CUP-Artur Mas korapiloa askatzeko bideak

Behin aitortuta funtsezkoa, Kataluniako independentistek irabazi dutela, eta ondorioz bide-orria jarraituko dutela, korapiloak askatzeko atzera kontua hasi da. Lehenbizikotakoa, president berriaren izendapena. Hain justu ere, Espainiako auzitegiek Artur Mas inputatu dutenean, sare sozialetan elkartasun uholdea sortuz.

Itundu bezala, Junts pel Sí-k Artur Mas aurkeztuko duela iragarri du, baina ez du berau izendatzeko nahikoa indar. Itxura guztien arabera, kontra bozkatuko dute Ciutadans-ek, PSC-k, PP-k, CSQEP-ek. Hartara, CUP-ek dituen hamar parlamentarien bi baiezko beharko dituzte. Horrelakoak ikusi dira beste batzuetan ere; EHAK-k Juan Jose Ibarretxerekin 2005ean egin zuen, adibidez. Kontua da CUP-ek behin eta berriz agindu duela, kanpainan eta ostean:”Ez dugu Mas izendatuko gure aldeko botoekin”.

Paradoxa baten aurrean daude CUP-eko militanteak, eta haiek badakite, gaur Antonio Baños-ek hala aitortu baitu TV3ko elkarrizketa batean. Madrilgo indar faktikoek CUP-en jarri dute itxaropena Artur Mas-en buru (politikoa) moztuta ikusteko. Horrek obsesionatzen ditu, eta sinisten dute Generalitateko presidentaren porrota independentismoarena dela. Gaur El Mundo eta ABCren titular faltsuak lekuko.

CUP-Artur Mas korapiloa askatzeko bideak

CUP-ek argi du bost axola zaiola haitzulo mediatikoan zer esaten den, eta aukera aritmetikoa probestu nahi du aurpegi berri eta ezkertiarrago bat jartzeko presidentetzan. “Mas eta CDC mutur batean daude, gu bestean. Ez da al dago tarteko norbait aukeratzerik?”, galdetu du Bañosek. Egia da, bestalde, CUP-en beti lehenetsi dutela programa eta saihestu pertsonalismoa. Horren erakusle dira barne araudiek nola David Fernandez zerrendetatik at utzi duten. Edonola ere, mugimenduaren barruan egon da jarrera aldaketa publikorik. Ramon Cotarelok -CUP-eko zerrendan joateko proposamena jaso zuen-, El Mon hedabidean esan du: “Mas-en alde bozkatu behar du CUP-ek. Inputatu izanak gauzak aldatzen ditu”. CUP-eko kide batzuek elkartasuna adierazi diete Artur Mas eta gainontzeko inputatuei. Besterik da inputazioak inbestidura saioko erabakian eraginik ote duen.

Gauzak askoz errazago lirateke bere kasa Artur Mas-ek albo batera egingo balu, negoziazioetan txinpartak atera baino lehen. Oraindik oinarri independentistak ezin du ahaztu 9N ostean hauteskunde zerrendak zirela eta sortu zen kalapita. Mendi errusiar emozional hori itzultzear egon daiteke. Mas, eta CDC, orain arte xake jokalari bikainak izan dira, eta ederki lotu dituzte ERC nahiz CUP, hasiera batean defenditzen ez zituzten jarreretara. Esaterako, 9N galdeketa “ofiziala”-ren ordez prozesu parte hartzailea babestuz, edo Junqueras zerrenda bakarrera bilduz.

Iritzi batzuk: Conseller en Cap?

Ara egunkariko Antoni Bassas zuzendariak Mas izendatzearen alde egin du editorialean, “9N-n hautestontziak jarri zituena, estatuak epaile aurrera eraman duena, bere alderdia banatu duena… Ezin dugu alboratu”.

Vilaweb-eko Vicent Partal-ek dio, egoteko lasai helduko direla akordio batera, eta gogoratu du Junts pel Sí zerrendan ere laugarren jarri zutela.

Nació Digital webgunean bitarteko ideia bat proposatu du Pere Gendrau politika saileko buruak: “Esquerrak onartu dezakeen irteera bat eta Convergenciak -hortzak erakutsi eta gero- bukaeran onartu dezakeena: Gobernu buru Raül Romeva eta Artur Mas conseller en Cap. (Mas, conseller en Cap?). Alegia, Artur Mas-ek bozeramaile izaten segiko luke, Generalitateko kargu batean, baina presidente izan gabe. Ezagun du conceller en Cap Mas-ek, Jordi Pujol presidente zela ardura hori bete baitzuen.

Zailagoak gainditu dituzte

Negoziazioak hastear daude, eta dena da posible. Aktore politiko denek esan dute lehentasuna bide-orri independentista aplikatzea dela. “Ondo aterako da, egon seguru”, zioen Bañosek TV3n. “Berebiziko gaia ez da ni presidente izango naizen ala ez”, zioen Mas-ek hauteskundeen biharamunean.

Prozesu osoan ezohiko gauzak egiteko trebetasun aparta erakutsi dute inplikatuta dauden gizarte zibileko elkarte nahiz alderdi politikoek. Nork pentsatu behar zuen 9N horretan 2 milioi lagunek botoa emango zutenik? Nork Junqueras eta Mas zerrenda berean Forcadell eta Casalsekin egongo zirenik? Nork 2010ean independentistek gehiengo absolutua izango zutenik? Gauza bat dago argi: Mas eta CUP-en artean edozer gertatuta ere, independentismoa inoiz baino sendoagoa da, eta aurrera egiteko asmo irmoa du.

CUP-Artur Mas korapiloa askatzeko bideakCUP-Artur Mas korapiloa askatzeko bideak

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

5 pentsamendu “CUP-Artur Mas korapiloa askatzeko bideak”-ri buruz

  • Lehendakaria izateko Mas ez du inoren beharrik, bakoitzak lehendakaria izateko bozkak lortu beharko dituzte.

    Nork babestuko du opozizio guztia? Iglesiasen alderdia Ciudadanosen gobernua sostengatuko al luke? Horrela ez bada, gehiengo simplearekin izendatua izango da.

    Alderdiek ez dute Masen aurka bozkatzen, norbaiten alde baizik.
    Oposizioan nor lortu ditzazke 62 eserleku hoiek baino gehio?
    Inor ez ustet, gero prozesurako noski beharko dela CUP, ta hobeagoa litzatekela agian bere babesa (edo agian ez), baina behar beharrezkoa Mas Lehendakaria izateko ez da.

  • Iñaki Larrañaga 2015-09-29 19:22

    Gehiengo sinplea behar duzu presidentea izendatzeko. JxS: 62 Kontra: 73… CUPen abstentzioarekin JxS: 62 Kontra: 63… Ez badago gehiengo sinplea duen hautagairik berriz hauteskundeetara.

  • Gehiengo simplea behar da bigarren bozketa batean, CQsP, nori emango dio bozka? Gehiengo simplea 50 eserlekurekin lortu dezakezu, ez da 73 kontra, da ze hautagai dituen boz gehio, Ciudadanosekua aurkezten bada, Iglesiasen taldea bere alde egin beharko zun, Mas presidentea ez izateko, 62 hoiek pasa behar dituztelako, Emango lioke CQsP bozka Ciudadanosi? PPren bikia dan talde horri? Bere bozkatzaileak ulertuko zuketen? Edozer gerta like, baina sQP du aukera gehien inor gabe Mas lehendakari izendatzeko.

  • Riveraren partidua Lehendakaritzarako hautagaitza aurkezten badu, PsOEk, PPk, CsQPk bere alde bozkatu beharko zuketen ta CUPren abstentzioarekin, CsQP, PP ta PsOERekin batuko da? Ciudadanosi lehendakaritza emateko?
    PsOEkoak aurkezten badute, besteak emango diote bozka?
    Ta PPri?
    Ta PPk ,PsOEk ta Ciudadansek, CsQPri?
    Ta hoiek batuko balira, onartuko zuketen CUPekoak? Dena Mas Lehendakari ez izateko?
    Nor Nahiago dute? PP? PsOE?

    Ez dakit zer gertatuko da, baina sQP ez du zaila nahi duten petsona Lehendakaria izan dadin.

  • Erratu naizenez..
    Bigarren bozketa batean ezetzak kontatzen dute, beraz Mas Lehendakaria izatea eragotzi dezakete bere aurka bozkatuz, horretarako denak berriro hauteskundeak izateko prest egon beharko dira, edo bazpada CSQP abstenitzearekin nahiko litzateke.
    Ez dira denak batuko beste norbait Lehendakari izateko goian azaldu dudanez, ta egingo bazuten , ez dut uste CUPek onartuko zukenik, orduan bai ustet Masen alde egingo zutela.

    Beraz gehiengo osoa lortzen ez badu, CSQPkoek PPSOEkoek ta CIUDADANOSekoek batu beharko zian beste hautagai bat Lehendakari izateko, CUP abstentzioarekin.
    Ta hori bai zaila ikusten dudala benetan.
    Bigarren bozketa batean, CUP abstenitzen bada ta beste guztiak aurka bozkatzen badute, beste hauteskunde batzuk eogngo ziran, baina kontuan izan beharko dute, beste hauteskunde batzuk egiten badira, agian boz gutxiago aterako dituztela.

    Bakarrik Junts Pel Sik du norbait Lehendakari izendatzeko posibilitatea nire ustez.