Dinosauro espezie berri bat aurkitu dute Txinan

Dinosauro espezie berri bat aurkitu dute Txinan –

Jaione Dagdrømmer-ek Gaztezulon

dinosauroDinosauro espezie berri hau orain dela 168 milioi urte bizi izan zen eta 2,8 metro luze zen. Adituek “Bashanosaurus primitivus” izenez bataiatu dute.

Estegosauro espeziaren barruan kokatuko litzateke dinosauro belarjale hau. Zue oskol gogorrak harrapakari arriskutsuen aurrean defenditzeko balio zion eta bere ezaugarri esanguratsuena izan zen. Britainiar eta txinatar aditu talde batek aurkitu du estegosauro espezi berri honen fosila. Espezie hau orain dela 168 milioi urte bizi izan zen gure planetan. Espezie berriak, dinosauroa izateko nahiko txikia bada ere, itxura beldurgarria du; 2,8 metroko luzera sudurretik ists puntaraino. Oraindik adituek ez dakit aurkitutako fosila heldu gazte batena edo heldu batena den. Aurkikuntzak Journal of Vertebate Paleontology aldizkarian argitaratu dira.

Aurkitutako hezurrak (bizkarreko hezurrak, sorbaldakoak, hankakoak) oso zaharrak dira, horrenbeste ezen Txinan aurkitu den fosilik zaharrena den. Bashanosaurus-ak sorbalda-hezur txikiak zituen eta ez horren garatuak. Bere oin eta besoak, berriz, oso garatuak zeuden eta baita oskola ere. Ikerketaren arabera, espezie hau Asian sortua izan zen.

Dinosauro espezie berri bat aurkitu dute Txinan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude