Chavezen zaindariak

Jon Sistiaga eta bere taldea Caracas-eko ’23 de enero’ auzoan barrena ibili da.

Indarkeriaz hitz egiten digu erreportaje honetan, indarkeria politikoaz, hain justu. Herrialde horretan borroka armatua goratzen dela diosku Sistiagak eta ETA eta FARC talde armatuak miresten dituztela. Baita Chavezen aldekoak hortzetaraino armatzen ari direla.

Venezuelan ez dituzte Sisitagaren hitzak begi onez ikusten. Aporrea.org webgunean irakurri ahal izan dugu ‘atso espainiarrak’ beldurtzeko helburuarekin egina dela lan hori.

Hona hemen ‘Los guardianes de Chàvez’ oso-osorik (kasik 50 minutuko iraupena du lanak):

Nzg0

Nzg1

Nzg2

Nzg3

Nzg4

MjU1OA==

Zer duzu buruan “Chavezen zaindariak”-ri buruz

  • Sistiagak kontatu nahi ez dituen zenbait gauza:

    1. Caracasen gertatzen diren hilketa gehienak ez dira motibo politikoengatik gertatzen. “Armen kultura” handia dago, auzokoen arteko liskarretan ohikoa da tiroketak (eta hildakoak) egotea, festa batean musika altuegi egoteagatik adibidez. Drogaren inguruko hilketa eta mendeku asko ere dago. Errealitate hau aspaldikoa da, ez du Chavezen garaipenarekin zerikusirik.

    2. Inpunitatearen paradisua bezala aurkezten duen 23 de enero auzoa, Coordinadora Simon Bolivar bezalako erakundei esker, askoz seguruagoa da azken urteetan. Coordinadorak auzoaren bihotzean zegoen polizi etxea okupatu eta bertatik polizia bota zuen (tiro bakar bat gabe). Ordutik bertan mediku zerbitzua, irratia, nagusientzako gimnasia eta hezkuntza, informatika zentrua etabar… dago, auzotarren zerbitzura. Coordinadoraren inguruko zonaldea askoz lasaiagoa da ordutik.

    3. Eskumaren parapolizia armatua ez dagoela dio dokumentalak, baina ezkerreko hainbat militante erahiltzen dituzte urtero, eta seguru nago Juan Contrerasek kontatuko ziola Coordinadorako hainbat lagun ere akatuak izan direla azken urteetan, baina honetaz ez da ezer ageri dokumentalean. Argigarria da telebista programako kazetari opositoreak esaten duena: “armados estan los grupos paramilitares, los grupos paralelos, los colectivos y USTEDES HAN TRABAJO ESO en esta visita”

    4. Fuerzas Bolivarianas Revolucionarias erakundeaz ari denean, kazetari bakar batek (Sebastiana Barraez-ek) elkarrisketatu dituela dio, ta hori gezurra da.
    Besteen artean Raul Zelik alemandarrak elkarrizketatu zituen, eta kazetari honen liburu bat, “Venezuela: más alla de Chavez” gomendatzen dut, Venezuelako egoera politiko (eta militarra, zergatik ez) hobeto ulertzeko.

    Hala ere, uste dut dokumentalak Caracaseko giroa islatzen duela, bertako jendea, kolorea, kaosa, kontraesanak, komandantearen mitifikazioa…