“Crai nou” filmak eskuratu du Zinemaldiaren Urrezko Maskorra

Crai nou Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra – 

‘Crai nou/Blue Moon’ produkzio errumaniarrak irabazi du 69. Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra

Zinemaldiko historian lehen aldiz, Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra, Argazki onenaren saria eta Epaimahaiaren sari berezia emakumeek eraman dituzte, zazpi sari ofizialetatik bost.

ALINA GRIGORE – CRAI NOU/BLUE MOON

Alina Grigorek zuzenduriko Crai nou / Blue Moon produkzioak eskuratu du 69. Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra. Epaimahai Ofizialak, bestalde, Tea Lindeburgi eman dio Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Du som er i himlen / As in Heaven filmagatik. Obra horretako aktoreak, Flora Ofelia Hofmann Lindahl, eta Jessica Chastainek (The Eyes of Tammy Faye, Los ojos de Tammy Fayeex aequo lortu dute Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra, eta Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, berriz, Quién lo impide / Who’s Stopping Us film luzeko antzezle-taldeak irabazi du. Terence Daviesek Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria lortu du Benediction lanagatik, eta Claire Mathonek, ostera, argazki onenarena, Enquête sur un scandale d’état / Undercover pelikulan egindako lanagatik. Horretaz gainera, Epaimahaiak sari berezia eman dio Lucile Hadzihalilovicen Earwig obrari.

Hirugarren urtez jarraian, lehenbiziko film batek eskuratu du Urrezko Maskorra: 2019an, Paxton Winters egilearen Pacificado / Pacified lanak irabazi zuen, eta 2020an, berriz, Dea Kulumbegashvili zinemagilearen Dasatskisi / Beginning obrak. Hain zuzen ere, azken zuzendari hori izan da aurtengo edizioko epaimahaiburu ofizial, eta erabaki dute Zinemaldiaren sari gorena Crai nou / Blue Moon filmari ematea: Alina Grigore zuzendari errumaniarraren opera primari, alegia. Errumaniako produkzio batek lehenbizikoz irabazi du Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra.

Orobat, beste hasiberri batek eskuratu du Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Tea Lindeburg daniarrakDu som er i himlen / As in Heaven, filmarekin. Kasu honetan ere, lehenbiziko aldia da errealizadore daniar batek sari hori eskuratzen duena.

Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra ex aequo irabazi dute Jessica Chastain estatubatuarrakThe Eyes of Tammy Faye (Los ojos de Tammy Faye) filmean eginiko lanagatik, eta Flora Ofelia Hofmann Lindahl daniar gazteakDu som er i himlen / As in Heaven laneko antzezpenagatik.

Bestalde, Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra Quién lo impide filmeko antzezle-taldeak eskuratu du (Candela Recio, Pablo Hoyos, Silvio Aguilar, Pablo Gavira, Claudia Navarro, Marta Casado, Rony-Michelle Pinzaru eta Javier Sánchez, beste askoren artean). Jonás Truebak zuzendua da film hori.

Terence Daviesek lehenbiziko sari ofiziala lortu du Zinemaldian, hirugarrenez parte hartu ondoren. Daviesi atzera begirako bat eskaini zion Zinemaldiak 2008an, eta aurretik The Deep Blue Sea (2011) eta Sunset Song (2015) aurkeztu zituen Sail Ofizialean. Benediction lanarekin gidoilari-lana aintzatetsi diote: Siegfried Sassoon da film horretako protagonista, I. Mundu Gerratik bizirik irten zen soldadu eta poeta antibelizista.

Claire Mathonek Argazki onenaren Epaimahaiaren Saria eskuratu du, Thierry de Peretti zinemagilearen Enquête sur un scandale d’état / Undercover filmean eginiko lanagatik. Mathonek 69. Zinemaldi honetan aurkezturiko lan gehiagoren argazki-zuzendari gisa ere jardun du, hala nola Céline Sciamma zuzendariaren Petite Maman (Perlak), edo Spencer, aurtengo edizioko film sorpresa, Pablo Larraínek zuzendua.

Lucile Hadzihalilovicek parte-hartzeak bezainbeste sari ditu Donostia Zinemaldian. New Directors Saria eskuratu zuen Innocence (2004) lehen film luzearekin, eta bigarren lanak, Evolution (2015), Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen Sail Ofizialean. Eta aintzatespen hori bera lortu du Earwig hirugarren filmarekin, “subkontzientea atzemateko duen gaitasunagatik eta anbizioagatik”. Lehenbiziko aldia da zinemagile beraren bi filmek Epaimahaiaren Sari Berezia irabazten dutena.

BESTE SARI OFIZIAL BATZUK

Argazkia: Montse Castillo

Nich’ya/Unwanted (Errusia) Lena Lanskih zinemagilearen lanak Kutxabank-New Directors saria eskuratu du, eta sail horretan bertan Silvina Schnicer eta Ulises Porra egileek aipamen berezia irabazi dute Carajita filmarekin. Tatiana Huezok Horizontes saria lortu du Noche de fuego / Prayers for the Stolen (Mexiko-Alemania, Brasil, Qatar), eta aurretik ere irabazia zuen aipamen berezia Canneseko zinema jaialdiko Un Certain Regard sailean. Zabaltegi Tabakalera saria Vortex (Frantzia) lanak irabazi du; Gaspar Noéren film luze hori Cannes Première sailetik igaro zen. Helena Girón eta Samuel M. Delgadok aipamen berezia eskuratu dute Eles transportan a morte/They Carry Death (Ellos transportan la muerte) filmarekin; lan hori Ikusmira Berriak egoitza-programan hautatu zuten, eta Veneziako Kritikaren Astean estreinatu.

Nest sariari dagokionez, U šumi/In the Woods (Kroazia) film laburrak lortu du, zeina Sara Sara Grguri Zagrebeko Arte Dramatikoko Akademiako ikasleak zuzendua baita, eta sail horretako aipamen berezia, berriz, Podul de Piatrâ/Pont de Pedra (Puente de piedra, Espainia) filmak. Azken hori Elías Querejeta Zine Eskolako Artur Pol Camprubík zuzendua da.

Horretaz gainera, Euskal Zinemaren Irizar saria Maixabel filmak irabazi du. Icíar Bollaínen film hori Sail Ofizialean zegoen bilduta. Eta aipamen berezia Maider Oleagaren Kuartk Valley filmak, zeina Zinemiran estreinatu baitute.

Bestalde, Donostia Hiria Publikoaren Saria Petite Maman (Frantzia) filmak eskuratu du. Berlinalean estreinatu zuten Céline Sciammak zuzenduriko lana. Europako Film onenaren Publikoaren Saria, aldiz, Ouistreham / Between Two Worlds (En un muelle de Normandía) filmarentzat izan da; lan horrekin, Emmanuel Carrèrek Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldia ireki zuen. Azkenik, Fran Kranzek eskuratu du TCM Gazteriaren saria Mass (AEB) estreinako lanagatik, zeina New Directors sailean aurkeztu baita.

«JAIALDI HONETAN EZER KONSTANTERIK BADA, PUBLIKOAREN PARTAIDETZA ETA LEIALTASUNA NABARMENDU BEHAR DIRA»

Klausurako ekitaldian aurkezle lanak egin dituzten Edurne Ormazabal kazetariak eta Alberto San Juan aktoreak 69. edizio honetako publikoaren babesa eskertu dute: «Beste urte batez, Donostia Zinemaldiak aurrera begira jarraitzen du, eta bere historia idazten segitzen du. Baldintzarik eroso eta onenetan ez izan arren, bagoaz aurrera, arestiko jairik eta gertutasun fisikorik gabe oraindik, baina gertutasun hori zinemaren besarkadaren bitartez gauzatuz. Jaialdi honetan ezer konstanterik bada, publikoaren partaidetza eta leialtasuna nabarmendu behar dira. Mila esker zuen ereduagatik. Eskerrik asko».

-sari zerrenda-

Sail ofizialak

FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA

CRAI NOU / BLUE MOON
ALINA GRIGORE (ERRUMANIA)
EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
EARWIG
LUCILE HADZIHALILOVIC (ERRESUMA BATUA – FRANTZIA – BELGIKA)
ZUZENDARI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
TEA LINDEBURG
DU SOM ER I HIMLEN / AS IN HEAVEN
(DANIMARKA)
INTERPRETAZIO NAGUSI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
Ex aequo
FLORA OFELIA HOFMANN LINDAHL
TEA LINDEBURG (DANIMARKA)
Ex aequo
JESSICA CHASTAIN
THE EYES OF TAMMY FAYE
MICHAEL SHOWALTER (AEB)
TALDEKO INTERPRETAZIO ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
FILMAREN ANTZEZLE TALDEA
QUIÉN LO IMPIDE / WHO’S STOPPING US
JONÁS TRUEBA (ESPAINIA)
GIDOI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
TERENCE DAVIES
BENEDICTION
TERENCE DAVIES (ERRESUMA BATUA)
ARGAZKI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
CLAIRE MATHON
ENQUÊTE SUR UN SCANDALE D’ÉTAT / UNDERCOVER
THIERRY DE PERETTI (FRANTZIA)
Beste sari ofizial batzuk
KUTXABANK-NEW DIRECTORS SARIA
NICH’YA / UNWANTED
LENA LANSKIH (ERRUSIA)
AIPAMEN BEREZIA
CARAJITA
SILVINA SCHNICER, ULISES PORRA (DOMINIKAR ERREPUBLIKA – ARGENTINA)
HORIZONTES SARIA
NOCHE DE FUEGO / PRAYERS FOR THE STOLEN
TATIANA HUEZO (MEXIKO – ALEMANIA – BRASIL – QATAR)
ZABALTEGI-TABAKALERA SARIA
VORTEX
GASPAR NOÉ (FRANTZIA)
AIPAMEN BEREZIA
ELES TRANSPORTAN A MORTE / THEY CARRY DEATH
HELENA GIRÓN, SAMUEL M. DELGADO (ESPAINIA – KOLONBIA)
NEST SARIA
U ŠUMI / IN THE WOODS
Film laburra
SARA GRGURI? (KROAZIA)
AIPAMEN BEREZIA
Film laburra
ARTUR-POL CAMPRUBÍ (ESPAINIA)
DONOSTIA HIRIA PUBLIKOAREN SARIA
PETITE MAMAN
CÉLINE SCIAMMA (FRANTZIA)
EUROPAKO FILM ONENAREN SARIA
OUISTREHAM / BETWEEN TWO WORLDS
EMMANUEL CARRÈRE (FRANTZIA)
EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIA
MAIXABEL
ICIAR BOLLAÍN (ESPAINIA)
AIPAMEN BEREZIA
KUARTK VALLEY
MAIDER OLEAGA (ESPAINIA)
GAZTERIAREN TCM SARIA
MASS
FRAN KRANZ (AEB)
Industria Sariak
WIP LATAM SARIAK
WIP LATAM INDUSTRIA SARIA
LA HIJA DE TODAS LAS RABIAS / DAUGHTER OF RAGE
LAURA BAUMEISTER (NIKARAGUA – MEXIKO – HERBEHEREAK – ALEMANA – FRANTZIA – NORVEGIA)
WIP LATAM ONENARENTZAKO EGEDA PLATINO INDUSTRIA SARIA
VICENTA B.
CARLOS LECHUGA (KUBA – KOLONBIA – NORVEGIA – FRANTZIA)
WIP EUROPA SARIAK
WIP EUROPA INDUSTRIA SARIA
CARBON
ION BOR? (MOLDAVIAKO ERREPUBLIKA – ERRUMANIA)
WIP EUROPA SARIA
CARBON
ION BOR? (MOLDAVIAKO ERREPUBLIKA – ERRUMANIA)
EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROKO SARIAK
EUROPA-LATINOAMERIKA X. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
CAMIONERO
FRANCISCO MARISE (ESPAINIA – ARGENTINA)
DALE! SARIA (EUROPA –LATINOAMERIKA GARAPENA)
DONDE COMIENZA EL RÍO / WHERE THE RIVER BEGINS
JUAN ANDRÉS ARANGO (KOLONBIA – KANADA – FRANTZIA)
ARTEKINO INTERNATIONAL PRIZE
ALEMANIA
MARIA ZANETTI (ARGENTINA – ALEMANIA)
IKUSMIRA BERRIAK SARIA
IRUSOIN POSTPRODUKZIO SARIA
LA GRUTA DEL VIENTO / THE WIND’S CAVE
EDUARDO CRESPO (ARGENTINA)
ZINEMALDIA STATUP CHALLENGE SARIA
KINETIX
YASSINE TAHI – HENRI MIRANDE (FRANTZIA)
LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAREN SARIAK
TREELINE BANAKETA ETA JAIALDIETAKO AHOLKULARITZAREN SARIA
LAS CARTAS PERDIDAS
Amparo Climent
Ekoizlea: Filmakers Monkeys / Mitad y Mitad – (Espainia)
IBAIA SARIA
DOMINGO DOMINGO
Laura García Andreu
Ekoizlea: SuicaFilms – (Espainia)
Beste sari batzuk
TVE-BESTE BEGIRADA SARIA
NOCHE DE FUEGO / PRAYERS FOR THE STOLEN
TATIANA HUEZO (MEXIKO – ALEMANIA – BRASIL – QATAR)
ESPAINIAKO LANKIDETZA SARIA
NOCHE DE FUEGO / PRAYERS FOR THE STOLEN
TATIANA HUEZO (MEXIKO – ALEMANIA – BRASIL – QATAR)
DUNIA AYASO SARIA
DESTELLO BRAVÍO
AINHOA RODRÍGUEZ (ESPAINIA)
Ohorezko Sariak
DONOSTIA SARIAK
MARION COTILLARD
JOHNNY DEPP
ZINEMIRA SARIA
KIMUAK
Sari paraleloak
FIPRESCI SARIA
QUIÉN LO IMPIDE / WHO’S STOPPING US
JONÁS TRUEBA (ESPAINIA)
FEROZ ZINEMALDIA 2021 SARIA
QUIÉN LO IMPIDE / WHO’S STOPPING US
JONÁS TRUEBA (ESPAINIA)
EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEA SARIA
MAIDER OLEAGA
KUARTK VALLEY
MAIDER OLEAGA (ESPAINIA)
LURRA – GREENPEACE SARIA
LA CROISADE / THE CRUSADE
LOUIS GARREL (FRANTZIA)
SIGNIS SARIA
MAIXABEL
ICIAR BOLLAÍN (ESPAINIA)
AIPAMEN BEREZIA
QUIÉN LO IMPIDE / WHO’S STOPPING US
JONÁS TRUEBA (ESPAINIA)
SEBASTIANE SARIA
THE POWER OF THE DOG
JANE CAMPION (ZEELANDA BERRIA – AUSTRALIA)

Crai nou Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra

Zinemaren unean uneko garaiaren lekukotasuna

Johnny Deppek bigarren Donostia Saria jaso du

Marion Cotillardek Zinemaldiaren 69. edizioko Donostia Saria jaso du inaugurazio ekitaldian

‘Dasatskisi’ filmak irabazi du Zinemaldiaren 68. edizioa

 

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude