Ebola esaten diote orain …

Asko eta luze hitz egin da komunikabideetan Ebolari buruz. Badakigu, horrenbestez, oraingoz sendagairik ez duen eritasuna dela, eta isurien bitartez igarotzen dela pertsona edo animalia batetik bestera. Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, abuztuaren 16ra arte 1.229 lagun hil dira Ebola dela eta, gehientsuenak Afrikako zenbait herrialdetan. Hala ere, Afrikatik kanpo zenbait kasu-antzeko detektatu izana da Europako hedabide eta Gobernuak dantzan jarri dituena. Eguerdiko tertulietan Ebola da mintzagai, eta zenbait farmazeutikak gaixotasunari aurre egiteko sendagaia sortu dezaketela adierazi dute.

 

Congo Guinea Ebola AGUI101 Orain Ebola esaten dioteAkaso Ebolak irentsiko gaitu, baina pandemia apokaliptiko honen aurrean eszeptikoa naiz, honako hiru arrazoi historiko bezain histerikoak tarteko:

– Behi Eroak:

Behien entzefalopatia espongiformea edo behi eroen gaitza hauen nerbio sistemari eragiten dien gaixotasuna da. Behiengan anorexia, antsietatea eta indarkeria eragiten dituelako hartu du “behi ero” izena. Elikaduraren bitartez beste espezie batzuetara hedatu daiteke, baita gizakietara ere.

XX. hamarkadaren amaieran milaka behi kutsatu zirela jakin zen, Britaina Handian batez ere. Euskal Herrian 2001ean aurkitu zen lehenengo kasua. 1996an gizakiengan behi eroen gaitzarekin zer ikusia izan zezakeen burmuineko gaixotasuna aurkitu zuten lehenengoz.  Alarma guztiak piztu zituen horrek, eta mundu osoan milaka hildako eragin zitzakeela pentsatu zen. Ia 20 urte beranduago, guztira 219 lagun hil ditu Creutzfeldt-Jakob deritzon gaitzak.

– Hegazti Gripea:

Hegaztien  bitartez kutsatzen den gaixotasun infekziosoa da, zatikaturiko RNA kate negatibodun birus batek eragindakoa. Hala dio wikipediak. Orokorrean txoriei soilik eragiten dien arren, beste espezie batzuk infektatzeko gai da, tartean, baita gizakiak ere.

2004 eta 2006 bitartean gizakietan zenbait kasu aurkitu ziren, Asian hasi eta mundu osora zabalduz. Hegaztien balizko migrazioak eta oilaskoaren exportazioa tarteko mundu osoan alarma piztu ostean, desagertu egin zen hedabide eta politikarien adierazpenetatik 2006 amaierarako. Hori bai, desagertu aurretik herrialde gehienek sendagai mordoa erosi zuten.Bi urtean 126 pertsona kutsatu ziren, eta 64 hil.

– A Gripea:

2009ko A gripearen pandemia Influenza H1N1 birusaren  aldaera batek sorturiko gripea izan zen, Mexikon hasi zena martxoaren 18an. Mexikotik AEBtara hedatu zen, eta baita Europa eta Asiako zenbait herrialdetara ere. Hilabeten 75 lagun hil ziren , eta Munduko Osasun Erakundeak arrisku maila altuena aitortu zion pandemiari. 2010eko abuztuan, guztira 19.000 lagun hil ostean, pandemia amaitutzat eman zuen MOEk.

Zerrenda labur honi Antraxak piztutako beldur uholdea ere gehitu diezaiokegu. Hortaz, lau alarma faltsu, XXI. mendean daramatzagun 14 urteotan. Konspirazio gutxi-asko paranoikoak norberak garatu ditzala -farmazeutiken interesa, inperialismo berritua, etorkinei bidea isteko aitzakia…- baina nire susmoa da Ebola esaten dutenean, erabili nahi duten beldurra esan nahi dutela. Denborak esango du.

Orain Ebola esaten diote

9 pentsamendu “Ebola esaten diote orain …”-ri buruz

  • “Antraxak piztutako beldur uholdea” LOL
    .
    Noski, denok antraxak “kontagiatuta” hilko gara!
    .
    Hori da, %90eko heriotz tasa duen gaixotasun baten “paranoia” burutik kendu eta Erdi Aroan bezela Europa osoa akatzen utzi behar genuke ezta? Konspiranoiko hauek… zuen arteko blog sekretuetan aritu zaitezte, utzi gaitzazue bakean!

  • Ebolak 2000 pertsona edo hil ditu bere historia osuan, Gripe arrunta milaka hiltzen ditu urtero.

    Afrikari dagokionez, ebolaren zenbaki absolutuak egunero hiltzen dituzten gaixotasun kutxakorrak ere.

    Ta gauza bat da prebentzioak izatea ta bestea batzuk hauekin aberastea, etorkinen aurka egiteko erabiltzea….

    Europa osua akatu? Nortzuk? Afrikako gaixuak edo Rajoyren ta besteen erreformak? Bigarrenaz ariko zera ezta?

    Zenbat milioi bakuna erosi zituzten azkeneko grioe berezi hortan? Milioiiak ta milioiak behar ez ziranean, gripe arrunta jende gehio hiltzen dunean.

    • Nik dakidala gripe arruntak ez du %60-90ko hilkortasun tasa. Utziko dugu ebola zabaltzen? Total, gripeak edo motor istripuek gehiago hiltzen dute!

  • Gripe arruntak ez du hilkortasun tasa hori baina hamrnaka mila pertsona hiltzen ditu urtero ta Ebla baino askoz kutxakorragoa da, ta Ebolaren hil tasa hori 3garren munduan ematen da, ze hemen ez degu horrelakorik izan.

    Ebola zabaltzen utzi? Zergatik uste dezu zabaltzen ari dela? Ta nork esan du Zabaltzen utzi behar dela?
    Baina zuk ez zabaltzeko etorkinei hemen sarrera ukatuko zenieke, ta hori iguingarria da.

    Esaiozu Rajoiri, bera da etorkinei medikuarengatik hartatuak izatea debekatu diena kantitate haundia ordiantzen ez badute.

    Ta zertarako? Denak larrialdietara juteko, gastua ta gaixotasunak haundituz.
    Edozein memelo dakinean, gaixotasunak len bailen tratatu behar dirala, horrela kostuak askok murritzagoak bait dira ta arriskua ere.

    Zenbat jende hiltzen du goseak?
    10 mila egunero, ta zer egiten da? Ezerrez.
    Sida delakua? Hamarnaka mila.
    Malaria? Milaka ta milaka….
    Gripe arrunta? Milaka ta milaka , ta kutsakorragoa da.

    Prebentzioa? Noski, baina ez etorkinen aurka oldartzea.

  • Industria farmazeutikoaren ziria sartu nahi digute berriro ere. Ba al dakizue malariak egun bakar batean ebola bere historia osoan baino pertsona gehiako erailtzen dituela? Badakizute urtero milaka pertsona hiltzen dira Afrikan sukar hemorragikoen ondorioz eta hauen artean ebolako kasuak zati txiki bat baino ez direla? Ba hori, kontuan izan.

  • Amonamantangorri 2014-08-27 02:51

    Ni, berriz, oso lasai eta seguru sentitzen naiz, horrelako osasun-larrialdiak (behi eroak, A gripea, hegazti gripea) detektatzen direnean, segituan mundu mailan protokoloak martxan jartzen direlako.
    .
    Lehen mundu industrializatu eta aberatseko pribilegiatuak garenez gero, elikagai-industriaren bitartez zabalduta milaka lagun akabatu eta beste milaka batzuk betiko elbarritu ditzaketen gaixotasunek, prebentzio-neurri zorrotzei esker, munduan ehundaka edo dozenaka batzuk besterik ez dituzte gaixotzen eta hiltzen. Hori izan da mendebaldeko osasun sistemen lorpena, beren argi-ilun eta farmazeutiken interes krematistiko guztiekin.
    .
    Faktore horrexegatik zabaltzen dira pandemiak urtero Liberian, Sierra Leonan, Nigerian, Kongon, Ginea-Conacryn, eta beste horrelako herrialdeetan, eta ez gure inguruan. Guk osasun sistema sendoak baititugu.
    ,
    Ebola Europako edo Ipar Amerikako eritasuna balitz, seguru naiz animalietatik pertsonarako lehen kutsatua detektatu eta hurrengo orduetan bizkor erantzungo luketela erakundeek, eta tratamendu egokiak aurkitzeko inbertsioa askoz handiagoa eginen litzatekeela.

  • Bai, hirugarren munduko atzeratu horiek ez dakite ebolarekin nola jokatu!

    Halakoak irakurri behar gero… ¬¬’

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude