Chavez: “Etxe zurian kokaina kontsumitzen da”

cc Daniel Zanini H.
cc Daniel Zanini H.

Hugo Chavezek, boterean dagoenetik, droga-trafikoarekin lotutako atxiloketak nabarmen igo direla dio. Kargamentuak ere gehiago konfiskatu omen dituzte. Washingtonetik, aldiz, Venezuelako presidenteak ez duela ahal bezain beste egiten droga-trafikoaren aurka.

AEBtan billeteen %90ak kokaina dutela dioen txosten bat erabili du Chavezek errua yanki-ei botatzeko: “Billeteen %90ak kokaina dute. Etxe zurian ere kontsumitzen dute eta kokaina! Estatubatuarrei hori mozten badiezu zoratu egingo lirateke, gizarte horrek eztanda egingo luke. Behar bat bezala ikusten dute, jendea normal mantentzeko, itxuraz jarrera normala mantentzeko”.

http://www.youtube.com/watch?v=9uLuxwt1ag0

Hori horrela, agintariek kokainaren kontsumoa baimentzen dutela adierazi du, gizartearen funtzinamendua mantentzeko.

Are gehiago, droga-trafikoaren aurka egiteko Kolonbia eta AEBren arteko ituna ere kritikatu du: “Kolonbiako drogaren %80a Ozeano Baretik irtetzen da eta bertan egoten dira yanki-en hegazkin-ontziak. Yanki-ek narkotrafikoa sustatu eta zaindu egiten dute. Hori egia biribila da”.

Droga-trafikoa

Zer duzu buruan “Chavez: “Etxe zurian kokaina kontsumitzen da””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude