DENALI: izenetik haratago

DENALI: izenetik haratago

Orotara, ez dira 40.000 hiztun izatera iristen hizkuntza indigenoetan mintzo direnak.

Gainera, ahaide diren arren, 20 bat hizkuntza desberdinetan banatuak daude. Hau da: batez beste, 2.000 hiztun baino ez dauka hizkuntza bakoitzak.

Hiztun horiek, jakina, ez daude hiriguneetan bilduta, Alaskak dituen 1.718.000 km2etan sakabanatuta baizik. 

mckinley - DENALI: izenetik haratago

Horrexegatik gorde dituzte, besteak beste, beren hizkuntzak.

Estatubatuarrak izaki, zeharo bereganatuak ditu inperioko hizkuntzak gainontzeko 700.000 biztanleak. Bereganatu egin ditu eta, are gehiago, itsu bilakatu ditu, aldi berean, bertako hizkuntzek bizirik irauteko dituzten arazoekiko. 

Ez da harritzekoa: inperioaren legea baino ez; inperio guztien legea.

Orain (atzo), hauteskunde-interesak tarteko, hara non datorren lagun anglofonoa Ipar Amerikako mendi garaienari kolonizazio-izena aldatuko dutela iragartzera: hemendik aurrera ez da Mount McKinley deituko. Aurrerantzean, bertako indigenek erabili ohi duten izen bera jarriko dio lehendakari amerikarrak mendiari: DENALI.

Eta prentsak, gurea barne, horri emango dio garrantzia; horri baino ez titularra. Horrexek eramango du argazkia.

(J.U.)

DENALI: izenetik haratago

Denali

2 pentsamendu “DENALI: izenetik haratago”-ri buruz

  • Zehazte aldera:

    Artikuluan esaten den bezala, Alaskako estatuak, ingelesaz gain, bertako 20 hizkuntza hartu zituen ofizialtzat 2014ko apirilean.

    Haietako batzuk Kanadan edota Errusiako lurraldeetan ere mintzo dira.

    Honako hau dute egoera, gutxi gorabehera:

    MILA HIZTUN BAINO GEHIAGOKO HIZKUNTZA OFIZIALAK:

    Central Alaskan Yup’ik: 19.000 hiztun (2010), 34.000 kide

    Inupiaq: 9.000 hiztun (2010), 13.500 kide

    Tsimshian: 2.100 hiztun (2007), 10.000 kide

    Siberian Yupik: 1.010 hiztun (2010), 2.600 kide

    MILA HIZTUN BAINO GUTXIAGOKO HIZKUNTZA OFIZIALAK:

    Gwich’in: 600 hiztun (2011) 3.000 kide

    Tlingit, 500 hiztun (2007), 15.000 kide

    Koyukon: 300 hiztun (2007), 2.300 kide

    Alutiiq: 200 hiztun (2010), 3.500 kide

    Unangan edo Aleut: 160 hiztun (2007) 2.300 kide

    Upper Tanana: 110 hiztun (2007), 340 kide

    EHUN HIZTUN BAINO GUTXIAGOKO HIZKUNTZA OFIZIALAK:

    Ahtna: 80 hiztun (2007), 500 kide

    Dena’ina: 70 hiztun (2007), 900 kide

    Tanacross (Transitional Tanana): 60 hiztun (2007), 220 kide

    Deg Xinag: 40 hiztun (2007), 280 kide

    Upper Kuskokwim: 40 hiztun (2007), 160 kide

    Haida: 24 hiztun (2014), 2.500 kide

    Hän: 20 hiztun (2007), 300 kide

    Tanana: 15 hiztun (2007), 400 kide

    Eta bitxia bada ere, ofizialtzat hartu zituzten hizkuntzetako bi aldez aurretik zeuden desagertuta, hiztunik gabe, alegia:

    Holikachuk, 2012an desagertua, 180 kide (5 hiztun 2007an)

    Eyak, 2008an desagertua, 400 kide

  • Erredios!
    Alaskako iparraldeko mendi honek DENALI izena omen du.
    Orain Afrikako hegoaldean aurkitu duten gizaki berria homo NALEDI dela diote.
    Nolakoa izango ote da munduaren erdialdetik iritsiko zaigun hurrengo izena?
    Eta konbinatoria-legeen arabera, LIDANE edo LENADI edo LANIDE… BALEDI?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude