Carme Forcadell: ” Indarkeria sekula ere ez da ezeren irtenbidea”

Carme Forcadell: "Oso harro nago herri honetaz eta bere jendeaz"Carme Forcadell –

Atzoko egunez, urriak 1 erreferendum eguna, Sant Pere Més Baix kaleko Cervantes eskolan geundela, Carme Forcadellen bisita izan genuen hauteslekua ixteko ordu laurden baino gelditzen ez zenean, kanpoan ehundaka lagun polizia etorriko ote zen beldurrez zela.

Kataluniako Parlamentuko presidenteak, hautestontzietan lanean zirenak eta egiaztatzaileak banan-banan agurtu baino lehen, Udalbiltzakoak tartean, jardunaldiari buruzko balorazio arina egin zigun, ZUZEUri eta bertan zen telbista bati.

“Oso harro nago kataluniarrez, gaur demokraziarekin daudela erakutsi duten herritarrekin, uholdeka kalera irten direnak etorkizuna erabakitzeko asmotan. Beraz, esan dezakedan bakarra da harro nagoela herri honetaz, eta bere jendeaz. Eta orain espainiar Estatua da gaur Katalunian zer egin duen azaldu beharko duena. Indarkeria, ez da sekula, sekula, sekula, sekula irtenbidea”.

Carme Forcadell: "oso harro nago herri honetaz eta bere jendeaz"Carme Forcadell: “oso harro nago herri honetaz eta bere jendeaz”

ZUZEUko erredakzio kide