Desiratu gabeak (Undesired by Walter Astrada)

Mzg4Ng==

Walter Astradak lauzpabost urte daramatza emakumezkoen aurkako indarekeria eta honek sorturiko ondorioak aztertzen eta argitaratzen.

Hego eta ertameriketako kasu batzuk erretratatzen urte batzuk eman ondoren, azken 2 urteak Indian igaro ditu, bertako emakumeek jasaten duten bortizkeria aztertzen.

India gizarte maila, etnia eta kultura desberdinez ostauriko herria da, baina emakume guziek jasaten dute seme bat erditu beharraren presioa. Behar hau giza estamentu, gune geografiko eta maila ekonomiko guziak zeharkatzen dituen mamu bat da. Ez dago emakumerik presio hontatik aske.

Arazoa, gizonak dirua ekarri dezaken sinesmenetik sortuta dago, emakumeak, ezkontza dotearen ordaindu beharrarengatik familientzako karga izugarria gertatzen diren bitartean. Honek neska eta emakumeengan biolentziarekiko beldur etengabe bat sortzen du, jaio berriak diren unetik heriotzeraino, askotan biolentzia horrek berak sortutako heriotzeraino.

1.980tik gaurdaino desagertutako emakumeak 40 miliotik gora izan daitezkenaren estimazioa egiten da. Nazio Batuen arabera, egunean jaiogabeko 7.000 neskato-izateko baino gehiago abortetzen dira, neska izatekoak ziren aitzaki bakarrarekin. 77 minutuero neska ezkongai baten heriotzaren berri jakiten da.

Hemen azpian jarrita dagoena, Astradak Indiako emakumeen inguruan egindako lana da. Alexia Foundation GKEaren laguntzarekin argitaratu zuen aurtengo Irailaren 30ean MediaStorm multimedia argitaratzailearen bitartez. Ez da samurra. Argitaratu zenean, esteka jarri nuen, baina gaur berriro ekartzea otu zait.

 

HTML Kodea

 

12 minuto pasatxoko erreportaia da. Bigarren zati bat ere badauka jarraian, argazkilariak berak lanaren eta egoeraren inguruko balorazio eta ausnarketez lagunduta.

Irudia | Indiako emakumeak gai | zz | Creative Commons By SA

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.