Donald Trump eta auzolotsa

Donald Trump eta auzolotsaDonald Trumpek Univision kateko Jorge Ramos kazetariari hitzik eman ez eta aretotik kanporatu izana lotsatzeko modukoa baldin bada, are okerragoa iruditzen zait aretoan bertan zeuden kazetarien portaera. Lankide bat hala tratatzen dutela ikusi eta otzan agertzeak, auzolotsa eragiten du. Nola liteke babesik batere ez eskaintzea lagunari?

Jakinekoak dira Donald Trump hautagai errepublikarrak bere ahotik aspaldion ixuri dituen hispanoen aurkako baieztapen xenofoboak, baina gai horren gakora iritsi baino lehenagoko kontua da duintasun profesionalarena eta adierazpen askatasunaren babestu beharra.

Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak bereiziko dituen harresia eraiki nahi du Trumpek, baina ez hori bakarrik, edonor bere gutizien arabera zapaltzeko prest dagoela ere erakutsi du, jendaurrean eta kameren aitzinean, hala jokatzea lotsatzeko modukoa ez balitz bezala. Eta kazetariak ixilik eta geldirik, trapuzko panpinak balira bezala.

Portaera berdina edukiko al lukete euskal kazetariek antzeko zerbait gertatuko balitz gurean?

Donald Trump eta auzolotsa

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

2 pentsamendu “Donald Trump eta auzolotsa”-ri buruz

  • Utzi pentsatzen:

    1) Bere txanda ez zenean galdetzen hasi da “kazetaria”.
    2) Galdera bat egin ordez (bere txandatik kanpo) ez zen isiltzen.
    3) Donaldek errespetuz isiltzeko eta eseritzeko eskatu dio 20 bat aldiz.

    Zer egin behar zuen Donaldek? Kazetaria bota, galdera unea paralizatzen ari zelako.
    Zer egin behar zuten beste kazetariek? Jorgerekin haserretu beren lana egiten uzten ez zielako.

    Gezurrik gabe mesedez.

  • Ramos hori ez dabil kazetari legez, aktibista moduan baizik