay opción, el pueblo sufre y se la banca / y aunque es medio quedado nunca irá para la Plaza” (aukerarik ez dagoenean herriak sufritu egiten du, eta eutsi / eta erdi utzia izanda ere inoiz ez da Plazara joango). 2001ean gertatu zen ondoren, lerro hori aldatu behar zuen, “y aunque es medio quedado siempre vuelve a la plaza” (eta erdi utzia izan arren beti itzultzen da Plazara) abesteko. Burdin sareen bi aldeetan errealitatea dago: alde batean, neoliberalismoa; beste alde batean, populuaren aldeko politikak.

Nire itxaropena, momentu honetan, Brasilgo hauteskundeetan dago. Agian, haiek historia berreskuratzen hasiko dira.

Egia errealitate bakarra da

Eskola publikoko irakaslea naiz