Chavezek Casino supermerkatu frantziarrak nazionalizatuko ditu

Cadena de Tiendas Venezolanas (Cativen), Casino supermerkatu katearen Venezuelako filiala zena, jada publikoa bihurtuko da. Orain enpresa frantziarrak parte hartze txiki bat edukiko du soilik, izan ere, Chavezen gobernuak 600 milioi ordaindu eta nazionalizatu egingo du. Casinok Cativenen %67a kontrolatzen zuen orain arte, eta zeharka, Colonbiako Almacenes Exito bere filialaren bitartez beste ehuneko bat.

Orain nazionalizazioaren ostean ez da publiko egin zenbateko portzentajeak dituen bakoitzak. Hugo Chavez hasia da jada irailaren 26ko hauteskundeetarako prestatzen. Krisi ekonomikoak eraginda, bere ospea jaitsi egin da nabarmenki eta informazio agentzien arabera, “cedulas del buen vivir” (ongizatearen zedula) delako elikadura txartelak jarriko ditu martxan, janaria “bidezko prezio” batean erosteko. Oposizioak leporatu dio Kubako errazionamendu txartelaren metodoa “ezarri” nahi izana leporatu dio.

MzI0Mw==

Irudia | HUgo Chavez telebistan | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.