Covid19ak munduan eragindako hildakoak John Hopkins Unibertsitatearen arabera

Covid19ak eragindako hildakoak munduan John Hopkins Unibertsitatearen arabera –

Koronabirusari aurre egiteko aholkuak

John Hopkins Unibertsitatearen datuen arabera 5,568,000 pertsona hil dira ofizilaki guztira munduan covid19-aren ondorioz. EuskalHerria, hildakoak/biztanleko estatistikan oso goian da.

John Hopkins Mapa interaktiboa

Covid19ak eragindako hildakoak munduan John Hopkins Unibertsitatearen arabera

Peruk du munduko Covid heriotza-tasarik altuena

Herrialdea  hildakoak  hildakoak milioi biztanleko mila biztanleko  2022/01/20

Katalunia 16.220 2.896 2,9
Madrid 16.460 2.439 2,4
EUSKADI 5.390 2.428 2,4
NAFARROA 1.360 2.061 2,1
Espainia 91.400 1.955 2,0

 

Peru 204.000 6.187 6,2
Bulgaria 32.431 4.667 4,7
Bosnia 13.912 4.240 4,2
Hungaria 40.686 4.212 4,2
Mazedonia 8.150 3.912 3,9
Txekia 36.937 3.449 3,4
Kroazia 13.250 3.228 3,2
Eslovakia 17.450 3.196 3,2
San Marino 105 3.095 3,1
Errumania 59.385 3.087 3,1
Brasil 620.000 2.917 2,9
Eslovenia 5.720 2.751 2,8
Polonia 103.000 2.722 2,7
Argentina 119.000 2.633 2,6
Moldoba 10.470 2.595 2,6
Kolonbia 131.000 2.575 2,6
Ameriketako Estatu Batuak 850.000 2.568 2,6
Belgika 28.726 2.461 2,5
EUSKADI 5.390 2.428 2,4
NAFARROA 1.360 2.061 2,1
Ukraina 105.000 2.401 2,4
Italia 142.000 2.349 2,3
Mexiko 302.000 2.342 2,3
Erresuma Batua 153.000 2.254 2,3
Errusia 317.000 2.172 2,2
Grezia 22.285 2.138 2,1
Txile 39.431 2.063 2,1
Frantzia 128.000 1.961 2,0
Espainia 91.400 1.955 2,0
Liechtenstein 73 1.915 1,9
Portugal 19.413 1.904 1,9
Hego Afrika 93.570 1.578 1,6
Iran 132.000 1.572 1,6
Austria 13.950 1.549 1,5
Suedia 15.625 1.547 1,5
Suitza 12.540 1.449 1,4
Alemania 116.000 1.385 1,4
Herbehereak 21.178 1.236 1,2
Turkia 85.250 1.011 1,0
Kanada 31.982 847 0,8
Indonesia 144.000 527 0,5
India 488.000 354 0,4
Japon 18.450 146 0,1
Australia 2.890 113 0,1
Zeelanda Berria 52 11 0,0
Txina 4.636 3 0,0

2021-11-01

5 Milioi pertsona hil dira Covidarekin munduan John Hopkins Unibertsitatearen datuen arabera

Covid19ak eragindako hildakoak munduan John Hopkins Unibertsitatearen arabera

14 pentsamendu “Covid19ak munduan eragindako hildakoak John Hopkins Unibertsitatearen arabera”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-20 22:10

    Elena, datu hotz horietik, orain hasi deskontatzen PCRren datu gehegiz hanpatuak, miloika eta miloika, quisqui guztia diagnostikatzen zuten CVID-gisa-eta

    Eta gauza bera, hildako horietatik, zenbat miloi izan ote SSASI-TXERTOENGATIK hildakoak? Beste milioika asko…

    Labur esanda, halako datuak PANIKO UNIBERTSALA sortzeko helburua daukate.

    Eta PANIKOAK berak ere milioka lagun erahil zitean Adinekoen Egoitzetan

  • Tamalez gobernu askok ez dituzte datuak behar bezala komunikatu, edo ez dituzte horrelako zenbaketak egiteko behar diren baliabideak, gaitasuna edo interesa. Gobernu gauzaezak eta manipulatzaileak beti hor egon dira, eta hori ez da pandemian zehar aldatu.

    Horretaz aparte, pandemia hasieran COVID-a telefonoz diagnostikatzen zuten, ez zen probarik egiten, ezta oinarrizko azterketa medikurik ere. Jakin badakigu ere arreta medikuaren kalitatea asko jaitsi dela, hilabete askotan zehar osasun-baliabide guztiak COVID-a diagnostikatzera bideratu dituztela, eta jende asko hil dela COVID-ak kutsatuta, baina ez COVID-ak jota, eta kasu hauek herrialde bakoitzean nola zenbatu diren ez dago batere argi.

    Beraz, estatistika hauekin erabat eszeptikoa naiz. Ziur aski Unibertsitate honek fede onez eta zintzotasunez egin du lana, baina hasieran esan bezala, munduko gobernu guztiek ez dute beti fede on eta zintzotasun berberaz jokatzen.

  • Euskahaldun 2022-01-21 15:02

    Naberan doktore orojakintsua, linguistikan aditua izateaz gain, epidemiologian eta medikuntzan aditua daukagu. Zertarako behar ditugu ikerlariak zuk dagoeneko guztirako erantzuna baduzu? Neanderthalek zein hizkuntza zerabilten ere ba omen daki. Ez da gauza makala gero!

  • Josu Naberan:
    “SSASI-TXERTOENGATIK hildakoak? Beste milioika asko”

    Eta gero dio holako datuak panikoa sortzea dutela helburu. Baina noski, txertoen hildakoak omen diren milioka akado diren horiek, inongo oinarririk gabe botatzeak… Noski, horrek ez du beldurra zabaltzearekin zerikusirik, hori jendea egiaren bidean kokatzea da, ezta? Begiak irekitzea, esnatzea… Noski, noski.

    Eta jarraitzen duzu PCR-en inguruko gezurrak zabaltzen. “Kiski guztia diagnostikatzen zutela Covid gisa”

  • josu naberan 2022-01-23 17:53

    Euskahaldun, etzak izan nirekiko jelosiarik!
    Baharbada jakintsua barik, zaharra izateagatik dela.
    Azeriarena: “más sabe por viejo que por sabio”

    Heuk ere mundua zabalik daukak, eta inor ez gaituk soberan.

    11bat,
    hik badakik ezen hasiera batean, baten bati interesatzen zitzaiola gaixek “covidiko” gisa diagnostikatzea. Egitate bat dok, eta bestela galde iezaiok edozien enteraturi.

    Eta gogoetatxo bat egiteko unerik izan ezkero, erraza duk asmatzen ZERGATIK eta ZEINI interesatzen zitzaion jendea masiboki “covidiano” diagnostikatzea.

    Gaixotsun batetaz baliatzea erabaki zutenei: kriminalki, hori bai, dena esan behar dok eta.

  • josu naberan 2022-01-23 18:13

    NAENDERTALARI buruzkoa, denek zekitena esatea besterik ez dok izan: neandertalek eta hauen arbaso H. Heidelbergesiak bazekitela berba egiten.

    Gertatzen dena dok, “notizia” honek baten batzuek KONTRAPASean harrapatu dituela.

    Batez ere betikoak eskandalizatu ditut, betikoagatik: HEMENGO NEARDENTALAK EUSKERA EGIN AHAL IZATEAREN POSIBILITATE HUTSAK.

    Horrexek eskandalizatzen ditu, ez beste ezerk; ez munduko neandertal guztiek berba egiteak ere; baizik eta Hark EUSKERAZ egitea!
    Sekula holakorik gero!!! Larrua izan behar dok hori esateko. Nork eta euskaldun paleto batek

  • Euskahaldun 2022-01-23 19:54

    Ez Josu, eskandalua ez da Neanderthalek berba egiteko gaitasuna zutela ondorioztatzea, baizik eta orain dela 30000 urte desagertu zen espezie baten hizkuntza euskara (protoeuskara edo haren zuzeneko arbasoa) zela espekulatzea. Badakizu lurralde bateko hizkuntza batek 30000 urtetan izan dezakeen bilakaera? Zenbat kultura eta zibilizazio elkar nahastuko ote ziren denbora tarte hain zabalean? Eta gainera, Europan Neanderthalen eta Sapiensen arteko hibridazioa gertatu zela frogatu bada ere, proportzio zeharo minimoan izan zen, hau da, gailentzen ari zen espeziearen hizkuntzan eragiteko masa sozial nahikorik ez luke izango. Zuk duozuna tripi betekada osteko astakeri egomaniakoa besterik ez da. Ez nahastu paleto izatea euskalduna izatearekin, paleto bat zara soilik.

  • josu naberan 2022-01-23 20:26

    Tira, grazia ez zaik falta behintzat, “paleto hutsa nauk”

    Baina hik suposatzen duk, ongi, neandertala orain dela 30.000 ute desagertu zela, Gibraltar inguruan… eta hori dena.

    Baina horrek ez du esan nahi Neandertalen KIMUrik ez zela geratu mundu honetan. Gaizki ateratako ondorioa, Euskahaldun.
    Adibidez, hi eta biok izan gaitezke kimu horretakoak.

    Bestela, nola ulertzen duk LOIZUKO GIZAKIA NEANDERTALAREN ERRITOEN ARABERA HILOBIRATU ZUELA DUELA 12.000 UrTEeTAKO JENDARTEAK?
    bADA, JENDARTE HARK Neandertalaren erritoak (eta beraz, ideologia) zeukan…
    Eta Hori ez duk kapritxo anekdotiko bat. Neandertalak zituan eta kitto!

    Eta hori ez zitean gertatu Txinan, baizik eta Baztanen.

    Dena dela, irudimena libre.
    Benetan librea denean, eta ez kartoitua!

  • Antton Erkizia 2022-01-23 21:44

    30000 urte desagertu zen espezie baten hizkuntza euskara (protoeuskara edo haren zuzeneko arbasoa) zela espekulatzea.
    Badakizu lurralde bateko hizkuntza batek 30000 urtetan izan dezakeen bilakaera?

    Bai, bilakaera bai baina munduko hizkuntza guztiak ez al dira bada adin berberekoak? (Lavinek, Julenek…) Beraz, duela 30000 mila urteko gure arbasoen hizkuntzak…30.000 urte baditu…euskarak ere adin berbera du…
    Eta nola zen hori? Aita eta semea biek eternalak, gure amona-gure ama eta gu adin berberekoak…
    Azal iezaiguzu unibertsitatean esplikatu ohi duzuen bezala…baina kasu honetan, paletoentzat azaldua…

  • josu naberan 2022-01-23 22:33

    Dakidan gauza bakarra hizkuntzei buruz zera da: euskerak bere hitzen esanahiaren memoria gordetzen duela, eta neandertalaren garairaino heltzen dela (edo haren arbaso den H. Heidelbergensis gizakiarenganaino (-150.000~)

    Beste hizkuntzak adin berberekoak diren edo ez, ezin jakin dezakegu.
    Beharbada bai, edo beharbada ez.
    Zergatik? Gauza xinple batengatik: gure inguruko hizkuntza ario guztiek (Amazoniakoak, maoriak edo dogon hizkuntzak ez dizkiat ezagutzen) EUREN HITZEN ESANGURAREN MEMORIA GALDU dutelako.

    Zer esan gura du horrek?
    Adibidez (eta beti jartzen diat adibide bera); grekoek badakite KEPHALÉ hitzak “burua” esan nahi duela (tontoenak ere bazekik hori), baina haietariko inork ere ez daki KEPHALÉ hitzak berak zer esan nahi duen. Horixe dok “hitzen esanguraren memoria gordetzea”

    Kasualitatez, euskerak badaki (euskaldunek jakin ahal dute) KEPHALÉ hitzak zer esangura duen: *ike-boa.leh “bi hemisferioko boloa/boroa/burua”

    Kasualitatez, diñot, zeren hitz hori joniera delako, eta joniera/euskera senide direlako, eta jonierazko hitzak eta toponimoak euskeratik interpretatu ahal direlako.

    Galdera bat gelditzen duk, urregorrizkoa: ZERGATIK eta NONDIKOA DOK EUSKERA ETA JONIERAREN SENIDETZA?
    hANDIK HONA ETORRI ALA HEMENDIK HARA?

    Handik honako teoria Morvan hizkuntzalari paristarrak defendatzen dik: hain paralelismo handiak aurkitzen ditik, non “euskera Ekialdetik datorrela” diñok. Baina oraingoan “hemendik hara” izan zitean: migrazio madaleindarraren eskutik, euskera hadatu zitean Europa osoan barna (Siberiaraino -KET hizkuntza-) eta, noski Joniaraino.
    Eta hauek DATUAK dituk (genetikak nahiz hizkuntzalaritzak ematen dituen DATUAK), ezen ez ameskeriak.

  • Euskahaldun 2022-01-23 23:05

    Patetikoa da guztiaren gainetik arrazoia izateko egiten duzun ahalegin desesperatua. Loizuko gizona aipatu duzu eta ziurtasun osoz adierazten duzu Neanderthalen errituekin lurperatua izan zela. Ze beste Neanderthalen aztarnategiekin konparatu duzu ondorio horretara heltzeko? Loizuko aztarnak Nafarroan topatu diren zaharrenak dira, eta inguru hurbilenean kobazulo baten osorik lurperatuta agertu diren beste gorpu-aztarnarik zaharrenak (Asturiasen) bi mende beranduagokoak dira. Euskal Herrian Neanderthalen aztarnarik hurbilenak Axlorrekoak dira (Dima) baina bertan ez da inongo erritu funerarioen zantzurik topatu. Atapuercan adibidez, erritu funerarioak egon zitezkeen zantzuak topatu dituzte, baina inguruko objektuak orokorrean eskasak dira ziurtasun osoz baieztatzeko. Mundu mailan topatu diren Neanderthalen hilobietan gainera, jarrera fetala erakusten dute, eta Loizuko kasuan ordea ahozgora ageri da. Beraz, non daude errituen antzekotasunak zure ustez?
    https://www.google.com/amp/s/historia.nationalgeographic.com.es/a/hombre-loizu-restos-humanos-mas-antiguos-descubiertos-navarra_16517/amp
    https://es.m.wikipedia.org/wiki/Homo_neanderthalensis

  • josu naberan 2022-01-24 00:32

    nik ez diat “ahalegin desesperaturik” egin beharrik ezertarako, euskahaldun. Hori dagiena heu haiz, motel!

    Nik datuak eskaintzen dizkiat, norbaitek, nahi balu, gogoeta egin dezan (edo kasurik ere ez eta kitto, ez dok gertatzen ezer horregatik, lehen bezain lagunak)

    Hik ere asko dakik neandertalaz, ikusten diat.

    Ba bai, neandertalak kokaera fetalez hobiratzen zituen gorpuak, eta beti okrez igurtzita (izanen dok salbuespenik beti bezala, baina badakik, salbuespenak araua berresten dik).

    Salbuespen bat duk Loizukoarena, baltsamatuta agertu delako eta eskuak sabeean gurutzatuta dituela. Ederto batean kontserbatuta; eta leku ustez iristezinean (koba sarreratik 200 bat metrotara (espeleologoek atera izan behar zuten herrestan)…
    eta BAI, okrez margoztuta (hori esan zuten behintzat hasiera batean, zeren ni ez bainintzen egon han; eta hi ere ez, I supose)

    Gero prentsaurreko bat eman zitean Iruñeko Planetariumean, baina ez zitean detaile gehiago erantsi. Beno bai, hori beti nabarmenduko ditek: buruan inpaktu batez hil zela! Biolentzia Paleolitikoa!! Gaur eta orain inpakturik ez bailegoen.
    Eta nik ez zekiat gehiago Loizuko gizakiaz. Eta ez diat espero ere hamarkada batez edo. Orain laupabost urte beharko zitek Kantabriako Zuzendariak eta, “behin-betiko” emaitzak aurkezteko.
    Ez diat espero Neandertalaren erritoaz hilobiratu zutenik eta halakorik berriro aipatzerik, badaezpadan ere, gogoeta maltzurretarako okaziñorik ez emateko…

    Badakik zientzia zeinen esku egon ohi den. Ez bederen herejeen esku.

    Baina sumatzen diat hik ere ez duala gura izango gogoeta heretikoetan murgiltzerik!

    Baina Neardelaren euskerari buruz (orain planteatu dudanari dagokionean) ez duk inola ere beharrezko neandertala gugaino iritsi izatea. Euskera bera doa Nartertaleraino. Esan diat zergatik: euskerak bere hitzen esanguraren memoria gordetzen duelako!
    Besteak izorra daitezen, hala laket bazaie.

  • Euskahaldun 2022-01-24 06:33

    “Nik datuak eskaintzen dizkiat”
    Ez Josu, ez duzu eskeini ez daturik, ez erreferentziarik ezta estekarik ere. Zure irudipenak besterik ez. “Neanderthalak zituan eta kitto!” Eta zure irudipenen kontrakoak konplot maltzurrean ari dira froga hoiek iskutatzeko. Ikusten zelako erreza den beti arrazoi izatea?

  • josu naberan 2022-01-24 11:25

    Ahaldun,
    nik ez diat “pretenditzen ere” beti arrazoia izatea, ezta gutxiagorik ere, baina BAI, datuak azaltzen dizkiak, eta ez hipotesia axiomatikoak (gure EHUko katedradunek bezala)

    Nire “estekak eta erreferentziak” ACADEMIA .edu kaliforniar mundu-mailako digitalean esekita dizkiak (begiratzak han -Academia/Naberan erreferentzian)
    Hantxe zeudek iaztik edonoren eskura. Esan zioat Lavin jaunari oraintxe bertan; baita Juleni ere.
    Ez nauk “correveydile” ibiltzekoa.
    “corre tú, ve y dile, amigo”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude