Duintasunaren Iraultzak nekez emango du amore

Duintasunaren Iraultzak nekez emango du amore –

Amatiñok bere blogean.

Errusiak otsailaren 20an. ekin zion Ukraina inbaditzeari. Zortzi egun geroago. Yuval Noah Harari historialariak artikulua argitaratu zuen The Guardian egunkarian “Zergatik Vladimir Putinek galdu duen honezkero gerra hau”. (1)

Beti ere arriskutsua izan ohi da inork eskatu gabeko iragarpenetan hastea baina, 15 egun geroago, onartu beharko Yuval Noah-ren argudioak sendotu baino ez direla geroztik egin.

Historialariak zera idatzi zuen: “Putinek bataila guztiak irabaz ditzake baina, hala ere, gerra gal”. Eta Errusiaren eta Ukrainaren indar militarren arteko aldea nabarmendu ostean, zera ezarri: “Askoz ere errazago da edozein herrialde konkistatzea, agintepean eustea baino”.

Noah-ren ustez, gerra honek ez omen du hainbat belaunalditan iraungo duen ukrainarren gorrotoa gehituko baino. Zenbat eta gerra gordinago, are gorroto gehiago. “Gorbachov-ek anaitasun-giroan utzi zituen errusiarrak eta ukrainarrak. Putinek, aldiz, elkarren etsai bihurtu ditu”.

Tartean, Noah-k aipatu ez arren, 2013-2014 urteetan gertatutako “Duintasunaren iraultza” (Euromaidan), zeinen ondorenetan, laburbilduz, Ukrainak finkatu zuen demokrazia-sistema, ekonomia suspertu, administrazio publikoa gardendu, polizia eraberritu, Europar Batasunaren aldeko postura egin eta, Europak berak egin ez duena, aurrenengo aldiz Errusiari batere gasik erosi beharrik ez izateko energia-estrategia indarrean jarri.

Hau guztia lortu ostean, horra non doakion Errusia handi-mandia eta, zer egingo eta inbaditu. Baina, fronteko bataila guztiak galdu arren, Ukrainaren duintasunak amore emango al du gerra osteko sasi-bake egoera ez demokratikoan? Noiz arte?

1) Why Vladimir Putin has already lost this war. The Guardian, 2022ko otsailaren 28an.

Duintasunaren Iraultzak nekez emango du amore
Euromaidan. Duintasunaren Iraultzaren lehen manifestazioa. Kieven, 2013ko azaroaren 21ean.
Duintasunaren Iraultzak nekez emango du amore

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.