Edo nazka edo pena

Edo nazka edo pena –

 Iñaki Segurolak turistez eta etorkinez idatzi du Azpeitiako Uztarrian.

Behin baino gehiagotan idatzia nago: askatasunaren ordez daukaguna, edo saldu digutena, edo ezarri digutena, “askotasuna” da eta besterik ez.

Edo nazka edo penaAskotasunaren ezaugarrietako bat da kabitu-ezina, eta honen ondorio gisa, ibili beharra, mapan izugarri mugitu beharra, eta ihes egin beharra. (Bazter uzten dut hemen kabitu-ezin edo gehiegikeria teknologikoa, urrutikoa bertako eta bertakoa urrutiko bihurtzen dizkiguna.)

Askotasuneko alderdi garailearentzat, ihes egiteko arrazoia aspermena da, eta horrek “turista” bihurtzen gaitu. Askotasuneko alderdi galtzailearentzat, ihes egiteko arrazoia gerra eta gosea dira, eta horrek “etorkin” bihurtzen ditu. (Gure aspermena ze gerra klasek eta ze gose klasek dakarten aztertzeko lekua ez da hau.)

Edo nazka edo pena
etorkinak, turistak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude