Correaren Ekuadorrek Edward Snowden babestuko du

Edward-Snowden-800x532

Univisonek eman du esklusiba. Fidel Narváez Londresen Ekuadorrek duen kontsulak ibiltzeko baimena, salbokonduktoa, eman dio Edward Snowden espia/heroi/traidoreari. Dokumentu honek Moskuko aireportuan harrapatuta den Snowdeni baimena ematen dio Ekuadorrera joan eta bertan asilo politikopean bizitzeko. Testuak bere aberri berrirantz bidaian igaro behar dituen herrialdeetako arduradunei eskatzen die, duintasunez jokatu, eta igarotzeko arazorik ez jartzeko.


Beste zaplasteko bat Obamari. Aupegi osoa hartuz. Edward Snowden Moskuko aireportuan dago, eta orain arte harrapaturik omen zen, pasaporterik gabe ezin baitzuen hegaldirik erosi. Errusiak ez zuen atxilo hartzen, teknikoki bere lurretan ez zela argudiatuta. Juanjo Alvarez abokatuaren iritzitan argudio honek balioa badu, nahiz eta, zinez ez duen batere indarrik: “Hori argudiatu dezakete, baina nahi izanez gero atxilo hartu zezaketen”.

Snowdenen etorkizunak ez du itxura onik, bai baitakigu Amerikako Estatu Batuek zelan tratatzen dituzten haien etsaiak (Oroitu Bin Ladenez, Wikileaks aferaz…).  Lehengo itxura beltzarekin alderatuz, orain marroixeagoa hartu du ordea. Beltz argia gura baduzue, Correaren eskuarekin.

Hona hemen Univisión kateak públiko egin duen dokumentua:



salvoconductosnowden2a


Beste irakurgai batzuk gaiaz:
La Información: “Edward Snowden ziber espia ohiaren ihesaldiaren ardatzak”

 

 

asilo, correa, ecuador, Edward snowden, politico, salvoconducto

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude