De Niro Trumpi mutur-joka

De Niro Trumpi mutur-joka

“Esan nahi dudana da agerikoa dela zeinen ergela den. Punki bat da, txakur bat, zerri bat, iruzur hutsa da. Zeri buruz hitz egiten ari den ez dakien artista nazkagarri bat. Ez ditu bere lanak egiten. Ez zaio axola. Jendartearekin jolasten ari dela iruditzen zaio. Ez du zergarik ordaintzen. Tentela da. Colin Powellek esan zuen, “hondamendi nazionala da”. Lotsagarria da herrialde honentzako. Ikaragarri amorratzen nau herrialde hau puntu honetara iritsi izana, tonto hau, pailazo hau, heldu den tokira ailegatu dela ikustea. Berak jendeari muturrekoak ematea gustatuko litzaiokeela aipatzen du. Beno, nik berari eman nahi diot muturrekoa. Horrelako norbait nahi al dugu lehendakari? Ez dut uste. Gehien arduratzen nauena herrialde honek hartuko duen norabidea da; eta asko, asko kezkatzen nau norabide hori, ziurrenik, okerra izatea, Donald Trump bezalako norbaitekin. Zure etorkizuna interesatzen bazaizu, joan bozkatzera.”

De Nirok zabaldutako bideoak hautsak harrotu ditu (punkien artean bereziki). Garbi hitz egiten duenik ezin zaio ukatu; garbi mezua zein den azaltzerakoan, maldizioak eta hori dena aparte. Bideoak badauzka zinema zantzuak, ene uste apalean. Zuri-beltzean egiteak efektu hori bilatzen du, planoekin apur bat soilik jolasten dute, eta arretaren gehiengo handia edo osotasuna bi elementura bideratzen da: batetik De Nirok esaten duena, eta bestetik, De Niro.

Plano horiek, hurbiltasun hori, haserretzen denean jartzen duen aurpegia… Une batez pentsatu dut are you talking to me? esaten hasi eta errebolber bat aterako zuela txaketatik, Taxi Driver filmean bezala.

de-niroSare sozialetan irakurri diet askori Hillary Clinton ez dela Trump baino hobea; baita zergatik izan beharko geniokeen beldur gehiago Clintoni Trumpi baino. Diana Jhonstonek tesi hori babestu du, ezkerreko ikuspegi batetik. Baina aldi berean, Angela Davis aktibista historikoak eta Estatu Batuetako Alderdi Komunistak Hillary Clinton babestuko dutela adierazi dute, kalte txikiena dela argudiatuz.

Kalte txikiaren tesia ez da berria, ezta gurean ere. Horregatik dago EAJ Gasteizko alkatetzan hirugarren indarra izanda, eta horregatik lan egiten dute batera euskaltzaleak eta euskara gutxiesten duten batzuek Nafarroan.

Kontua da, kasu honetan, zein da kalte txikiena? Eta… kalte txikiena eragingo duena babestea zuzena da?

De Niro Trumpi mutur-joka

3 pentsamendu “De Niro Trumpi mutur-joka”-ri buruz

  • Niri Vito Corleone gazte hura etorri zait burura, Don Fanucciri jarraitzen teilatuetan zehar, eskailera ilun batean tiranoa harrapatzeko asmoz. Geroago, etxeko atarian eseriko da emaztearen ondoan, seme jaio berria hartuko du beseotan.

  • De Nirok hobe luke mokoa itxiko balu. Hainbeste eta hainbeste tontakeri entzun behar estatu batuetako politikari buruz, Hillary Clinton eta establishment politikoaren agenda kezkagarria aldera utziz Trump-ek egin duen azken txantxa goitik behera zatitzen…
    Hauxe da behar duguna, Hollywoodeko aktoreek gizartearen ideia politikoak gidatzea.
    De Nirori ez nioke ukabilkada bat joko. Hillary garaile bada, Sirian antolatuko den kristoaren erdi-erdian lagako nuke, kamera bat eta bere diru pila baino ez dituelarik.

  • Beste bat zerrien zerrendara. Angela Davisekin batera.

    Hemen gehiago:
    http://www.thegatewaypundit.com/2016/10/wikileaks-list-least-65-msm-reporters-meeting-andor-coordinating-offline-top-hillary-advisors/

    Garai batean Urkullu eta Rajoyren bileren berri jakin genuen Wikileaksi esker. Denbora kontua da hemengo merzenarioak nortzuk diren jakin arte.

    Trump da kalte txikiena. Snowdenek berak esanda, Goldman and Sachs edo Trump, ez dago besterik.