Diligentziak ireki ditu Auzitegi Nazionalak Laura Rieraren omenaldiaren kariaz

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak diligentziak ireki ditu Bartzelonako Grácia auzoan Laura Riera presoari eginen dioten omenaldia dela eta. Epaileak “terrorismoa goratu” daitekeelakoan informazioa eskatu die Guardia Zibilari, Polizia Espainiarrari eta Mossos d’Esquadrei. Hiru gorputz polizialei ongietorriaren eta horren antolatzaileen inguruko txostena galdegin die. Ekitaldia Gazte Asanbladak antolatu du eta Gráciako Jai Batzordearen egitarauaren barnean ageri da. Dignidad y Justiciak ekimena salatu du Auzitegi Nazionalean, “terrorismoa goratuko” duelakoan, eta Alderdi Popularrak (PP), Ciutatans eta beste erakunde batzuek ere omenaldia debekatzeko eskatu dute. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, berriz, omenaldiaren inguruko txostena eskatu dio Generalitati, ekitaldia debekatzeko eskaria eginen duenentz erabakitzeko asmoz.

MzEyMw==

Riera 2004. urtean epaitu zuten Zigor Larredonda eta Diego Sánchez Burríarekin batera, eta 9 urteko kartzela zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak ETAri laguntza ematea leporaturik. Abuztuaren 21ean Wad-Ras espetxetik libre aterako da Laura Riera eta egun horretan bertan, gaueko 20:00etan, emanen diote ongietorria auzokideari. Honen ondotik zuzi kalejira eginen dute Lola López eta Marina Bernadó presoen alde.

auzitegi nazionala, ongietorria
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Diligentziak ireki ditu Auzitegi Nazionalak Laura Rieraren omenaldiaren kariaz”-ri buruz

  • Euskarazko zuzentzaile ortografiko bat erabili duzu, ezta? Izan ere Justicia guztiak Zrekin daude, El Zorroren gisan D y Jrekin justizia egin nahian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude