Calderon, Mexikoko Presidentea, drogen legeztatzea eztabaidatzeko prest

Felipe Calderon Mexikoko Presidenteak adierazi du “drogen legeztapenaren inguruan sortu den eztabaida oso garrantzitsua” dela Mexikorentzat, aniztasun demokratiko bat egonda garatu beharreko eztabaida dela eta “aldeko zein kontrako arrazoiak sakonki aztertu behar” direla, “batzuen zein besteen argumentuak funtsezkoak” direlako.

MzA1MA==

Adierazpen hauek “Mexico Unido contra la Delincuencia” elkarteak joan den astelehenean delinkuentzia tasak jaisteko egindako proposamenaren harira egin ditu Calderonek. Drogen legeztatzea narkotrafikoaren aurkako borrokan kontutan izateko aukera bat dela azaldu zuen elkarte honek joan den astelehenean.

Presidenteak aintzat hartu zituen neurriaren aurkakoen argumentuak ere. Adierazi zuen badela “neurri honek, mexikar belaunaldi askotan, kontsumoaren itzelezko gorakada bat ekarriko lukeela argudiatzen duenik”, prezioen beherakadak drogak eskuragarriago bihurtuko lituzkeelako eta legeztatzeak drogen kontsumoa gizartearen aurrean onargarriagoa bihurtu dezakeelako. Hala ere, gaineratu zuen neurri honek delinkuentzia antolatuaren gutxitze nabarmen bat eragingo lukeela lurralde osoan.

Atzo jakin zenez, 28.000tik gora dira, 2006an Felipe Calderonek Presidente kargua hartu eta droga trafikoaren aurkako erabateko gerra aldarrikatu zuenetik, narkotrafikoarekin zerikusia duten aferetan hildakoak.

Irudia | Felipe Calderon, Mexikoko Presidentea | World Economic Forum | Creative Commons By SA
droga-legeztatzea, Droga-trafikoa, Mexiko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude