CAFeko zuzendaritzari Jerusalen hiriko tranbiaren proiektuan parte-hartu ez dezan eskatzeko elkarretaratzea

CAFeko zuzendaritzari Jerusalen hiriko tranbiaren proiektuan parte-hartu ez dezan eskatzeko elkarretaratzea –

Hainbat herri-eragilek elkarretaratzea deitu dute Beasainen, CAFeko zuzendaritzari Jerusalen hiriko tranbiaren proiektuan parte-hartu ez dezan eskatzeko.

Larunbatean, ekainak 5, CAFeko Akziodunen Batzarra dela, CAF. Jaitsi Zaitez Israelen Apatrheidaren Trenetik koalizioan artikulatutako hainbat herri-eragilek elkarretaratzea deitu dute CAFen egoitzaren aurrean, Beasainen, 12.00etan.

CAFeko zuzendaritzari Jerusalen hiriko tranbiaren proiektuan parte-hartu ez dezan eskatzeko elkarretaratzeaLarunbateko batzarra dela eta, Arantza Tapiari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuari, eta Maria Ainhoa Ondarzabal Izaguirreri, Eusko Jaurlaritzako Enpresak Nazioartekotzeko Agentziako zuzendariari, gutunak bidaltzeko ekintza bat hasi dute, CAFen akzioak dituen gobernu bateko kide gisa dituzten rolak erabil ditzaten eskatzeko, eta enpresak Palestinako lurralde okupatuan lan egiteari utz diezaion exijitzeko.

Gainera, duela bi hilabete, Amnesty Internationalek gutun bat bidali zien CAFeko akziodunei, proiektua legez kanpokoa zela esanez, eta Akziodunen Batzordean duten posizioa erabil zezatela zuzendaritzari proiektua bertan behera uzteko eskatzeko.

Bestalde, dagoeneko Norvegiako zortzi sindikatuk eskatu dute CAFi boikota egitea, eta Europa osoan kanpaina batek CAF kontratatzeari uko egiteko eskatu die erakunde publikoei, Palestinako giza eskubideak errespetatu eta Israelgo JLR eta kokaguneen legez kanpoko enpresan parte hartzeari utzi arte.

Eta duela gutxi, Norvegiako Bankuak erabaki du Gobernuaren pentsio funtsetik kanpo uztea Mivne Real Estate KD eta Shapir Engineering and Industry (CAFeko bazkidea) enpresak, Palestinako lurralde okupatuetan egiten dituzten jarduerengatik, giza eskubideen urraketetan izan dezaketen erantzukizunagatik.

#CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidarenTrenetik

tranbiaren proiektuan parte-hartu ez dezan eskatzeko elkarretaratzea

Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak taldea. Ez dugu nahi CAFek Jerusalengo tranbia egitea.

Zer duzu buruan “CAFeko zuzendaritzari Jerusalen hiriko tranbiaren proiektuan parte-hartu ez dezan eskatzeko elkarretaratzea”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude