Dirudunak errieta egin dio gobernuari zerga gutxiegi ordainarazten dizkiolako

warren-buffett-dollars“Utzi super-dirudunei mimoak emateari” du izena The New York Times-en argitaratu berri den artikuluak. Idazkiaren sinatzailea 52.000 milioi dolarren jabea da: Warren Buffett. “Aberats asko ezagutzen ditut, eta gehientsuenak oso ondratuak dira (…) Ez zaie axolako zerga gehiago ordaintzeko eskatzen badiete”. Salaketa idazkia da, AEBtako gobernuaren politikaren aurkakoa eta aberastasunen banaketa desorekatuaren kontrako aldarria. Horraino, dena ohikoa. Xelebreena da artikulu hori idatzi duena, Warren Buffett, AEBtako hirugarren pertsona aberatsena dela. Irudikatu, nahi izanez gero, kopadun txapela jantzita billete berdeekin puruak erretzen. Harri eta zur utzi ditu ba gizon honek amerikarrak:

“Pobreak eta klase ertainekoak Afganistanen borrokan dira eta Amerikar gehienak arazo ekonomikoak dituzte, guk aldiz, super-dirudunok, sekulako zerga abantailak ditugu”.

Mainak jasotzeari utzi nahi dio Buffettek eta krisia gainditzeko neurriak proposatu ditu: Milioi bat dolarretik gora irabazten dutenei zergak igotzea. AEBn bizi diren 236.883 pertsonei, alegia. Eta, zergak are gehiago igotzea 10 milioi dolarretik gora eskuratzen dituzten 8.274 dirudunentzako. Horrez gain, txiroenei zergak zertxobait jeistea onuragarritzat jotzen du.

90eko hamarkadatik aurrera aberatsei zergak jeitsi izana deitoratzen du gutunean. Gainera, neurri horien eraginkortasun eza salatzen du: “Inork ez dio ukorik egiten inbertsio on bati, ordaindu beharreko zergak handiak ez dute inor beldurtzen”. Are gehiago, zerga horiek gutxitzeak lanpostuak sortzen dituela gezurtzat jo du: “1980tik 2000ra 40 milioi lanpostu sortu ziren. Zergak jaitsi dizkigute ordundik eta ez da lanposturik sortu, kontrakoa”.

“Lagunak eta ni neu nahikoa luzaroan izan gara mimatuak bilioinarioen-lagun den Kongresuarengandik. Ordua da gure gobernua serio jartzeko sakrifizioak denon artean banatzearen inguruan.” Horrelaxe amaitzen du gutuna Buffettek.

Aberatsak gobernuari errietan fabore gehiegi egiten dizkietelako. Sinestezina benetan, eta, aldi berean, gauzak orain arte oso gaizki egin direnaren adierazle.

Azkena: Bide batez zuek ere kexatu nahi baduzue, baina behin dirudun zaretenean, hemen Warren Buffett-ek eskainitako “Aberats izateko 10 aholku