Charlie Hebdoz, adierazpen askatasunaz, terrorismoaz eta bizitzen balioaz

Charlie Hebdo

  • Yazan al-Saadi-k Alakhbar English hedabidean argitaratutako analisiaren zatiak euskaratu dira. Parisko sarraskiaren ikuspuntu alternatibo eta aberasgarria direlakoan
  • Charlie Hebdorena bezalako ekintzen ostean gauzatzen den biktimen mitifikazioak –are gehiago ekintza burutu dutenak beltzak, marroiak edo musulmanak badira- indarkeria-ziklo horren jarraipena ahalbidetzen du. Adierazpen kritikoa berehala zigortuz, “terroristen” alde lerrokatu dela egotzita. Eta horrek debatea isilaraztea lortzen du

Yazan al-Saadi idazle libanoarrak Alakhbar English komunikabidean argitaratutako analisiaren zatia ekarri da ondoko lerroetara. Abstenitu daitezela manikeoak. Gizarte arabiarraren, eta oro har, islamaren estigmatizazioaz dihardu idazleak. Parisko sarraskiaren biktimei garrantzia kendu eta errespetua galdu gabe, arazoaren jatorria lekualdatzen du, gizarte mendebaldarrak duen gailentasun ekonomiko, politko eta soziala gogora ekarriz. Frantzia kolonizatzailean oinarri, esplotatu eta esplotatzaileen dialektika dakar gogora. Komunitate arabiarrak gizarte mendebaldarrean integratzeko aurkitzen dituen zailtasunak azpimarratzen ditu, eta Estatu frantsesaren hipokrisia salatu Israel eta Saudi Arabia bezalako estatuekin harreman ona duen heinean. Saudi Arabai bera izaki, islam fundamentalistaren kabia.

Hiru puntu ezberdintzen ditu idazleak artikuluan. Hona, bada, bi zatitako puntu ustez esanguratsuak ekarri dira. Analisi originala hemen eskuragarri.

(1)

Ez zait `heroikoa´ iruditzen arraza zuriko elite-idazle-talde batek identitate eta sinesmen gutxituen aurka egitea. Satira botereari frente egitea helburu duen ekintza gisa ulertzen da. Jotzen da ez lukeela ahula kolpatu behar.

(…)

Komunitate musulmanak immigranteek eta `besteek´ garesti ordainduko dute –dagoeneko ari dira ordaintzen Frantzian-. Frantziako eta Europako politikek eskuinera gehiago emango dute bira orain. Frantziak estatu errepresiboei ematen dien laguntzak jarraitu egingo du, baita bere `abentura´ militarrek ere ipar Afrikan eta Asia mendebaldean.

(…)

Charlie Hebdorena bezalako ekintzen ostean gauzatzen den biktimen mitifikazioak –are gehiago ekintza burutu dutenak beltzak, marroiak edo musulmanak badira- indarkeria-ziklo horren jarraipena ahalbidetzen du. Jazoeraren inguruan adierazpen kritikoak, analisi sakonak edota hausnarketak egiten hasten dena berehala zigortzen da, “terroristen” alde lerrokatu dela egotzita. Eta horrek debatea isilaraztea ahalbideratzen du.

(2)

Interesgarria da, nola eskatzen zaien musulmanei (zeintzuk ote) Charlie Hebdoren sarraskiaren erantzukizuna bere gain hartu beharra eta barkamena eskatzea. Oso interesgarria da hori, izan ere, ez da horrelako iguripenik jazotzen gizarte mendebaldarrarekiko (kristauak ala juduak esan beharko?). Horiei ez zaie erantzukizunik eskatu AEBko indarrek –Iraken zeudelarik- Al Jazeerako erredaktoreak erail zituztenean (beste horrenbeste kazetari arabiarrekin egin gisan Irakeko gerra lazgarri hartan), edo sionistek pasa den hamarkadan dezenaka kazetari eraildakoan. Prentsak ez du horrelakorik eskatzen, kontsideratzen ez eta espero ere.

(…)

Musulmanek duten erantzukizun bakarra indar errepresiboen –kanpokoak nahiz barnekoak- aurka egitea da. Eta horrek ez du esan nahi barkamena eskatu behar dutenik musulman izateagatik. Uste dut komunitate musulmaneko gizabanakoek egin dezaketela/beharko luketela fundamentalismoaren pentsaera mugatuaren aurka, baina horrek ez du esan nahi kolektibo osoa zigortu eta jazarri behar denik.

(…)

De facto, uste dut Estatu frantsesak erru-tasa handia duela:

  1. Komunitate jakin batzuk gizartean erraz integra daitezen ahalbidetzen duen sistemarik ez duelako sortu.
  2. Atzerri-politika suntsitzaile eta errepresiboa mantentzen duelako oraindik.
  3. Asia mendebaldean eta ipar Afrikan historikoki garatutako okupazio eta parte-hartze militarragatik inolako aitorpen, akordio edo barkamenik eskatu ez duelako. Historia –ez onartu- horrek oraindik egungo ideia eta ekintzei forma ematen darrai, eta frantziar gizartean aurrez aurre jarri beharra dago.
  4. Saudi Arabiari eta Israeli laguntza politikoa emateagatik. Saudi Arabia dogma islamista-fundamentalistaren bihotza izaki; eta Israel, aitzitik, sionismoaren nazioa: arrazista eta ideologia biolentoa duena, etnia-garbiketatik jaioa eta genozida.

Testuingurua ulertzea behar dugu. Historia ulertzea behar dugu. Boterearen oinarriak eta desorekak – inequalities- ulertzea behar dugu.

Terrorismoa edo biolentzia politikoa -nik definitzen dudan moduan-, ez dator hutsetik. Hari historiko eta garaikideak ulertu ezean, biolentzia-ziklo sakonago batean murgilduko gara: hondamendian. Ulertu behar dugu sarraskia egin dutenak ez direla `entitate atzerritarrak´, frantziar gizartearen produktu baizik. Integrazioa guztientzat erraz egiten ez duen gizarte batenak.

(Jatorrizkoa ZirriBorroak blogean)

21 pentsamendu “Charlie Hebdoz, adierazpen askatasunaz, terrorismoaz eta bizitzen balioaz”-ri buruz

  • “CHARLIE HEBDO, ADIERAZPEN ASKATASUNA EDO ISLAMOFOBIA?”

    “Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako erasoa gurean ere adierazpen askatasunari mugak jarri behar zaizkion ala ez ezatabaida berpiztu du berriz. Martxelo Diaz, Haritz Paskual eta Uxue Barkos kazetariekin hitz egin dugu honen inguruan, baita ere Hedoi Etxarte Katakrak liburudendako kidearekin.”

    Bideoa (07:17): http://ahotsa.info/albistea/charlie-hebdo-adierazpen-askatasuna-edo-islamofobia

  • Charlie Hebdoren karikaturek ez dute soilik Islama izan jopuntu, baita erlijio katolikoa ere. Baina Jesukristo edo Aita santuarekin sartzen direnean inork ez du ezer esaten, are gehiago, seguraski Hodei Etxartek ez luke iritzi berdina izango sarraskia katoliko extremistek burutu izan balute. Soilik juduak libratzen dira beraien satiretatik, eta hori Frantzian asko direla.

  • Jurgi Arruti

    Frantzia errepublika laikoa da, baina horrek ez du esan nahi komunitate kristaua -musulmana ez bezala- ahul gisa har dezakegunik. Ez dut uste sarraskia justifika daitekeenik, baina gertakari lazgarri horren zergatiari sinesmenetik at dauden arrazoi soziologikoak atxiki ahal zaizkiola uste dut.Halaxe eginen du goiko testuak. Komunitate musulmanari erasotzea mendebaldean ez da kristautasunari erasotzea bezala. Islama erasotzearekin bat komunitate musulmana erasotzen amaitzen da, arabiarrak ondoren, eta azal-kolorea azkenik. Kredoa erasotzetik, arraza erasotzwn dute Charlie Hebdoren marrazkiek, eta jakina horrek gizartean ere eragina du. Arraza jakin baten aurkako jarrerak sortzen baitira. Frantzia laikoa izango da, baina kristauek ez dute harreman-sozialetarako, integraziorako zailtasunik, eta musulmanek bai.

    Egunotan arabiar zantzua duten pertsonak identifikatzen dabiltza Estatu epainiarrean ere. Shock doktrinaren baitako paranoia orokor ezarri da Espainian. Azal marroidunak jotzen dira terrorista hipotetikotzat, sinesmenak ez duenean azal-kolorearekin zer-ikusirik.

    Denak ez du balio komunikabideetan, jakinda eurak direla gizartearen iritzi publikoa sortzen dutenak, eta iritzi publiko horren baitan jokatzen duela gizarteak berak. Ez da berdina, beraz, Papa erasotzea, edota Mahoma erasotzea, mendebaldean.

  • >Ez zait `heroikoa´ iruditzen arraza zuriko elite-idazle-talde batek identitate eta sinesmen gutxituen aurka egitea. Satira botereari frente egitea helburu duen ekintza gisa ulertzen da. Jotzen da ez lukeela ahula kolpatu behar<
    1-Charlie Hebdokoek bazekiten eraso bat jasateko sekulako aukerak zituztela (lehenago ere bota zieten koktel molotov bat, kalte material handiak eraginez) eta hala ere ez ziren kikildu.
    2-http://fr.wikipedia.org/wiki/Riad_Sattouf
    3-Islama BADA boterea. http://en.wikipedia.org/wiki/Saudi_Arabia

    Bonus: http://www.aljazeera.com/news/middleeast/2015/01/saudi-arabia-blogger-flogged-insulting-islam-20151911120952108.html

    • Jurgi Arruti

      Horren aurrean ezin da aurka egin, ez. Baina zer/zein dira zuk diozun Islam boterestu horren ordezkari? biktimak, betikoak dira, aldiz. Hortan datza debateak. Ez da, halere, erraza, argi dago.

  • Ni charlie naiz, zu ez 2015-01-10 17:23

    Faltan botatzen ari nintzen horrelako analisiak. Argiegi gelditzen ari zen islamismoa nazismoaren pareko ideologia dela, behingoz musulman batzuek egindako sarrasi batek esplikazio zaila du. Sionismoari edota amerikar inperialismoari errua botatzea zailagoa da oraingo honetan. Baina kontraerasora pasatu behar da: libaniar “inpartzial” baten analisi zabor bat erabiliko dugu.
    Lehenik eta behin biktimak desmitifikatu, pijo zuri batzuk baino ez ziren, nola da posible musulman txiroei deus leporatzea? Zer erru dute gizajoek sakratutzat hartu badute gerra, matxismoa, islamaren supremazia defendatzen dituen liburu bat? Nola agoantatu behar zuten marrazkiek egindako humiliazo jasanezin hura!!
    Gure euskal mundu akonplejatu kanpoeder eta guayean errez aurkituko duzue ohiartzuna baina ez hartu denak tontotzat.

  • Zu charlie zara, ni ez 2015-01-10 17:55

    Badirudi asko direla baina hemendik dabiltzan xenofoboak troll pare bat baino ez da

    • Ni charlie naiz, zu ez 2015-01-10 18:42

      Zer amorrazio sortzen dizuen euskal rollo politikoki zuzenetik aldentzen den edonork.
      Trollak dira, eta gainera pare bat baino ez.
      Gehiengoa zuek zarete, euskal mundua oso uniformea da, jakina.
      Segi zuen hodeian, oso oso oso onak, toleranteak eta deputamadre zarete eta. Ez aldatu sekulan!

  • 2013ko uztailean Egiptoko militarrek ehunka, pentsatu ondo, ehunka islamista erail zituzten hauteskundeetatik sortutako Anai Musulmanen gobernuaren aurkako kolpe militarra eman eta gero. Bereziki desatseginak egiten zaizkit Anai Musulmanak bai Egipton, Siria, Turkian eta abar, baina Egipton gertatu zena kolpe militar bat eta gobernu baten jarraitzaileen sarraskia izan zen. Frantziako Gobernuak babestutako kolpe militarra hain zuzen ere.

    Zein izan zen Charlie Hedboren “umore satirikoa” hau gertatu zenean? Azalean (1099 zk.) marraztu musulman bat tirokatuta Koranaren atzean babesteko nahian eta testo honekin: “Sarraskia Egipton. Korana kaka bat da; ez ditu balak gelditzen”.

    Kar, kar, ze barregura, eh ? Kolpe militar bat, ehunka hildako islamista eta horretaz gain haien nortasunaren ikur nagusiaren gainean txiza egin zer aurrerakoiak garen erakusteko. Charlie Hedbo-koek ez zuten egin militar kolpisten edo bere babeslea zen Frantziako Gobernuaren karikaturarik egin. Horren ordez haien biktimekin, ehunka hildakoekin, egin zuten txistea. Irudikatzen duzue zer gertatuko zen hemengo aldizkariren batek halako txiste bat egingo balu Charlie Hedboren heriotzekin? “Bizitza guztiek berdin balio omen dute”; hau bai txiste ona.

    Mundu osoko musulmanak zanpatzen eta baztertzen, haien herriak inbaditzen eta suntsitzen, haien bizitza maila kaltetzen eta miserian biziarazten, geratzen zaien nortasun ikurrik nagusiena etengabe umiliatzen, haien sufrimenduaz barre egiten ….. nola ez dira ba nagusituko haien artean talde fanatikoenak? Nola ez dira gehienak poztuko Charlie Hedbori egindakoarekin?

    Eta gure armadek egien dituzte sarraskiak ez dira fanatismoa? Demokrazia, laizismoa, giza eskubideak eta tolerantzia bezalako hitzekin estaltzen dugun fanatismoa genozida hain zuzen ere.

    Amaitzeko, Frantziako Alderdi Komunistaren kide baten iritzia:

    “Je ne suis pas Charlie… ? »

    http://lepcf.fr/je-ne-suis-pas-Charlie

    Gaztelaniaz Rebelion.org-n: “Yo no soy Charlie…?”

    • Ni charlie naiz, zu ez 2015-01-11 09:03

      Hau da kristautasunak utzi digun zametako bat, errruarena. Norbaitek zoritxar bat sufritzen badu, kulpa bat ordaintzen ari da, berdin da eritasuna, agresio edo dena delakoa izan, beti agertuko da sasiapaiz bat, zein hoben duen seinalatzeko eta exortzismo bat proposatzeko.
      Gure euskal mundutxo miserablea zurikeria jesuitikoak hezurmuineraino kutsatuta dago.
      Eta gainera sasiapaiz exortzistak uste du laiko, internatzionalista eta besteei lezio moralak emateko gai dela.

      • Nik jakin nahi dudana da zer erantzunkizun duen mendebaldeko herri-xeheak, eta are gehiago euskal herri langileak inperialismoak eginiko gehiegikerietan, eta zergatik hartu behar dituen bere bizkar inolako mesederik egiten ez dion isileko kolonizazio musulmana, islamismoaren igoera eta horien nahikeria eta eragina gizartean. Boteretsuak, herri musulmanen aurkako inbasioak bultzatu dituztenak, auzo aberatsetan bizi dira, komunitate islamiarretatik urrun. Horiek ez dute lanpostu bat, auzo bat, kultura bat edo hizkuntza bat babesteko. Horiek lasai bizi dira euren erabaki politikoek eragiten ez dietelako. Eta bitartean langile klaseak jasan behar ditu, isil-isilik, eta erruduntasun sentimendua barneraturik, horien triskantzen ondorioak.

  • Jurgi Arruti

    Ahalik eta analisi onestena eta osoena egitean datza kontuak. Zamak, kargak eta hausnarketa koletibo zein indibidualak subjektiboak dira.Mendebaldeak erantzukizun zuzena du egungo mundu-mailako gatazka guztietan. Parte-hartzea hor baitago.

    Langilei-klase euskaldun horrek erantzukizun zuzena izan dezake emigratzera kondenatuak izan diren pertsona arabiarrekiko jarreretan -hortan datza mendebaledeak hegoaldearekiko duen gailentasun ekonomiko-politikoak. Denek nahiko lukete euren aberrian bizi, baina deserrira kondenatuak daude batzuk-. Errespetuak elkarrekikoa izan behar du; baina integrazio-prozesuak ere bai.

    Ez du euskal langile-klaseak gatazka inter-espiritual-arrazista konponduko. Baina ez du zertan diskurtso hegemonikoarekin bat egin beharrik. Ongi etorriak izan daitezela Parisekoen moduko sarraskien biktima ere badiren pertsona arabiarren analisiak.

    • Ezin da analisi objektiborik egin “mendebaldea” eta “hegoaldea” bezalako hitz abstraktuak erabiliaz. Nik nahiago dut pertsona konkretuetaz hitzegiten badidazu. Mendebaldea diozunean nik interpretatzen dudana da mendebaldeko eremu geografikoko (europa, ipar amerika) biztanle guztiok dugula erantzunkizunik NATOk,AEBk, Frantziak, Errusiak edo Erresuma Batuak buruturko ekintza inperialista militarretan eta jarrera horrek indartu duen fundamentalismo islamiarrean. Baita inperialismoaren aurka gaudenok.
      Imperialismo musulmana ordea badirudi ez dela existitzen. Agian erakutsi nahi ez delako. Datuek ordea kontrakoa diote: Orain 30 urte 80.000 musulman bizi ziren ingalaterran, gaur egun 2miloi terdi. Holandan jaiotzen diren umeen erdia musulmanak dira azken urte hauetan. Espainian 1700 mezkita daude. Europa osoan 52 miloi musulman dira eta EBren arabera datozen 20 urteetan zenbaki hori bikoiztuko da. Egoera normala iruditzen bazaizu, zu zeu.
      Nik ez dut uste emigranteak kondenatuak izan direnik. Ez dut uste marruekosen horren gaizki bizi direnik (bertan izanda nago). Ez dut uste miseria denik %10eko langabezia dagoen herri batetik %25eko langabezia dagoen batera migratzeko. Ez dut sinisten, sentitzen dut. Nire ustez Ongizate estatua eta laguntza sozialak erabakigarriak dira azalpenerako. Niri esaten didate Sueziara joanda 800 euroko paga bat jasoko dudala muxu-truke, ba agian animatuko nintzake.

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat. 2015-01-11 12:39

    Leire analisi erabat zuzena egin duzu. Azken iruzkin honenik bat nator guztiz.

    Orain, pentsa zeintzuk diren eraginak euskal kulturan, euskaran eta abertzaletasunean jaso dugun eta jasoko dugun immigrazio masibo honekin [+gure biztanleriaren beherakada]. Gure “euskal koordenadetan”, immigrante guztiak euskaldunduko dira.

    Baina…. uuuups! Ez, ez da hori gertatzen ari (gehienak A ereduan ikasten dute). Eta ez da hori gertatuko, horrela diotelako datuek eta horrela diotelako kaleko jarrerek.

    Txinatar, errumaniar, musulmanekin, hegoamerikarrekin hitz egiten baduzu Barakaldon, Bilbon, Getxon, Gasteizen, Iruñean, Baionan… zein da euren iritzia?? Ba euskara ez dela haientzat garrantzitsua (salbuespen salbuespen).

    Abertzaleok immigranteak bereganatu behar ditugu eta horretan dihardute askok. Baina hori ez da nahikoa, argi dago.

    PNV-Bilduk euren jarrera aldatu behar dute. Ezin dituzte immigranteak erakarri diru-laguntza eskuzabalenekin. Euren politika aldatu behar dute, bestela ordezkapen demografikoa sustatzen ari dira.

  • Jurgi Arruti

    1.- Inork ez du objetibotasunaren kontezptuaz hitz egin. Objektibotasunak gertakari baten azalpen eta ikuspuntu posible guzien jakitun izatea eskatzen baitu. Objektibotasuna ezinezkoa da, beraz. Hala ere, ildo horretan, esan daiteke objektibotasunetik gertuago gaudela prentsa hegemonikoaren interpretazioekin batera Al-Akhbar-eko kazetariaren bertsioa ezagututzen badugu. Gertakariaren ikuspuntu konpletoagoa dugulako, hain zuzen.

    2.- Mendebaldetzat jotzen dira Europar Batasuna eta OTANeko herrialdeak. Errusia, ekialdea da, behintzat. Eta noski, estatuez ari gara; gobernuez, haientzat doaz erantzukizunak, beraz. Baina baita Gobernu horien konposaketan parte hartu duten herritarrentzat ere.

    3.- Suediako 800 eurorena zalantzagarria da hango bizi-maila dela-eta. Baina tira, zu zeuk diozu hor emigrazioaren arrazoia ekonomikoa dela. Hemen zortziehun euro ez dituzulako baitzoaz haruntz. Ba berdin morokoarrekin eta besteekin. Diskurtso xenfoboa indartzen ari den honetan, jakin beharko genuke bizi-baldintza duinen bila datozela kanpotarrak; lan-bila, alegia. Diru-laguntzek, aldiz, ez dute arraza-bereizketarik gauzatzen. Behar ekonomikoen arabera esleitzen dira.

    4.- Agian Nigeriara ere joango zinateke bizi-modu kaskar baina oinarrizko bat ahalbidetuko lizukeen diru-kantitatea emango balizu bertako Gobernuak; edo ez. Izan ere, kapitalismoak munduan barna transmititzen duen mezuak dio mendebaldea dela askatasunaren herria. Ametsak egi bihurtzen direna. Lana eginez gero Ferrari bat gidatzea ahalbidetzen dizuna. Gailentasun ekonomiko-sozial-politikoa ez ezik, kulturala ere badu mendebaldeak, beraz. MTV ikusten duen nerabe marokoar batek nahiko ez du ba Miamin Cadillac bat gidatu…

  • Jurgi Arruti

    Sintomatikoena da Charlie Hebdori kritikatu ahal zaion “Touchez pas á nos allocs” arrazista horretan amaitzen dela sarritan, arrazak eta erlijioak ez duenean zerikusirik gaiarekin.

  • Hau brutala da: “Komunitate jakin batzuk gizartean erraz integra daitezen ahalbidetzen duen sistemarik ez duelako sortu.” Hori egiteko betebehar morala dute estatuek??? Hori ez egiteagatik erantzunkizuna du Frantziak???

    Nazkatu naiz honetaz. Gezurretaz, euskal ezkerraren jesuitismo patetikoaz. Guztien lagun, euskaldunona ezik. Independentismoak ezker abertzaletik irten eta bide propioa egin behar du, zulora goaz-eta. GORA EUSKALDUN ZINTZOAK!!

  • Nire IPan ikus daitekenez, atzerrian bizi naiz. Espero dut estatu honek niri erraztasun gehiago ematea ni integratzeko? Ez. Ni neu integratu naiz, atzerritarra naizelako.

    Euskaldunok hau beste inork baino argiago eduki behar dugu: bakoitzak badu bere herria. Guk ez.

  • Jurgi Arruti

    Gobernuen eginkizuna da dibergentziak desegitea konbergentziaren izenean. Afrikar komunitatea esanguratsua da Frantzian. Punpalasterrean, bi mekanismo datorzkit burura frantziar Estatuak erabili ditzakenak orden sozial hori lortzeko:
    -Komunitate horren aurkako Estatu-errepresioa.
    -Politika sozial integratzaileak. Gizartearen -bere osotasunean- onerako.
    Aurrenak biolentzia-ziklo amaigabea ekarriko luke. Eta bi faktore horiexek aipatzen dira testuan. Biolentzia-ziklo horren eragile izan daitezkeenak.
    Bigarrenak ez.
    Politika integratzaileak Euskal Herrian, esaterako, euskara-tailerrak atzerritarrentzat etabar. Herri askotan abiarazi dira, eta, diotenez, emaitzak ez dira txarrak.
    Inditex-eko nikiak 3 euron erosten diren honetan ezin zaio Indiar bati esan herria bakoitzak berea duenik. Estratifikazioaz, alienazioaz eta esplotazioaz ari garenean, ez da onesta horrelakoetan erortzea.
    Afera ez da konponduko imigranteak hemendik bidaltzean -hemen iradokitzen duzuen bezala-, han, euren jaioterrian konpontzean baizik. 34 urteko andrazko indiarrak, oihal fabrikan esplotatzen duten berberak, mendebaldera egingo du ihes, ahal badu, nahiz eta berak bere herrian bizi nahi izan. Jakina, ezarri berri dudan arau goiztiar hoek baditu salbuespenak, baina adibide orientatzaileak dira.

  • Ikuspuntu oso aberasgarria, mila esker itzultzeagatik. Joe Sacco komikigile zorrotzaren iritzia gomendatzea gustatuko litzaidake, honen ildotik: http://www.theguardian.com/world/ng-interactive/2015/jan/09/joe-sacco-on-satire-a-response-to-the-attacks

  • Peru Dulantz 2015-01-13 12:48

    Gaur, Euskadi Irratiaren mahai-inguruan, OTANek eta Frantziak erahildako Belgradoko Telebistako 17 kazetariak aipatu ditu norbaitek…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude