Desazkundea? Bai zera! (II) [Energia]

Desazkundea? Bai zera! (II) [Energia] – 

Filmetan bakarrik ikusten gaituzuenok pentsatuko duzue Marx Anaiak beti ari garela jijiji!! jajaja!!. Eta ez da egia. Guk ere, gure barau-aldiak egiten ditugu, gure erretiro espiritualak. Batez ere, egoa baretzeko, zaldi hezigaitza baita arrakasta. Hori ondoen daramana, Harpo anaia da –por zierto, sekretutxo bat, Harpo ez da mutua, badaki hitz egiten- agian Kant eta Hegel irakurtzen dituelako izango da. Asteburuetako bazkal osteetan han aritzen da tipoa triada dialektikoaren -gogoratu Hegel zalea dela- ezaugarri ontologikoak azaltzen -hori da gure otorduetako maila kamarada!- eta aurpegiratzen. Agonias bat da tipoa!!

Eta hor ari zen lotsagabea “ulermenarentzat eskuragarri dagoen alderdi abstraktuaren errebelazioa” bezalako esaldi ponposoak botatzen eta nik, neutralizatzeko, honako galdera honekin interpelatu nuen:

– Hi Harpo!!, ze iritzi duk hazkundeaz edota desazkundeaz? Zer dio zure Hegelek horretaz? (konturatu, galdera-tranpa dela Hegelek ez baitzekien ezer horretaz!!).

– Eta hik? erantzun zidan. Orain nire txanda duk txikito!!!, pentsatu nuen, eta honela erantzun nion:

– Saldu nahi dizudan desazkundea Harpo -gogoratu mutua dela baina ez gorra- ez da politikoa, ezta etikoa ere, izan zitekeen baina ez da. Saldu nahi dizudan desazkundea eta geroxeago luzatuko naiz gehiago Harpo, “energetikoa” da edo zehatzago nahi baduzu termodinamikoa. Ez naiz desazkunde zalea cool-a delako, halabeharrez nahiz desazkunde zalea. Kapitalismo nekrofiloak urakanak elikatu, elikatzen eta elikatuko ditu tsunamiak sortzeko eta ez digu balio XXI. mendeko erronkei aurre egiteko. Ez da euskara, ezta Euskal Herria ere, planeta da jokoan dagoena. Bederen, mantsotu dezagun abiadura Amalurrak arnasa har dezan!!

Desazkundea aztertzen dugunok eta etorri badatorrela susmatzen dugunok abantaila bat dugu gure alde, beti aterako garela garaile. Garaile, igartzen badugu garaile, oker bagabiltza.

Garaile igartzen badugu eta galtzaile gizaki legez. Galtzaile, aurkeztuko dizudan panorama ikatza baino beltzago delako. Galtzaile, susmoa dudalako dagoeneko berandu gabiltzala itsasontziaren norabidea aldatzeko. Galtzaile, gure agintariak, dinamika plebiszitarioetan korapilatuta, hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari direlako.

Eta Joxe Azurmendik dion bezala, etc, etc, etc.

Eta oker bahabil? Orduan, biba gu eta gutarrak!!! Esaten ninan Adela pailazo katastrofista bat zela, fantasma izateko izara falta zitzaiola. Eta orduan ni, saxofoia hartu, masailak margotu eta zirkuz zirku arituko naiz lan eske. Pozik hala ere!!, salbatu garelako. Energia borborka izango dugunez, migratzaileak, pateretan ekarri beharrekoan, transatlantikoetan ekarriko ditugulako; gerletan, lorak eta gozokiak botako dizkiegulako etsaiei; urte horretako Netflixen harpidetza doanekoa izango delako.

Eta Joxe Azurmendik dion bezala, etc, etc, etc.

Beraz, ikusten duzun legez, garaile handik, garaile hemendik. Nago, hala ere, ez bata ez bestea, ez dudala ospatuko.

Introductio

Hasi baino lehen, pare bat ohartxo gero datorrena ulertzeko:

  1. Agian jakingo duzu baina beti dago despistaturen bat, bilioi estatu batuarra eta bilioi europarra ez dira gauza bera, ez dute esanahi bera. Batek, amerikarrak, mila milioi adierazten du(1.000.000.000), besteak, milioi bat milioi(1.000.000.000.000). Adibidez, “Jeff Bezos fortune” idazten badiozu Orakuluari 186 bilioi dituela esango dizu, hau da, 186 bilioi amerikar eta 186.000 milioi europar. Beno, agian zuk sartzen duzunean pare bat mila milioi irabazi ditu eta beste zenbaki bat agertzen zaizu.

  2. Badago akronimo bat peak-oileroak eta energiaz aritzen direnak asko erabiltzen dutena: Itzulera Energetikoaren Tasa(euskaraz (hemen) IET); ingelesez (hemen) EROI (Energy Return on Investment); gaztelaniaz (hemen) TRE (Tasa de Retorno Energético) eta frantsesez (hemen) TRE (Taux de Retour Energétique).

Laburtuz, Itzulera Energetikoaren Tasa, saiotxoa da energiaren erauzketaren kostua neurtzeko, moneta unitateak erabili ordez, energia unitateak erabilita. Charles Hall ikertzaile estatu batuarrak asmatu zuen 2011 inguruan, eta honela dio: IET = E/K

E: Energia iturri batek sortutako energia(E) kopurua da.

K: Energia kopuru hori(E) eskuratu/erabili ahal izateko behar den energia(K) kopurua da.

Kontu egin, eskuratu/erabili idatzi dudala eta goian ere antzeko zerbait egin nezakeen. Zer dela eta? Tasa honek polemika sortu zuen plazaratu zenetik. Batzuk zioten, goiko “sortutako” hori, zer da? Petrolio gordina ala birfindua(gasolina, gasolioa,…) eta beheko “eskuratu/erabili”-rekin ere, antzeko parezido, zer da gordin gordin erabili dudan energia ala kontuan hartu behar dut prozesu osoan kontsumitutako energia?

Tira, hemen utziko dugu. Gehiago irakurri nahi baduzu gai horretaz, Carlos de Castrok (hemen) edota Antonio Turielek (hemen) lagunduko zaituzte.

Atal hau amaitzeko adibidetxo bat ipiniko dizut:

Lehenengo esan, IET adierazteko, E:K edo E/K notazioa erabiltzen dela tasa hori idazteko, hala, energia iturri baten IET 40:1 bada eta beste batena 4/1, eta erabiltzen dugun energia unitatea petrolio-kupela bada, lehenengo energia iturriarekin mauka ederra dugu, petrolio-kupel bat erabilita 40 eskuratu. Bigarrenarekin aldiz, 4 petrolio-kupel ziztrin. Gelditu zenbaki horiekin garrantzitsuak dira eta energia fosilen IETk(gainbehera) eta energia berriztagarrien IETk(kaskarrak) aztertzen direnean.

Erabiliko ditudan zenbakiak sinpleak eta gogoangarriak izango dira. Ez dizkizut nire ondorioak saldu nahi. Konbikzioak sendoagoak dira norberak sortuak direnean eta ez irakatsiak. Ulermena prozesu sortzailea da. (David JC MacKay, 1967-2016 (hemen eta hemen)). Egiozu bisitatxoa!!

Sapere aude!!

Dimidium facti, qui coepit, habet [ Hasi denak, bide erdia du egina!!] Horazio.

Hemendik aurrera, asertzio faktualak salduko dizkizut ez asertzio etikoak(1). Goian aipatu dizudan ulermena asertzio faktualetatik hasten da inongo karga emozional gabe(hasieran).

Eta nora joango zara asertzio faktual horiek eskuratzera? Energiaren Nazioarteko Agentziara (ENA) (hemen eta hemen), ingelesez IEA (hemen eta hemen) (Internationa Energy Agency) eta publikoak eta ofizialak diren tokietara.

Aurki, energia kontuetan Energiaren Olinpoan bizi den titan bat aurkeztu dizut, hona orain beste titana bat: Gail Tverberg (hemen), inurri lana eginda TopFivean egotea merezita irabazi duena. Egiozu bisitatxoa!!

Eta zer dela eta dakarzu emakume hori? Bat, ikusten duzun modura, promozionatzeko eta bi, ondoren azalduko dizudan gai bati euskarri dokumentala emateko.

Lehengo batean aipatu nizun energiaren eta ekonomiaren arteko erlazio sinbiotikoa estua zela eta hori, garrantzitsua zela bai baten, eta bai bestearen bilakaera ulertzeko. Erlazio hori matematikoki aztertzeko erregresio linealaz (hemen eta hemen) baliatzen da Tverberg  (hemen eta hemen) anderea eta ondorio honetara heltzen da:

Desazkundea? Bai zera! (II)[Energia]

Hau da, barne produktu gordina -GDP delakoa- eta energia “gogor” (R²=0.99072) daudela korrelazionatuta –kontu egin, korrelazioak ez duela kausalitatea esan nahi. Jakina, ez da bakarra hori esaten duena, adibidez Gaël Giraud ekonomialariak ere, aspaldi (hemen) esan eta aspalditik defendatzen du tesi hori. Eta zer esan Termoekonomia arloan aritzen direnez? Ba hor duzuela Georgescu-Roegen (hemen) handia, beste TopFive bat, eta bere kohortea: José Manuel Naredo (hemen), Joan Martinez Alier (hemen) eta Oscar Carpintero (hemen).

Houston, arazoak ditugu inbertsioarekin (2018) [Lehen platera]

Has gaitezen artilleria astunarekin. Sekretutxo bat esan behar dizut, 2036an hidrokarburo gabe gelditzen gara!! Eta nola dakizu hori sasimaisu?

Ez, ez, ez diot nik, arestian aipatu dizudan ENAren txosten batek dio (hemen). Antonio Turielek (hemen), beti bezala maisuki, bere blogean desgranatzen du txosten hori. Hemen, laburpentxoa egingo dizut, arreta piztu eta hara joan zaitezela erregutzen dizut artikulu osoa irakurtzera, zin dagizut merezi duela. Batez ere pailazo batek esaten dizunean planik ez egiteko 2037rako.

Beno, has gaitezen 2036 urte madarikatu horrekin. Nondik ateratzen duzu urte hori eta ez beste bat?

Grafiko honetatik eta gero egingo dizkizudan bi eragiketa aritmetikoetatik:

Hor duzu eragiketetarako zenbaki bat 650 bilioi -gogoratu amerikarrak direla. Hori da: 650.000 milioi kupel. Bua txabal!!! diozu, hori da kupelkada, hori da, betekada!!

Kontu egin, planetak egunean, goiti-beheiti, 100 milioi kupel kontsumitzen du. Orduan, urtean: 365 x 100 = 36.500 milioi kupel. Eta amaitzeko, gure hasierako kupelkada hartu eta: 650.000/36.500 = 18.

Hor dituzu behar genituen 18 urteak. Gogoratu, txostena 2018koa dela.

Eta zergatik 650.000 milioi kupel eta ez gehiago? Ba Turielek ondo dion legez, kristorenak eta bi inbertitu behar duzulako gelditzen dena ateratzeko eta ez du merezi. Garestia eta gainera kalitate kaskarrekoa!!

Txostenak gauza gehiago esaten digu jakina: (1) aztertzen diren sei herrialdeen finantza-egoera nolakoa den eta (2) zenbat ari diren inbertitzen sei herrialde horiek esplorazioan eta produkzioan, hau da, upstream(2) atalean.

Desazkundea? Bai zera! (II)[Energia]

Lehenengo irudia deigarria da baina bigarrena areago. Konturatu, Irak, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuak agregatuta agertzen direla. Zergatik orain bai eta lehen ez? Ez da izango ba Saudi Arabian inbertsioa gogor jaitsi dela? Deigarria Errusiak nola eutsi dion sendo inbertsioari.

ENAk horrela jokatzen du maiz datuak azaleratzerakoan, nahi duena erakutsi eta atsegin ez zaiona ezkutatu. Eskerrak, Turiel azkarra duguna hadi hadi!!

Houston, egoerak txarrera egin du(2018) [Bigarren platera]

Energia gaietan interesatuta daudenek, jakin badakite, ENAk urtero, bere WEO(World Energy Outlook) txostena argitaratzen duela energiaren egoera aztertzeko eta aholkuak emateko Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (hemen) (ingelesez (hemen) OECD(Organisation for Economic Co-operation and Development)) herrialdeei.

Txosten mardulak eta astunak!!

Zorionez, bidea errazteko, hor dugu gure Antonio Turiel! Ai ama!!, noiz eskertuko ote diogu gratis et amore egiten duen lan hori!!

Beste sekretutxo bat kontatu behar dizut, Antonio Turielen World Energy Outlook txostenen WEOkolikoa naiz!! Urtero, serio demonio, inprimatu, fosforitozko arkatzak erosi eta pipa pasatzen dut txostena margotzen eta azpimarratzen. Ez zaitut engainatu nahi irakurle, Turielitisekin infektatu nahi zaitut!!

Beste baterako utziko dut Espainiako eta Nafarroako parlamentari eta senatari pendejoek ematen dien tratu itsusia, Antonio Turieli Espainian eta Antonio Aretxabalari (hemen) Nafarroan, hango eta hemengo komisioetara joaten direnean energiaz hitz egitera. Entzutekoak eta ikustekoak (hemen) dira pendejo horien interbentzioak!! Asertzio faktualak bota eta bota batzuk eta besteak, Eva María se fue buscando el sol en la playa!!! (hemen eta hemen). A ze pendejo kuadrilla!!

ENA erakundea, erakunde apolitiko politizatu denak legez, apurka apurka eta kostata, onartzen joan da 2010ean, petrolio gordin konbentzionalak goia jo zuela eta 2016an, eskaintzak ezin izango ziola eskariari aurre egin produkzio arazoak zirela eta.

Turielek bere hitzaldietan maiz kontatzen du nola Repsolek 1.500 milioitik 150 milioira jaitsi duela bere inbertsioa 2014tik eta ez hain zuzen, Ama Teresa Kalkutakoa agertu zaiolako edota bat-batean, kriston kontzientzia ekologista piztu zaiolako. Erregai fosilen behi zaharra ahitu zaie eta hadi!, berriztagarriak dira eta hurrengo behi-trofeoa, hurrengo El Dorado amestua.

Petrolio konbentzionala agortzen ari da eta gelditzen dena ez da errentagarria. Petrolio konbentzionala ez da inoiz amaituko, gertatuko dena da, gelditzen dena, ez duela mereziko ateratzea bere kostuagatik, bere IET kaskarragatik!!!

Eta panorama horretan 2018ra heltzen gara eta ENAk bere urteroko WEOa argitaratzen du.

Ohi bezala azken urteotan, Antonio Turielek (hemen) bere azterketa zorrotza egiten dio txostenari. Zuk ere, deskargatu, inprimatu eta azpimarratu. Energia iturri bakoitzaren egoera, zorrotz aztertzen du perspektiban ipinita datuak eta joerak. Fracking-a ironia finarekin kritikatzen du, beti ere, asertzio faktualak erabilita. Ondoren, gasaren, ikatzaren eta energia berriztagarrien egoerak aztertzen ditu.

Inprimagailua inprimatzen dagoen bitartean, bi perla aurkeztuko dizkizut ez zaitezen aspertu:

(1) Lehenengo irudia, txit kezkagarria. Honako hau azaltzen du, 2017-2040 tartean izugarrizko tentsio “energetikoa” sortuko dela herrialde garatu eta garapen bidean daudenen artean. Eta yupiii!!, garatuenen artean, Europarren etorkizuna, beltza baino beltzagoa.

Desazkundea? Bai zera! (II)[Energia]

(2) Bigarren irudia, are kezkagarriagoa. Aspaldian ikusi dudan irudirik izugarriena. Irudiak saldu nahi duen mezua honako hau da: formal ez bagabiltza eta ez bagara mugitzen hasten, %34ko “beherapen energetikoa” paira dezakegu. Noizko eta 2025erako.

Irudian, granate kolorea, ez da planteatu ere egiten gertatuko denik. Bere gainean dagoen kolore argixeagoaz adierazitako eszenarioak, egoera errealistagoa islatzen du. Baina hala ere, izugarrizko zuloa aurreikusten da. Eta nola pentsatzen du ENAk arazoari aurre egitea? Jakina, petrolio-hobi berriak esplotatuta eta hemen, Turiel azkarrak galdetzen die, eta nola erauziko dituzue 16.000 milioi kupel egunean, 8.000 milioi aurreikusita daudenean? Hau da, ENA de facto onartzen ari da “desazkunde energetikoa” etorri badatorrela. Derrigorrezko desazkundea baina desazkundea, horrek dakarren ondorioarekin: trantsizio garaia bizi izango dugula, trantsizio global, multipolar, arriskuz betea. Eta ez dakit zuk, baina nik, kriston beldurra diot horren inplementazio populista merkeari. Zerutik haragiztatuko diren profetei!!! Horra jotzen baitu populuak gauzak gehiegi okertzen direnean. Triajea, ospitaletan aplikatu beharrekoan, gizartean aplikatu behar denean!! Orduan izango dira kontuak!

Houston, meategian dugun kanarioak kantatzeari utzi dio (2019) [Hirugarren platera]

Dagoeneko jakitun izango zara meategietako kanarioak zakuka hiltzen ari direla. Petrolioa izan, ikatza izan, gasa izan, berdin dio errukirik gabe ari da hedatzen izurritea. Ni petrolio-hobian izan naiz eta hango egoera kontatuko dizut eta bereziki dieselarena (hemen eta hemen). Eta zergatik diesela eta ez biomasa edota hidrogenoa edota beste energia iturri bat?

Diesela egungo makinaria tekno-industrialaren odola delako. Itsasontziak, kamioak traktoreak, makinaria astuna diesela kontsumituta mugitzen dira. Beraz, bere portaera(meategiko kanarioa) aztertuta makinaren osasun egoera inferitu dezakegu.

Diesela faltatzen hasten bada ekonomiak erruz sufrituko du. Eta zein da bere egoera? Erantzun laburra, txarra; erantzun luzea, honako hau:

Hor duzu gordin gordin, iragarritako gainbehera baten erradiografia. Hasieran lautada ondulantea(2015-2018) gauzak okertzen ari direla ohartarazteko eta gero(2019) gainbehera izugarria. 26 milioi kupeletik 23ra, %11ko gainbehera ederra!! Eta hadi baita ere, gainbeheraren maldan, sortzen ari den Seneka Efektua (hemen eta hemen).

Desazkundea? Bai zera! (II)[Energia]

Seneka Efektua, Ugo Bardi ikertzaile italiarrak proposatutako eredu matematikoa da. Ereduak, egoera zehatz batzuk deskribatzeko balio du. Hain zuzen, honako hauek, sistema baten gainbehera-tasa, aurretik izan duen hazkunde-tasa baino askoz ere zorrotzagoa denean. Orduan egoera eta grafiko ezagun bat sortzen dira. Hitz gutxitan, igo, poliki igoko duzu malda baina jaitsi, azkar eta berehala edo Senekak zion bezala: Hazkunde geldoa du zorteak baina hondamendi azkarra. Hortik, efektuaren izena.

Azken urteotan etsi-etsian egon gara ordezkatzen fuel olioa diesela sortzeko baina aukera hau ere agortu zaigu:

Kalitatezko petrolioa agortzen ari zaigu eta petrolio arin ez konbentzionalak ez digu balio diesela eta fuel olioa destilatzeko.

Beno, baina aizu!!, non daude energia berriztagarriak?

Erantzun laburra: Petrolioa(%33,1) + Ikatza(%27) + Gasa(%24,3) = %84,4

Energia Nuklearra(%4,3)

Energia berriztagarriak (%11)

Kontu egin energia berriztagarriak mundu mailan, grafikoak dion bezala, energia primarioaren %11 besterik ez direla. Eta horrek zer esan nahi du? Ba gaur gaurkoz, petrolioarekiko, ikatzarekiko eta gasarekiko dugun menpekotasuna izugarria(%88,4) dela eta bateren batek kale egiten badu gorriak pasatuko ditugula. Eta dagoeneko jakitun zara, aurrekoa irakurri duzulako, ez bat, hirurak kilin-kolon ibiltzen hasiak direla!!

Energia berriztagarriak nahitaezkoak dira baina energia berriztagarriekin bakarrik, ezagutzen dugun kapitalismo hau ez da bideragarria!!!

Amaitzeko atal hau, hor doazkizu grafiko batzuk energia berriztagarrien zenbakiak eta egoera (mundua, Espainia eta Frantzia) azter ditzazun:

Our World in Data (hemen) webgunea erabili dut datuak eskuratzeko. Zehazki honako esteka hauek:

1) Energy Production and Consumption.

2) Energy Mix.

3) Electricity Mix.

Houston, heldu gara! Infernuko atarian gaude!! (2021)

Zorionak irakurle!! Zoriontzea besterik ez zait gelditzen honaino heldu bazara.

Martirioa luzatzeko asmoa nuen Turielen azken WEO(hemen) aztertuta baina hori zure esku utziko dut zu flagelatu zaitezen.

Dena dela, amaiera spoileratu egingo dizut: egoerak okerrera egin du peak-oiletik peak-everythingera pasatuz.

Ikatza(gogoratu bere balioa, %27) aldaketa klimatikoa dela eta mugatu egin beharko da. Eta zer gertatzen da petrolioarekin(%33,1) eta gasarekin(24,3)?

Ba, hona hemen zer gertatzen den:

Grafiko hori, WEOaren (hemen) azken kapituluan eta Turielen azken atalean (El desastre que viene) agertzen da eta izugarri kezkagarria da. Kontuan hartu, berdez margotutako eszenarioa hartzen dela ia ia erreferentziazkoa eta bertan, aurreikusitako inbertsioak gauzatzen badira egoera zertxobait hobe daiteke.

=======================

Tira amaitzeko, oparitxoa dut zuretzat pazientzia handiz eta txintxo honaino heldu zarelako.

Ruper handiarekin uzten zaitut eta gogoratu, Vladimir guztiak ez direla Vladimir.

Oharra: Bai badakit pirateatu dezakezula baina erosiozu CDa asko eskertuko dizu maisuak. Guk ez baditugu gure artistak zaintzen nork zainduko ote ditu?

(1) In memoriam!! Asko miresten nuen MacKay titana, lubakietan azken egunera arte, urdaileko minbiziak janda hil zen 2016an. Goian bego!! Joan zaitez bisitatzera (hemen) asko eskertuko dizu !!!

Factual assertions and ethical assertions:

Debates about energy policy are often confusing and emotional because people mix together factual assertions and ethical assertionsExamples of factual assertions are “global fossil-fuel burning emits 34 billion tons of carbon dioxide equivalent per year;” and “if CO2 concentrations are doubled then average temperatures will increase by 1.5–5.8?C in the next 100 years;” and “a temperature rise of 2?C would cause the Greenland ice cap to melt within 500 years;” and “the complete melting of the Greenland ice cap would cause a 7-metre sea-level rise.” A factual assertion is either true or false; figuring out which may be difficult; it is a scientific question. For example, the assertions I just gave are either true or false. But we don’t know whether they are all true. Some of them are currently judged “very likely.” The difficulty of deciding which factual assertions are true leads to debates in the scientific community. But given sufficient scientific experiment and discussion, the truth or falsity of most factual assertions can eventually be resolved, at least “beyond reasonable doubt”. Examples of ethical assertions are “it’s wrong to exploit global resources in a way that imposes significant costs on future generations;” and polluting should not be free;” and “we should take steps to ensure that it’s unlikely that CO2 concentrations will double;” and “politicians should agree a cap on CO2 emissions;” and “countries with the biggest CO2 emissions over the last century have a duty to lead action on climate change;” and “it is fair to share CO2 emission rights equally across the world’s population.” Such assertions are not “either true or false.” Whether we agree with them depends on our ethical judgment, on our values. Ethical assertions may be incompatible with each other; for example, Tony Blair’s government declared a radical policy on CO2 emissions: “the United Kingdom should reduce its CO2 emissions by 60% by 2050;” at the same time Gordon Brown, while Chancellor in that government, repeatedly urged oil-producing countries to increase oil production. This book is emphatically intended to be about facts, not ethics. I want the facts to be clear, so that people can have a meaningful debate about ethical decisions. (17-18 orriak) 

(2) upstream: esplorazioa eta produkzioan

downstream: garraioa, birfinketa eta komertzializazioa

Desazkundea Bai zera Desazkundea Bai zera Desazkundea Bai zera Desazkundea Bai zera Desazkundea Bai zera Desazkundea Bai zera Desazkundea Bai zera Desazkundea Bai zera Desazkundea Bai zera