Datorren negu ekonomikoa: ez gaitzala oharkabean harrapa

Datorren negu ekonomikoa: ez gaitzala oharkabean harrapa –

Idazlearen oharra: ez naiz ekonomian jakituna, beraz ez iezaiozue eman gehiegizko legezkotasunik artikuluari. Dena den, lotura-bidez igorririko berri  eta media ugaritan oinarritu dut behealdean aipatuko dudana (iturri gehienak espainieraz daude, tamalez).

Datorren negu ekonomikoa: ez gaitzala oharkabean harrapa

 

Errusiak eta Asiak finantza-krisi latz bat pairatu zuten 1997-98 urteetan “puntu com” burbuila lehertu zelarik urtebete beranduago. 10-11 urteren ostean, oharkabean iritsi zitzaigun 2008ko finantza eta ekonomia krisia, eta banksterren esku geratu ziren euskaldun ugariren aurrezkiak, etxebizitzak, lanpostuak eta, finean, itxaropenak. Krisi haren hamaikagarren urteurrenaren atarian gaudela, burura datorkigu 11 zenbakiaren izaera sinboliko-esoteriko misteriotsua masoneria, kabala eta numerologiaren esparruetan, eta nola gauza ezaguna den elite ekonomikoaren artean sasi-zientzia gisa izendaturiko numerologia hori.

Horren adibide dugu Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariaren hitzaldi motz hau.

Bada, kasualitatea edo ez, negu ekonomikoaren seinaleak ugaritzen doaz hain justu 11 urte beranduago. Baina tira, utz ditzagun konspirazio-tentelkeriak alde batera eta jar ditzagun datu gogorrak mahai gainean:

 

2018KO EKONOMIA DATUAK MUNDU-MAILAN

 

  • Bitcoin kripto-txanponaren urte-hasierarik okerrena izan da  sortu zenetik
  • Yuan txanponaren urterik okerrena izan da honakoa 1994 geroztik.
  • Peso argentinarra bere egoerarik okerrenean aurkitzen da 2002. urteaz gero.
  • AEBtako finantza-egoera, inoiz baino tentsio handiagoan 2002 urtetik hona .
  • Mundu-mailako bankurik garrantzitsuenak, inoiz baino egoerarik okerrenean 2008 urteaz geroztik.
  • Urte-hasierarik okerrena mundu-mailako akzioentzako 2010. urtetik hona.
  • Urte-hasierarik okerrena Txinako akzioentzako 2010. urtetik hona.
  • Urte-hasierarik okerrena akzio alemaniarrentzako (dolar estatubatuarretakoak)
  • Datu ekonomikorik itsusienak 2018koak 2012. urteaz geroztik
  • Urrea, zilarra eta merkatu sortuberrien urterik okerrena 2013. urteaz gero
  • Urte-hasierarik okerrena etekin handiko bonoentzat 2013. urteaz geroztik
  • Yuan Offshore-ak 2015eko abuztutik honako hilabeterik okerrena izan du
  • Mundu-mailako bonoek urte-hasierarik okerrena izan dute 2015etik hona

Hona hemen grafika batzuk ulertzen dituenarentzat:

Datorren negu ekonomikoa: ez gaitzala oharkabean harrapa

 

 

(Iturria: Zero Hedge webgunea)

Datorren negu ekonomikoa: ez gaitzala oharkabean harrapa

2018KO EKONOMIA DATUAK ESPAINIA-MAILAN:

 

 

DATORREN KRISI EKONOMIKOAREN KAUSA NAGUSIAK

 

Idazlearen oharra: ekonomian jakituna ez naizenez, agian izango dira arrazoi gehiago, edo akaso egongo dira datu okerrak. Kasu horretan, eskertuko nuke iruzkinen bitartez zuzendua izatea, ikuspegi zehatzago bat lortze-aldera

1- Batetik, geroz eta totalitarioagoak bilakatzen ari dira Europar Batasuneko Estatuak (euskal eta nafar gobernu kolonialak barne), hau da, geroz eta lege, araudi, egitura, estamentu, funtzionario, zerbitzu sozial, bezero-sare eta abar gehiago dituzte Estatuek, udaletxeetatik hasita Bruselaseraino iristen den makro-egitura batean. Guzti horrek, politikari, enpresari lagun zein funtzionarien gehiegikeri eta ustelkeriarekin batera, gero eta finantzazio handiagoa exigitzen du, hots, gero eta zor gehiago are eta interes handiagoekin (are gehiago Espainiaren kasuan, Europar Batasuneko Estaturik defizitarioena denean %3,1ekin, Frantziakoa %2,6 delarik), banksterren (gangster bankari eta finantzari familien) zorionerako.

2- Zorra eta zorren interesak kitatzeko, batetik, eta estatu-aparatua martxan mantentzeko, bestetik, Estatuek sekulako presio fiskala eragiten dute herritarrengan, etxeetako ekonomia zergekin itoaz. Civismo izeneko think tank baten arabera, euskaldun bakoitzaren urte osoko lan-egunetatik 180 zergak ordaintzeko balio dute. Ez dakigu hori exagerazio bat ote den, izan ere, sarrian entzun izan da autonomo bakoitzak urteko 4 hilabeteko soldata erabiltzen duela zergak ordaintzeko. Baina tira, hori hala bada, 180 egun lapurtzen dizkigute urteko 365 egunetatik kotizazio sozial, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga, zerga bereziak eta abarren bitartez. Eta guzti hori kontuan hartu gabe trafiko-radarren, ikuskatzaile laboralen edo bururatzen zaien edozein aitzakiagatik jartzen dizkiguten isunak.

3- Bestetik, Europako Banku Zentrala etengabe ari da euroak inprimatzen, hain zuzen ere, etengabe zorpetzen ari diren Estatuak finantzatu eta euren subiranotasuna EBra lotzeko bide batez, izan ere, euren zorren interesek esponentzialki egiten ari dute gora. Zer gertatzen da Europar Batasuna euroz gainezkatzen denean? Ba euroa bera debaluatu egiten dela, hots, bere balioa galtzen duela inflazioaren bitartez. Horrek zer esan nahi du? Soldata berdina + produktuen prezio altuagoak = erosteko ahalmen gutxiago.

4- Horretaz gain, Europako Banku Zentralak QE izeneko ekimen bat hasi zuen 2015ean Europako ekonomia sostengatzeko. Plan hori, finean, ekonomia “estimulatzea” zuen heluru hilabeteko 60.000 milioi euro txertatuz merkatuan hasiera batean,  gerora 30.000 milioi ziztatzeko, bideo honetan azaltzen den moduan. Bada, irailerako 15.000 milio eurotara jeitxiko dute injekzioa, eta 2019ko urtarrilean bukatutzat emango du egitasmo hori, alegia, diru-txorrota itxiko dute eta bizirauteko estimulurik gabe geratuko da Espainiar ekonomia “zombia”. Zer gertatuko da horrekin? Nork ordainduko ditu pentsioak, zerbitzu sozialak, funtzionarioen soldatak, hezkuntza, osasun-sistema?

5- Hori gutxi balitz, 2020. urtean eraldatu egingo da espainiar konstituzioko 2011ko erreforman ezarririko Funtsezko Araudiko 135.2 artikulua, non ezartzen den Espainiak ezingo duela gainditu bere defizit publikoaren %3a (Barne Produktu Gordinari dagokiona), betiere bere zor publikoak BPGaren %60a igarotzen ez badu. Kontrako kasuan, ezingo du huts egin aurrekontuen defizitean. Bada, egun Estatuaren zorra BPGaren %100ekoa da, beraz 2020 urtean Espainiak mozketa izugarriak egin beharko ditu (edo zergak ikaragarri igo, edo biak batera) baldin eta artikuluarekin bete nahi badu. Finean, 90.000 milioi euro baino gehiagokoa izango da egin beharreko mozketa, kontrakoan EBZren bidezko finantzaketa moztu daiteke zigor modura. Hala, Grezian aurreko urteetan gertaturikoa pairatzeko aukera asko ditu Espainiar Estatuak: pentsioak, soldata publikoak, osasuna, hezkuntza, zerbitzu sozialak, polizia, indar armatuak…. sektore guztiek jasan dezakete %33ko mozketa. Agintean dauden politikariek nekez moztuko dituzte erabatean genero eta inmigrazio-politikak zein diru-laguntzak, bi puntu horiek nazioarteko agenda ilun baten parte baitira, beraz herritarren zerbitzu orokorrak izango dira mozketen helburu.

6- Dena den, gauza bat argitu beharra dago, gauza oso garrantzitsua: EBZak interes urriekin mailegatzen badu dirua, zer dela-eta daude Europako Estatuak interesez gainezka? Ba logika ororen kontra EBZak ez dielako zuzenean Estatuei mailegatzen dirua, banku pribatuei uzten die interes urrira eta gero banku horiek interes altuetan mailegatzen diete dirua Estatuei, kalifikazio agentzia deituriko horien araberako interesak ezarriz eta lukurreriaz aberastuz. Amarru horretan atzeman daiteke Kapital Finantzeroaren boterearen errealitatea, zeina handitzen doan Estatuen gainetik eta Estatuen kalte .

7- Aurreko finantza-krisian porrot eginiko banketxe eta aurrezki kutxak erortzen utzi ordez, Estatuek berrerosi egin zituzten (jendearen aurrezkiak aitzaki gisa, baina zinean Estatuak bankuen morroi direlako, edo ustiatze-egitura mafioso berdin baten parte) are gehiago zorpetuz. Orain Estatu horiek dira zorrarekin arazoa dutena, finean haiek egin baitute bere hein handi batean zor globala, historian eman den zor-burbuilarik handiena, bestetik, ezerezean oinarrituriko diru fiktizioaz elikaturiko sistemaren izaera dela-eta. Egun Estatu eta enpresek 50 eta 100 urtetara jaulkitzen dituzte zorrak. Baina zer gertatuko litzateke Estatu edo enpresa handi multinazional horietako bat, esponentzialki igoriko interesak ezin bere eginik, lur-jotzea aldarrikatuko balu, Argentina kasu? Arrisku handia legoke kutsadura-efektu bat eragin eta Estatu ezberdinak bata bestearen atzetik erortzeko ekonomia globalaren garaiotan . Zer gertatuko litzateke horren aurrean? Bada, oraingo honetan bankuek berrerosi egingo lituzkete Estatuak, edo, beste hitzetan: Estatuek subiranotasuna galduko lukete Kapital Handiak hartuko lukeelarik boterearen kontrola herrialdeengan teknokrazia edo finantzaren (zenbakien) diktadura bat ezarriz ( hori izango ote da NWO, hots, gobernu globalaren ezarpena??).

8- Petro-dolarraren bidezko Finantza Internazional Globalistaren hegemoniaren aurrean, badira hortzak erakutsi dituztenak, hala nola Errusia, Txina, India edo Iran, Shangaieko Kooperazio Erakundearen bitartez. Erakunde horrek herrialde horien segurtasuna, ekonomia eta kultura babestu nahi ditu alternatiba bat eraikiz mendebaldeko globalismoaren aurrean. Horretarako, dolarra baztertzen hasi dute euren arteko merkataritza-akordio eta salerosketetarako. Bestetik, urteak daramatzate herrialde horiek urrea erosi eta pilatzen, akaso metal preziatu horretan oinarrituriko txanpon bat aterazeko, zeinak dolar fiduziarioa ordezkatuko lukeen. Eurasia Atlantismoaren aurka. Telurokrazia Talasokraziaren aurka. Itsasoa Lurraren aurka. Zibilizazio-norgehiagoka honek tentsio ugari sortu ditu azken urteetan, eta badirudi tentsio horiek areagotuko direla aurrerantzean. Mundu-mailako hondamendi batera ote goaz?

9- Guzti horri erantsi behar zaio Petrolioaren gorakada, %60 egin baitu gora duela bi urtetik hona Brent Petrolioak esaterako. Mundu globalizatu honetan, euskal kosmopaletoak ezinbestekoa du petrolioa Txinan manufakturiko Iphone-a eduki, Bietnamen jositako Nike zapatilak jantzi edo Paraguayeko soja kontsumitu ahal izateko. Petrolioaren prezioa geroz eta altuago, hainbat eta garestiagoak izango dira gure merkatalguneak gainezkatzen dituzten nazioarteko produktu horiek. Mundu-mailako zein Ekialde Hurbileko gatazka geopolitikoak eta Iranen aurkako zigor ekonomikoak detonatzaile izan daitezke petrolioaren gorakada erraldoi bat eragiteko.

10-  Deutsche Bank, hots, Europako banku pribaturik handiena porrotera doa urteetako galeren bilketa dela-eta. Banku hori pikutara badoa, sekulako hondamendia izango da Alemaniako ekonomiarentzat, eta, Alemaniako ekonomia bada Europar Batasuna mantentzen duena, nortzuk izango dira negu gorri ekonomikoa pairatzen lehenak?? Bada, Espainia, Grezia, Portugal eta Italia, beste behin ere, Frantzia atzetik doalarik.

Deutsche Banken akzioen garapena

11- AEB eta Txinak hasi-berri duten gerra komertziala. Adituek diote %2,5eko beherakada eragin dezakeela mundu-mailako ekonomian AEBren produktuen gaineko %10eko muga-zergak. Norgehiagoka horrek aurrera egiten badu, Asia eta Europako herrialdeek asko nozituko dute. Gerra ekonomiko hori Shangaiko Kooperazio Erakundearen eta AEBek gidaturiko bloke globalistaren arteko gatazkaren baitan kokatu behar da, izan ere, Trump beldur da ea Txinak bere Shangaiko kideei igorriko dien merkataritza-bitartez eskuraturiko teknologia eta know-how amerikarra.

12- Ekonomiaren globalizazioa eta enpresen leihakortasunaren areagotzea. Makina-erreminta sektorean, adibidez, oso zaila da Txina edo India bezalako erraldoiekin leihatzea merkatu-hobi bat mantentzeko, are gehiago baldintzen elkarrekikotasunik ez dagoenean Europar Batasuna eta Txinaren artean, adibidez. Alegia, txinatar batek aise erraztua du bidea negozio bat irekitzeko Europako edozein hiritan, bertoko indigenok baino are gehiago, eta horri euren arteko korporatibismo etnikoa gehitu behar zaio. Zenbat alditan ikusi izan ditugu dendari txinatarraren semeak dendan bertan haurren eskola-ordutan? Euskaldun bati hori egitea bururatzen bazaio ez du ikuskatzailearen isuna jasoko soilik, are gehiago, bere haurraren zaintza galduko du. Europarrek, aldiz, askoz zailtasun handiagoak dituzte negozio berbera irekitzeko Txinan, gobernuak ezartzen dizkien baldintzak direla-eta. Bestetik, enpresa txinatar batek ez du, inondik ere, euskal enpresa batek dituen gasturik (langileen soldata, lan-baldintzak, lantokiaren egokitasuna, kalitate-kontrolak, zergak…), beraz merkeago saldu dezake bere produktua merkatu globalean. Enpresa euskaldunek kalitatearen apustua egin dute, bai, baina mundu-mailako krisi batean ez al dute fabrikatzaileek produktu merkeenetara jo ohi euren ekoizpenen prezioa mantendu ahal izateko?

13- Geroz eta araudi txatxu gehiago behar dira geroz eta funtzionari gehiagoren lana justifikatzeko, eta, nola ez, geroz eta presio fiskal handiagoa ezarri beharko zaio jada geroz eta maniobra-esparru gutxiago duen enpresa-sortzaile, autonomo edo soldatapeko langileari. Zure irabazien gehiengoa haziendarentzat, baimenak lortzeko gastu eta burokrazia amaigabea, 50 mila arau eta gastu gehiago zure negozioa araudietara egokitzeko… modu horretan, nor legoke prest enpresa bat sortzeko, eta horrekin batera, herrikideei lana eman eta subiranotasun ekonomiko nazionalean sakontzeko? Ekoizpen ekonomia pikutara doa Estatu-ekonomia parasitarioa gora doan bitartean. Guzti hori posible da Europar Banku Zentralaren finantzazioa dela-eta. Hori bukatzen den egunean: akabo festa.

 

ZEIN NEURRI HARTU DATORREN NEGU EKONOMIKOARI AURRE EGITEKO?

(BANAKO, FAMILIA ETA AUZO-MAILAN)

Ez dakigu noiz egingo duen eztanda. Uda-ondoren? Datorren urtean? Zenbait urteren buruan? Bada ezpada ere, ez al da hobe aurrea hartzea? Bada, zein neurri hartu datorren negu ekonomikoari aurka egiteko? Hori da erantzun nahiko genukeen galdera, ea denon artean hartu beharreko neurrien sailkapentxo bat egiten dugun, horretarako baitaude iruzkinak.

 

1- Dirua bankutikan atera eta inbertitu urre eta zilarrean,  hori diote adituek. Finean, diru-papera edo bankuko digituek ez dute deus baliorik per se, aberastasun baten irudikapen hutsak baitira jendearen konfiantzan funtsatzen direlarik. Zer gertatuko litzateke bankuak zure digitu guztiak bahituko balitu Argentinan, Grezian edo Txipren egin zuten bezala?? Zer gertatuko litzateke zure itsulapikoko diru-paperarekin, Benezuela edo Zinbawe gisa, sekulako hiper-inflazio bat gauzatuko balitz euro-gunean?? Badirudi aberastasun ukigarri eta mugikorretan inbertitzea irtenbide on bat izan daitekeela. Dena den, hobe genduke eskudiru apur bat gorde (hilabeteko bateko soldata, adibidez) lehen gastuetarako, izan ere, blokeatu izan dira banku-txartelak edo transferentziak zenbait kasutan.

2- Bankuan dirua eduki nahi bada, gomendagarria da kontu bat irekitzea beste herrialde batean  (Frantzian, adibidez, hegoaldekoen kasuan), hau da, esku-hutsik ez geratzeko Espainian corralito moduko bat gertatzen bada. Diote N26 banku alemaniarra ondo dagoela eta erraz ireki daitekeela kontu bat online bitartez.

3- Esaten dute aberastasun osoak herrialde bakar batean edukitzea ez dela aukerarik hoberena krisi garaietan, are gutxiago Estatu totalitarioetan bizita, eta hobe dela konfiantza handiko (Suiza) herrialdeetan legalki zer edo zer gordea eduki, edo beste herrialdetako enpresen akzio edo bonoak erostea. Gomendio hau baliagarriagoa da kapital- kopuru handia duten banako, erakunde, kooperatiba edo enpresentzako, adibidez.

4- Ez dago soberan etxeko biltegia ur edankorraz betetzea (hilabete baterako, behintzat), baita kontserba eta janari iraunkorraz ere. Kanping-gas bonbonak, botikin bat, ur-potabilizatzaile bat, linternak, tresneria-kaxa bat edo haziak edukitzea ere inoiz ez dator gaizki. Halako neurrien aipamenak Survival edo Preeper-taldeetan jorratu ohi dira. Hona hemen prepper webgune bat eta artikulu bat. Honako neurri hauek gehiegikeria moduan ikusten dituenari, hobe du gobernu alemaniarraren gomendio hau irakurrri, edo sueziar gobernuaren honakoa .

5- Zorrak kitatu eta ez eskatu krediturik banketxean. Inbertsio bat egin nahi bada, etxebizitza bat erosi adibidez, hobe da gurasoei edo senideei dirua eskatu bankuari baino, ahal bada behintzat. Finean, gurasoek euren aurrezkiak bankutik atera eta aberastasun ukigarri batera bideratuko dituzte, eta zuk, seme txintxoa zarenez gero, hilabetero ordainduko diezu hitzartutako errenta, baina interesik gabe eta konfiantzaz. Negozio bat hasi nahi bada, hobe senide edo lagunen artean kooperatiba-gisa eta zorpetu gabe.

6- Kontsumismoari uko egiteko testuinguru interesgarria izan daiteke krisiarena. Gimnasiotik kendu eta parkean egin ariketak, utzi eguneroko potea eta tabako-kontsumoa, gutxitu asteburuko parranda, kendu joko eta apustuen bizio hori gainetik, ez erosi zinez beharrezkoak ez diren gauzak, ahalegindu produktu atzerritarrei uko egiten… Bide horretan, akaso erabilgarria izan daiteke jada baditugun gauzak konpontzen ikasi eta birziklatzea. Hona hemen precious plastic izeneko ekimena, plastikozko edozein pieza egiteko birziklaturiko produktuetatik edozeinek muntatu ditzakeen aparatu batzuekin eta 3d inprimagailu batekin. Auzo edo herri bakoitzeko horrelako aparatu bat muntatzea aurrerapauso handia izango litzateke zinezko burujabetzan. Energia-burujabetza lortzeko ekimen eskuragarririk ezagutzen al duzue?

7- Aurrekoarekin batera, diote baliabide interesgarria dela krisi-sakon garaietarako elektrizista, iturgin, igeltsero, nekazari, zurgin, artzai, arrantzale edo halako eskulangile/ekoizle-ofizio bat ikastea o, izan ere, ezinbestekoa den zerbait eskaini diezaiokezu modu horretan zure hurbileko komunitateari. Horrekin batera, interesgarriak izan daitezke surbibalismorako berebizikoak diren ezagutza eta abileziak: scouting, ehiza eta arrantza, autokontsumorako laborantza, brikolajea, auto-defentsa…

8- Auto-defentsaz ari garela (hona hemen politikoki zuzena ez den gaia), etxea babesteko neurriak hartzea ez legoke gaizki (zerrailak indartu eta irekidurak babestea, disuasiorako baliagarriak izan daitezkeen elementuak erostea, baita zaintza-txakur bat posible bada ere…). Izan ere, datorren krisiak Ongizate Estatu parasito honen amaiera ekarri dezake, eta horrek zera esan nahi du: subsidiorik gabe geratuko direla diru-laguntzetatik arazorik eman gabe bizi diren ehundaka pertsona, horien artean gatazkatsuak diren zenbait gizarte-sektore (jakin badakizu nortzuetaz ari garen). Hala, horietako batzuk beste nonbaitera egingo dute alde baldintza hobeagoen bila, baina beste batzuk mafia eta talde kriminaletan antolatuko dira, eta agian euskaldunen etxe, baserri eta jabetzak arpilatu, okupatu edo estortsionatzen hasiko dira.

9- Halako “Mad Max” egoera baten aurrean, ez dago aitzakiarik lagun, senide eta auzokideekin harremanak estutzeko, euskaldunon arteko anaitasuna garatuz bizikidetza eta elkartasunaren bitartez. Estatuak porrot egiten badu eta jada ez badago gure bizi-baldintzak bermatuko dituen langile publiko askirik (poliziak, suhiltzaileak, kale-garbitzailak, azpiegituren mantenimentua…), ba kolektiboki ekin beharko da aspaldiko garaietan gure arbasoek egin zuten moduan, hau da, bizilagunen eta auzokideen komunitate indartsu eta solidarioak berreraikiz. Etxe edo sendi bakoitzak bere neurriak hartu behar baditu ere, auzokide edo herritarren arteko babesa nahitaezkoa da duinki bizirauteko: janaria eta oinarrizko baliabide ezberdinak ekoiztuz/banatuz/kudeatuz kolektiboki, lana eta ezagutza elkarbanatuz bizilagunen artean denbora-bankua bezalako truke-sistemen bitartez, herriaren azpiegiturak mantendu edo segurtasuna bermatuz auzolan-brigadak eta auto-defentsa miliziak antolatzearen bidez… (honako estrategia hauek ditu izpide, esaterako, korporatibismo nazionalak)

10- Zentzu horretan, krisi-garaia aukera paregabea izan daiteke garai bateko euskal egitura herrikoi indigena edo tribalak berreskuratu eta martxan jartzeko berriz ere: batzarra, komunala, auzolana, auzolorra, milizia, ohiturazko zuzenbidea, monakotza… Felix Rodrigo Mora, Jasone Mitxeltorena edo Mari Carmen Basterretxea moduko idazleek asko ikertu dute antzinako euskal gobernu eta antolakuntza-egitura zaharretan. Hala ere, egun indarrean badiren herri mugimendu adierazpen oro izan daiteke egokia auzokideen arteko komunitate-loturak indartzeko.

11- Elikagai Subiranotasuna ezinbesteko faktorea da gure burujabetza nazionala eskuratzeko, eta datorren krisia aukera ona izan daiteke halabeharrez horretan sakontzeko. Alegia, ekonomia globala larri dagoen garaietan, ekonomia lokala indartzeari ekin. Izaera korporatibista duten baserritarren babeserako edo ekoizle-kontsumitzaileen arteko plataformatan parte hartzea eta horiek indartzea da bideetako bat: Agro-Asanbladak, Basherri sarea, Nekasare, Errigora eta abar. Jada behin baino gehiagotan aipatuak Askatasunaren Liga webguneko foroan zehar.

Bestetik, zure lan-sektorea pikutara joan bada, zergatik ez apustu egin lehen sektorean? Baserritar asko daude gazte-erreleboaren esperoan eta inoiz ez da berandu gauza berri batekin hasteko: Lurzaindia, Bizi-Toki, Zorokiain, Gipuzkoako landa lur bankuak… badira horretarako hainbat plataforma.

11- Berekoia den orok beste herri batera migratzeko alternatiba prestatu beharko luke. Euskal Herrian borrokatu eta hil nahi dugun astokiloontzako, aldiz, aukera izan daiteke Iparraldean hanka bat izatea (bizitoki bat, frantsesaren ezagutza, bertoko euskaldunen kontaktuak…), eta berdina alderantziz.

 

ITURRIA: ASKATASUNAREN LIGA

Datorren negu ekonomikoa: ez gaitzala oharkabean harrapa

Zer duzu buruan “Datorren negu ekonomikoa: ez gaitzala oharkabean harrapa”-ri buruz

  • Lagun baten auzoan, Los Manzanos izenekoa (Mexiko) jada hasi da delinkuentzia orokortzen, izan ere, auzo horren ondoan “txakalen” edo gaizkileen auzo bat dago eta euren ekintza-gunea auzo horretara zabaldu da: lapurretak, tiroak… adiskidearen etxebizitzako bizilagunek badute whatsap talde bat, nahiko antolatuak daude eraikuntza-barruko kontuetarako eta abar.

    Horretaz gain, badakite nortzuk diren gaizkileak, badituzte euren argazkiak eta datuak, poliziarengana jo dute baina poliziak ez du ezer egin nahi bost axola zaielako edo erosiak daudelako. Horren aurrean zer egin? Bizilagun batzuk kartelak jartzea proposatu zuten, baita zaintza-taldeak antolatzea edo zaintzaile bat kontratatzea, baina azkenean ez dute ezer egingo. Zergatik? Beldur dira beste eraikuntzetako auzokideek ez ote dituzten salatuko, izan ere, gaizkile horiek ingurukoak baitira eta seguru aski izango dituzte lagun eta senideak gertu. Horreraz gain, ez dira nahikoa pertsona kopuruaren bitartez presio egiteko. Hala, azkenean burua makurtu eta ez dute ezer egingo euren bizitzak kaltetzen dituen delinkuentziaren aurrean. Auzo horretan ez dago komunitate indartsurik, toki askotatik iritsiako jendez beteriko gizarteak osatzen baitu. Ez dago apenas jatorri, etnia, leinu edo familia-loturarik bertan. Klase elkartasuna? Tira, hori soilik goi-klaseko mafia politiko edo narkoetan existitzen da, botereak elkartzen baititu.

    Aldiz, bada beste auzo bat Mexico hirian, lehen herritxo bat omen zen eta Cuajimalpa deitzen da. Betiko jendea bizi da auzo horretan, eta betidanik ezagutzen dira, betiko familia eta laguntasun loturak direla-eta. Kohesionaturik daude benetako bizikidetza, nortasunaren bidezko hurbiltasuna, anaitasunaren bitartezko lotura afektibo eta interes komunen bitartez. Benetako komunitate bat osatzen dute, finean. Bada, hor ez dago apenas delinkuentziarik lapurrak eta erasotzaileak jipoitu ohi dituztelako zuzen-zuzenean. Tribu modura jokatzen dute, euren auzoaren egonkortasuna defendatuz. Are gehiago, polizia sarritan gaizkileak babestu behar izaten ditu bertan akabatuak izan ez daitezen. Ulertu da ezberdintasuna ezta?

    Ba Euskal Herriaren etorkizun hurbila ez da egun bezain xamurra izango ziur aski, halabeharrekoa da ekonomiaren gainbehera (bat-batekoa edo apurkakoa), inmigrazioak segurtasun-eza eragiten du batez ere hiriburuetan eta horrek gorantz egingo du Ongizate Estatua urritu ahala. Ideologia progresista dela-eta, administrazio eta gobernuak babestu edo zuritu egiten dituzte delitugile asko euren arraza edo jatorri etnikoagatik.

    Horren aurrean, euskaldunok hobe dugu Cuajimalpako herritarrak bezala antolatu eta jokatu gaurdanik hasita bizilagun-asanbladatan bilduz eta auto-defensa milizia herritarrak sortuz, beste gauzen artean, eta antolakuntza horretarako ez dago euskalduntasuna bera baino indar kohesionatzaile hoberik. Kontrako kasuan Manzanoseko bizilagunen moduan amaituko dugu aurki.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude