Urriaren 1a bizirik, CUPen afixatan

Urriaren 1a bizirik, CUPen afixatan –

Herenegun geroztik Katalunia hauteskunde kanpainan murgilduta dago, abenduaren 21eko bozei begira.

Kanpainaren harira, CUP alderdiak salaketa egin du, telebistan zegokien tartean TVEk hauteskunde iragarkia emititzea eragotzi diela-eta. Asteartean, kanpaina hasieran eta egun bakarrez emititzekoak ziren iragarkiak irudi finko bat baino ez du erakusten, espetxeratuak dituzten preso politikoei elkartasuna  adierazten diena.

Debekuak gorabehera, CUP-ek aurretik ere erakutsia du badakiela komunikazio bide irudimentsu eta eraginkorrak erabiltzen –“Ara comença el Mambo!”-z gogoratzen?-, eta hauteskunde kanpaina honetarako egin duten iragarki ofizialak ere atentzioa eman du:

«Ez dugu baimenik eskatuko askeak izateko, ezta barkamenik eskatuko askeak izateagatik. Bozkarik borrokalariena, etsitzen ez duen jendearekin. Zutik!».

.

Urriaren 1eko erreferenduma

CUPen hauteskunde kanpainarako afixak ere ezagutu genituen herenegun; urriaren 1eko erreferenduma oso presente dute (klikatu handitzeko):

Urriaren 1a bizirik, CUPen afixatanUrriaren 1a bizirik, CUPen afixatan
Abenduak 21, afixak, CUP, hauteskundeak, Katalunia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude